Edukira joan

GR 286

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru Tenpluen Ibilbidea» orritik birbideratua)
Araindarri Hiru tenpluen ibilbidearen mapa, Zumaiatik Arantzazura

GR286 edo Araindarri Hiru Tenpluen Ibilbidea Gipuzkoako hiru erlijio eraikin nabarmen zeharkatzen dituen turismo ibilbidea da. Zumaiatik Arantzazura doan mendi Ibilbide Luze (GR) honek Euskal Kostaldeko Geoparkea Aizkorri-Arazko natura parkearekin lotzen du, Izarraitz KBEa ere gurutzatuz. Harriarekin duen harremana eta harri horiek sortzen duten zirrara dira bide honen ezaugarri nagusiak: Flyscheko, Ekaingo, Izarraizko eta Aizkorri-Aratzeko harriek iraganeko garaien oihartzunak ekartzen dituzte; Loiolako santutegiko, Antio baselizako eta Arantzazu santutegiko harriek, berriz, haraindiko hotsak ematen dituzte; eta Mirandaolako eta Brinkolako burdinola-errota guneetako harriek, azkenik, garai bateko industriaren zalaparta adierazten dute. Gutxi gorabehera 65.9 kilometroko luzera du.[1][2][3]

  • Zumaia - Loiola (24.7 km)
  • Loiola - Antio (14.8 km)
  • Antio - Brinkola (15.9 km)
  • Brinkola - Arantzazu (10.5 km)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. GR 286 Araindarri (Hiru Tenpluen) Ibilbidea
  2. (Ingelesez) GR120 - GR286 (1)
  3. (Ingelesez) GR120 - GR286 (2)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa