Edukira joan

Diego Lopitz III.a Harokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diego III.a Lopez Harokoa» orritik birbideratua)
Diego Lopitz III.a Harokoa
Ensign of the Royal Banner of Castile (en) Itzuli

Bizitza
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaBaños de Rioja1254ko urriaren 4a (egutegi gregorianoa)
Hobiratze lekuaNaiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Familia
AitaLope Diaz II.a Harokoa
AmaUrraka Alfontso Leongoa
Ezkontidea(k)Konstantze Bearnokoa
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHaro leinua
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta militarra

Diego Lopitz III.a Harokoa[1]latinez: Didacus Lupi— (? – Bañares, 1254ko urriaren 4a), Bizkaiko zazpigarren jauna izan zen (1236-1254).[2]

Aita Lope II.a Diaz Harokoa eta ama Urraka Alfontso Leongoa izan zituen. Bere ama Alfontso IX.a Leongoaren alaba naturala izan zen. 1236an bere aita ordezkatu zuen.[3] Bere agintaldiaren hasieran Fernando III.a Gaztelakoa bere osabari zintzotasuna erakutsi zion, baina honek Errioxan zituen lurraldeak kendu eta Gaztela Zaharra utzi zionean matxinatu zen.[4] Diegok hainbat aldiz matxinatu eta barkamena lortu zuen.[5]

1252an Fernando hil eta Alfontso X.a Jakintsua, Diego Lopitzen lehengusua, errege berri izendatu zuten.[6] Diegok tirabirak izan zituen erregearekin eta, hori zela eta, arnegatu (Erdi Aroan jaun feudalek bere nagusia utzi zezaketen), eta nagusi berria bilatu zuen, hau da, Nafarroako erregea.[7]

1254ko urriaren 4an Bañaresko bere jauregian hil zen, bere erreumatismo baretzeko ur irakinean sartu eta kiskali zenean.[8] Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioko nobleen kriptan lurperatu zuten.

Aitona
Diego Lopitz II.a
Bizkaiko jauna
Amona
Maria
Larakoa
Aitona
Alfontso IX.a
Leongo erregea
Amona
-
Aita
Lope II.a Diaz
Bizkaiko jauna
Ama
Urraka
Leongoa
Diego Lopitz III.a
Bizkaiko jauna

Ezkontza eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diego Lopitzek Bearnoko bizkondea zen Gilen II.aren alaba Konstantze ezkondu zuen.

Bost seme-alabak izan zituzten:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. Irizpideak. .
  2. Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..
  3. Baury, Ghislain. (2003). «Diego López ‘le bon’ et Diego López ‘le mauvais’: comment s’est construite la mémoire d’un magnat du règne d’Alphonse VIII de Castille» Berceo (144): 37-92. ISSN 0210-8550..
  4. Loaysa, Jofré de; García Martínez, Antonio. (1982). Crónicas de los Reyes de Castilla Fernando III, Alfonso X, Sancho IV y Fernando IV (1248-1305). in: Colección Biblioteca Murciana de bolsillo. (2. argitaraldia) Murtzia: Academia Alfonso X el Sabio ISBN 84-00-05017-7..
  5. Baury. (2011). «Los ricoshombres y el rey en Castilla: El linaje Haro, 1076-1322» Territorio, Sociedad, y Poder: Revista de Estudios Medievales (Oviedoko Unibertsitatea) (6): 53-72. ISSN 1886-1121..
  6. Ibáñez de Segovia Peralta y Mendoza, Gaspar. (1777). Memorias históricas del Rei D. Alonso el Sabio i observaciones a su chrónica. Madril: Joachin Ibarra OCLC .458042314.
  7. González Jiménez, Manuel. (2004). Alfonso X el Sabio. (1. argitaraldia) Bartzelona: Editorial Ariel S. A. ISBN 84-344-6758-5..
  8. Llorente, Juan Antonio. (1808). Noticias históricas de las tres provincias vascongadas. .
  9. Juan Núñez de Lara "El Viejo", Señor de Lara - Fundación Casa Ducal de Medinaceli. .[Betiko hautsitako esteka]
  10. Real Academia de Historia. Colección Salazar y Castro. , M-22, fº 236v eta 237 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Lope II.a Diaz
Bizkaiko jauna
12361254
Ondorengoa
Lope III.a Diaz