Edukira joan

Jaurgo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaurgoa» orritik birbideratua)

Jaurgoari dagokionean, esan dezakegu hein handi batean Behe Erdi Aroko paisaia, egitura politikoen eta gizarte antolamendu berriaren oinarrian egongo dela elementu hau. Gerora ikusiko dugun moduan jaurgoa ez da beti modu jakin batean ulertua izan, hau da elementu honekin zuzenenan erlazionaturiko termino bati buruzko eztabaida historiografiko eta akademiko sakona egon da azken mendean zehar Feudalismoari buruz alegia. Bestalde badaude zenbait elementu, guztiok jaurgoarekin identifikatzen ditugunak: esate baterako, lurraldetasuna, jaunak, joputza, jaunaren jurisprudentzia egiteko gaitasuna, harreman feudobasaiatikoak etab. Oro har aipatu berri dugun hau historialari gehienek onartzen dute eta beraz ezinbestekoa ikusi dugu hezurdurari buruzko pintzelkadatxo hauek ematea, lanaren mamiari ekin aurretik. Baita ere sarrera honekin garbi utzi nahi dugu jarraian azalduko duguna ez dela egia absolutu bat, elementu honi buruz geuk dugun ikuspuntua baizik; beti ere iturri bibliografiko ugaritan eta hautaketa zorrotz batean oinarriturik.

2-. Feudalismoaren inguruko eztabaida historiografikoa:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurgoarekin hasi aurretik beste termino bat definitu eta ikertu beharra ikusi dugu, Feudalismoa. Feudalismoa XI. mendetik XVIII. mendera arte indarrean izan zen sistema ekonomiko, sozial eta politikoa izango da, bere baitan hainbat elementu barnebiltzen dituena (horien artean jaurgoa). Historiografiak aro honekin izan duen arazo nagusia, Erdi Aroari buruzko ikerketak egiteko lehenengo saiakerak, justu sistema honen gainbehera testuinguruan eman izana da, Le Goff-ek dioen bezala. Honek Erdi Aroari buruzko eta bere elementuen inguruko balorazio inpartzial, eskas eta bidegabeak dakarzki, berau ulertzeko oztopoak direlarik. Le Goff-en ustetan honen ondorio zuzenak dira azterketak ikusmira murriztu batekin eta helburu zehatz batekin gauzatzen direla eta ondorioz kontraesan latzak agertzen direla. Beraz eztabaida historiografikoan korronte bakoitzak gauza jakin batzuk defendituko ditu, ikerketa esparrua larriki murriztuaz. Baita ere gizartearen eboluzioak atzean utzi ditu antzinako gizarteak, harreman soziaak etab. izendatzen zituzten terminoak, egun horiei buruz hitz egiteko geuk ezagun ditugun terminoak erabiliko ditugularik (beste behin ere nahasmenera eta akatsak egitera garamatzan ahaztu ezinezko fenomenoa Le Goff-en hitzetan).

Ikuspegi marxistatik, ordea, gizartearen eboluzioaren fasetzat hartzen da; Gizarte tribala, esklabismoa, kapitalismoa eta azkenik sozialismoa. Ikuspegi hau negatiboegia izan delakotzat harturik G. Bois bezelako beste autore batzuen lanetan oinarriturik esan liteke feudalismoa produkzio indibidualaren hegemonia bezela ulertu daitekeela, betiere jaurgoaren presioa presente legokeelarik, orden politikoaren hertsaduraren bidez. Bi elementu ezberdintzen dira ondorioz; nekazalgoaren explotazioa eta explotazio horretatik lortutako  irabazien konfiskazioa, jaurgoaren hertsaduraren bidez. Elementu hauetaz gain, feudalismoaren beraren oinarria definitzeke geratzen da. Feudalismoak harreman jakin batzuen sistema sozial bat osatzen du, eta honen oinarri material eta fundamentala feudoa itzango litzateke. Hau hala izan da, feudoa Europan soilik eman den fenomenoa izan zen, hala Europaz kanpoko alusioak baztertuz. Era berean, Europa barruan kontu handiz bereiztu behar dira erregimen feudala (zeinak jaun eta basailuek sortutako elkar harremana ardazten duen) eta jaurgo erregimena (zeinak jaunen eta nekazarien arteko harremanen nondik norakoak ardazten dituen).

