Edukira joan

Barrenkale berria - Judutegia (Gasteiz)

Koordenatuak: 42°50′55″N 2°40′11″W / 42.84874242°N 2.6697997°W / 42.84874242; -2.6697997
Wikipedia, Entziklopedia askea
Barrenkale berria (Gasteiz)» orritik birbideratua)
Barrenkale berria - Judutegia (Gasteiz)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′55″N 2°40′11″W / 42.84874242°N 2.6697997°W / 42.84874242; -2.6697997
Map
Dimentsioak190 (luzera) m

Barrenkale berria - Judutegia Gasteizko kale bat da.


Alde Zaharrean dago. San Frantzisko kalean hasten da eta San Bizente Paulekoaren kaleraino iristen da.

190 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 47 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 44raino.

Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera XIII. mendetik Judutegi moduan ezagutzen zen, baina 1492ko abuztuaren 17an, juduak kanporatu eta gero, Kale Berria izena eman zitzaion. Gero izena aldatu zen, beste Kale Berri bat zegoelako, horrela sortu ziren Barrenkale Berria eta Kanpokale Berria. 1992ko maiatzaren 12an onartu zuen Gasteizko Udalak Judutegia izena berreskuratzea.

Oinezkoentzako kalea den arren ibilgailu ugari ibiltzen da, gehienbat banaketa kamioiak. Norabide bakarrekoa, hegopaldetik iparralderantz.

Ezin da aparkatu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]