Erromantze (poesia)
Itxura
(«Erromantze bilduma» orritik birbideratua)
Erromantzea hain zuzen ere "erromantze" deitzen den konbinazio metrikoa baliatuz egindako poema da, Espainiako, Portugaleko eta Hispanoamerikako literaturaren bereizgarrietako bat. Ez da nahasi behar "erromantzea" deitzen den azpigenero narratiboarekin.
Erromantzea ahozko tradizioaren barruan kokatzen da. XV. mendean jendarteratu zen gehien, eta orduan jaso ziren lehendabizikoz idatziz "erromantze bilduma" deitutako bildumetan. Erromantzeak normalean poema narratiboak dira, gai askotakoak, orduko garaian garaiko eta lekuan lekuko herri-gustuen arabera. Batzuetan deklamatzen dira, bestetan kantatzen, eta bestetan kantua eta deklamazioa tartekatuz antzezten dira.
Erromantzearen tradizio bertsuan kokatzen dira euskal baladak ere.