Feudalismoa ulertzeko ikuspuntu desberdinak egon dira XX. Mendean. Geuk, lanaren tipologia dela eta ez gara guztietan zentratuko. Historiografia Tradizionalak dioena, Annales-eko eskolak dioena azkenik Historiografia marxistak dioena hartuko ditugularik oinarri. Historiografia Tradizionalak Feudalismoari buruz duen ikuspuntua murriztua da, Le Goff-en ustetan. Feudalismoa erlazio feudo-basaiatiko moduan ulertzen zuten hau da indibiduoen arteko harreman pribatua bailitzan. Harreman pribatua zen heinean, kontratu batekin gauzatzen zen, erlazioa aldebikoa izanik eta honen inguruan zeremonia bat ezarrita zegoelarik. Kontratu bat den heinean, honen onuradunak hainbat betebehar izango zituen, hauek horren famatu bilakatu diren auxilium et consilium izanik. Horren truke basailuak jaunaren partetik hainbat onura jasoko zituen (gehienetan jaurgoa izanik truke elementua). Harreman feudo-basaiatiko hau jaun aske baten eta basailu aske baten artean gauzatzen da. Beraz laburbilduz eta hainbat lizentzia hartuz hau izango litzateke historiografia tradizionalak zihoena XX. mendean zehar. Korronte honi kontrajarririk edota hobeto esanda korronte hau barneratuko duten azalpen askoz ere konplexuagoak izango dira Annales-eko eskola eta materialismo historikoarenak . Hauek handikien arteko harreman hutsak aztertu beharrean eta feudalismoa feudalitatera mugatu beharrean, gizarte osoaren azterketa gauzatzen dute, ikerketa esparrua harreman sozio-politikoetan, produkzio sisteman eta ondorioz harreman sozialetan oinarrituko dutelarik. Marxistek produkzio sistemari eta menderakuntza harremanei berebiziko garrantzia emango diete (nekazal masa izugarriak, banakako ustiapen txikietan arituko zirelarik eta jaunek bortxaren bitartez nekazal ekoizpena bahituko dutelarik). Beraiek feudalismoa beraz sistema ekonomiko, sozial eta politiko moduan ikusiko dute. Le Goff-ek dioenaren arabera, egungo ekonomia eredu hartuta egin dira garaiko ekonomiaren inguruko ikerketak eta beraz lehen gizartearen eboluzioarekin eta termino modernoekin genuen arazo bera daukagu (ezin dugu egungo ekonomiaren mekanikekin garai horretakoa aztertu). Menderakuntzari dagokionez esan behar dugu batik bat, jaunek nekazariengan gauzatzen zuten indarkerian zuela oinarria, jaun bakoitzak bere klientela sare propioa izango duelarik.

Feudalismoaren ezarpenaren inguruan ere beste eztabaida historiografiko bat ikusi dezakegu, non batzuen ustez feudalismoaren ezarpen hau iraultza bat izango den eta beste batzuen ustetan berriz, feudalismoaren ezarpen hau aldaketa bat baino besterik ez den izango, beraz orain bi ideia hauek aztertuko ditugu.

Mutazionistek edota feudalismoaren ezartzea iraultza bat izan zela pentsatzen dutenek, hala nola Bonassiek, zera esaten dute, gizarte berri bat jaio zela diote, izan ere, lehen zerbitzari publikoak zirenek orain tokian tokiko boterea eskuratuko dute lurraren gaineko “pribatizazioa” emanik, non honen ondorioz, indarkeriaren areagotze bat emango zen, nekazariek ez zuten defentsarik izango eta jaunek horixe eskeiniko zioten beti ere diruaren edo hainbat motatako produktuen bidez, beraz, mutazionesten aburuz, honek gizarte berri bat ekarriko zuen, iraultza bat emanik, nekazalgoaren gaineko zapalkuntza areagotu eta morrontza sortzeak ere inflexio puntu bat ekarriko baitzuen garaiko gizartean. Hala ere, esan beharra dago iraultza hau ez zela Europa guztien kronologia berdinean eman, izan ere, lurralde batzuk aurreratuago joango ziren beste batzuek baino.

Kontinuisten aburuz ordea, feudalismoaren ezartzea ez zen iraultza bat edota inflexio puntu bat izango garaiko gizartean, aldaketa edo eboluzio sinple bat besterik ez baitzen izango. Kontinuisten dioten bezala, botere publikoaren ideia ez zen horrela izango, izan ere, hauen aburuz garaiotan ez zen botere publikorik emango eta horrez gain, eboluzionistek izango duten kritikarik handiena kontinuisten aldetik zera izango da, hauen aburuz ez zela gizarte feudalik eman, baizik eta feudalitatea eman zela, hots, basailutza harreman bat besterik ez zela eman esaten dute, beraz hori ez zen iraultza bat edo inflexio puntu bat izango, aldaketa edo eboluzio sinple bat besterik ez baitzen izango.

3-. Jaurgoen Ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurgoa antolaketa administratibo orokor baten ikuspuntutik ikusita bi modutan bereiz daiteke: Banala edo jurisdikzionala eta territoriala.

