Edukira joan

Ibilgu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibai-ohe» orritik birbideratua)
Artikulu hau ibaien ezaugarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibilgu (argipena)».
Garonaren ibai-ohe txikia.

Ibilgua edo (ibai-)ohea ibai edo beste ur-bide bateko ura doan bidea da.

Ibai-ohea aldakorra izan daiteke sasoiaren edo beste arrazoi batzuen arabera:

  • ibai-ohe handia, uraldia denean, emari handiena uholdea izan gabe
  • ibai-ohe txikia, emaria urriena denean.

Ibaiaren tarteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaietan hiru zati bereizten dira: goi-ibilgua, erdiko-ibilgua eta behe-ibilgua:

  • Goi-ibilguan ibaiak malda handia izaten du, gehienetan alde menditsuetan egoten delako, eta ur-lasterra oso handia izaten da. Ondorioz, higadura oso handia denez, ibaia tamaina handiko higakinak garraiatzeko gai da.
  • Erdiko ibilguan malda txikiagoa da eta ur-lasterra lasaiagoa izaten da. Hori dela eta, higadura ez da horren handia izaten, baina ibaiak partikula finak garraiatzen ditu.
  • Behe-ibilguan, ibaiaren malda oso txikia da eta ur-lasterra ere halakoa da. Abiadura txikia denez, urak ezin ditu daramatzan partikulak garraiatu eta hondoan edo ertzetan metatu egiten dira. Beraz, ibaiaren behe-ibilguan sedimentazioa izaten da nagusi.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]