Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria
Euskal Hirigune Elkargoa | |
---|---|
ELKARGOKO LEHENDAKARIA | |
Sorrera | 2017ko urtarrilaren 23a |
Erakundea | Euskal Hirigune Elkargoa |
Lehendakaria | 2017ko urtarrilaren 23tik Jean Rene Etxegarai (UDI) |
Webgunea | Webgune ofiziala |
Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako herriak (Eskiula eta Jeztaze salbu) biltzen dituen Euskal Hirigune Elkargoko burua da.
Egun, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria Jean Rene Etxegarai beskoiztarra da.[1]
Lehendakariak, besteak beste, lehendakariordeak hautatzeko eskumena du eta beraz, hauek bete beharko dituzten funtzio zein eginkizunak zehaztekoa. Horretaz gain, Elkargoko biltzarrak zuzentzeaz arduratzen da. Hirigune Elkargoaren biltzar nagusia, Kontseilu Eragilea, Lehendakariak berak, lehendakariordeek eta kontseilari delegatuek osatzen dute, bertan, esparru guztiak koordinatzeaz arduratzen dira.[1]
Lehendakarien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Hirigune Elkargoa 2017an sartu zen indarrean eta lehen lehendakaria, Jean Rene Etxegarai, 2017ko urtarrilaren 23an izendatu zuten Ipar Euskal Herriko erakunde politikoaren buruzagi.
Euskal Hirigune Elkargoa | |||
Legegintzaldia | Irudia | Lehendakaria | Alderdia |
---|---|---|---|
2017-2020 | Jean Rene Etxegarai | UDI | |
2020-orain | Jean Rene Etxegarai | UDI |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Hautetsiak» www.communaute-paysbasque.fr (Noiz kontsultatua: 2019-03-23).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Hirigune Elkargoa
- Ipar Euskal Herria
- Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
- Nafarroako Gobernuko lehendakaria