Bi jaurgo eredu hauek jaurgoaren jabeak bere lur-eremuetan lan egiten zuten menpeko langileek lortutako etekinak eskuratzeko erabiltzen zituzten baliabideetan oinarritzen dira, hau da, jaurgo banalak hertsadura bidezko metodoak erabiltzean oinarritzen ziren ( indarraren erabileran oinarritzen da hain zuzen ) eta territoriala, lurraren jabegotzan oinarritzen zena. Beste aldetik esan beharra dago bi jaurgo eredu hauek bata bestearen trantsizioa osatzen dutela historikoki jaurgo territoriala zaharragoa izanik goi erdi-aroko villa herrixka eredua ordezkatu zuelako. Jaurgo eredu batetik besterako trantsizio hau progresiboki eman zen, hasiera batean jaurgo territorialetan ( villa herrixketan ematen zen moduan) lur-eremuen alderdi biko banaketan oinarritzen zen , hau da, lur-eremuak jauntxoen lur-erreserbetan  eta hauen menpeko nekazarien lur-jabetzak jauntxoei zerbitzuak eskeintzen edo eta zergen ordainketaren truke lortzen zituzten. Orokorrean XII-XIII. mendera arte jaurgo eredu berdina mantendu egin zen eta horri buruzko informazioa gaur egunera arte kontserbatu diren idatzizko iturrien bidez ( dokumentu ofizialak direnak gehienbat ) berreskuratu dugu, ikusi daitekenez jaurgo territorialatik Ban motako jaurgoetarako trantsizioa momentu honetatik aurrera eman zen eta hau batez ere aristokraziak lur-eremuekiko zuten kontrola handitu zelako nabaritzen da eta gertakari honen ondorioz, karolingiar garaira arte oso ohikoak ziren nekazal lur libreak hein handi batean desagertu ziren denborarekin oso lur libre gutxi gelditzen zirelarik. Jaurgoen lur-eremuen antolaketa administratiboan ez ezik  lur hauek ustiatzeko erabiltzen zituzten metodoetan aldaketa nabarmen bat eman zela hauteman daiteke, antzinako jaurgo territorialetak lur-eremuen zuzeneko ustiapenean oinarritzen ziren ( hau da nekazarien indarra erabilita)  eta denborarekin jauntxoek lur-eremuekiko etekinak zuzeneko edo bitarteko zergak ezarriz  lortuko zituzten eta hasiera batean goi-mailako familia gutxi batzuk erabiltzen zuten jaurgo eredu bat izatetik geroz eta pertsona kopuru handiago batera zabalduko zen eredu bat bihurtu zen. Lehen adierazi dugun moduan jaurgo banalak lurrarekiko zuzeneko jabego bat suposatzen ez duen arren jauntxoak bere jurisdikzio propioa jaurgoaren barneko lur-eremu guztietan ezartzea ahalbidetzen du , praktikan jauntxoek azkenean edozein gauz egiteko eskubidea lortuz. Modu honetan jaurgo banaletan mota ezberdineko lan inposaketak ematen ziren eskulan fisikotik diruaren edo lortutako etekinen ( landa eremuetan ekoizten zutenaren gainetik ezarrita) prestazioak emateko gaitasuna izanik bertako jauntxoek, aldiz Ban jaurgoek  XI-XII. mendeen artean lortutako onura ekonomikoak jaurgo territorialen eredu zaharra jarraitzen zuten jaurgoekin konparatuta askoz ere handiagoak izan ziren.  Jaun feudalek haien jopuei ezarritako tributuak mota ezberdinetakoak izan ohi ziren, horien artean banalitate deituriko tributu mota dugu, tributu hauek jopuek jaun jaun feudalaren zubiak, labeak, errotak eta prentsak erabiltzeko ordaindu behar zuten tasa bat zen. Beste motatako tributuen artean fogajea existitzen zen, kasu honetan etxebizitza bakoitzaren edo “suaren” zentsua zen unitate familiar osoa kontuan hartzen duelarik kobratzen zuten zuzeneko tributu hau. Beste aldetik, kontuan izan behar da jaurgo ereduaren izaera erlijiosoa izan daitekela monastegiek ere ( beti ere funtzio ezberdinak betez ) lur-eremu hauekiko jabetza edo jurisdizkioa izateko aukera zutelako , horrenbestez monastegi baten inguruan antolaturiko jaurgoen kasuan lorturiko  errenta hauei errenta monastikoa errenta monastiko moduan ezagutuko dira. Denborarekin Behe Erdi Aroan zehar krisi orokorreko egoera latz bat biziko dute XIV-XV. mendeetan zehar landa eremuko ekonomiak bizi izan zuen beherakadaren ondorioz eman zena. Jaurgo ezberdinetan bizi zen egoera zela eta 1350-1450 urteetan zehar errenten  ⅓ baino gehiagoko jaitsiera bat sufrituko zuten, kasu askotan ⅔ iritsiko zena( Bonnassie,  1988).

BIBLIOGRAFIA:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bonnassie, P. (1988): “Vocabulario básico de la historia medieval”. Editorial Crítica, Barcelona.
  • Le Goff, J. eta Schmitt, J. (2003): “Diccionario Razonado del Occidente Medieval”. Akal Ediciones, Madrid.
  • Salrach, J.M. (2000): El debate sobre el cambio feudal. Historiar, 4, 9-113 orr.
  • Wickham, C. (1989): “La otra transición: del mundo antiguo al feudalismo”. Studia Historica. Historia Medieval, vol. 7, Salamanca.