Ociel Baena
Ociel Baena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jesús Ociel Baena Saucedo |
Jaiotza | Saltillo, 1984ko abenduaren 9a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | Aguascalientes, 2023ko azaroaren 13a (38 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Autonomous University of Coahuila (en) Autonomous University of Durango (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | magistratua eta LGBT ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | National Electoral Institute (en) Autonomous University of Aguascalientes (en) Universidad Cuauhtémoc (en) Universidad del Desarrollo Profesional (en) |
Jesús Ociel Baena Saucedo (Saltillo, Coahuila, 1984ko abenduaren 9a - Aguascalientes, Aguascalientes, 2023ko azaroaren 13a) Mexikoko pertsona ez-bitarra izan zen; zuzenbidean, politikan eta LGBT komunitatearen aldeko aktibismoan egindako lanagatik nabarmendu zen.[1] Mexikon eta Latinoamerikan magistratua izan den lehen pertsona ez-bitarra izan zen, Aguascalientes Estatuko Hauteskunde Auzitegiko kide gisa. Bertan lortu zuen bere titulu ofiziala hizkera ez-bitarrean sartzea, gazteleraz: "Magistrade del Tribunal Electoral del Estado de Aguascalientes".[2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbideko lizentziatura ikasi zuen Coahuilako Unibertsitate Autonomoko Jurisprudentzia Fakultatean, eta han ere masterra egin zuen Konstituzio Zuzenbide eta Gobernu Politiketan.[4]Ondoren, Durangoko Unibertsitate Autonomoan Zuzenbideko doktoretza lortu zuen.[5]
2022ko urriaren 1ean kargua hartu zuen Aguascalientes Estatuko Hauteskunde Auzitegiko kide gisa, Mexikon eta Latinoamerikan hori egiten zuen lehen pertsona ez-bitarra bihurtuz.[6][7] Bere genero disidentzia tribunalak berak onartu zuen, "Magistrade del Tribunal Electoral del Estado de Aguascalientes" moduan izendatu zuten 2022ko maiatzaren 17an eman zitzaion agiri ofizial baten bidez, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere.[3][5]
2023ko maiatzean, Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak mexikar baten genero ez-bitarra aitortzen zuen Mexikoko lehen pasaportea eman zion Baenari[8].
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko azaroaren 13an, Aguascalienteseko agintariek bere heriotzaren berri eman zuten. Etxearen garbitasunaz arduratzen zen pertsonak Baenaren eta bere bikotearen gorpuak aurkitu zituen. Larrialdi zerbitzuak iritsi zirenean baieztatu zuten bi gizonezkoak hilda zeudela eta indarkeria zantzuak zituztela.[9][10]
Rosa Icela Rodríguez Velázquez Segurtasuneko idazkariak López Obrador presidenteak 13 goizean egindako agerraldian Baenaren heriotza baieztatu zuen eta geratutakoa erailketa edo istripua izan den argitzeko ikerketa egingo zela adierazi zuen[11]. Manuel Alonso García Aguascalienteseko Segurtasun idazkariak adierazi duenez, lehen aurkikuntzen arabera, ez dago hirugarren pertsona baten partehartze zantzurik eta, bere esanetan, bikotearen baitako hilketak izan dira [12][13].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Herrera, Olivia Vázquez. (2023-11-13). «“Y la que juzgue”: así era Jesús Ociel Baena, primer magistrade binarie de México; por esto luchaba» infobae.
- ↑ Morales, Luz Elena. (2023-11-13). «Quién era magistrade Jesús Ociel Baena Saucedo le magistrade hallado sin vida Aguascalientes» El Heraldo de México.
- ↑ a b «Magistrados y Magistradas Archivos» Tribunal Electoral del Estado de Aguascalientes.
- ↑ Ureña, Liberto. (2023-11-13). «Quién era Ociel Baena, el Magistrade encontrado muerto» Telediario México.
- ↑ a b Jiménez, P.. (2023-11-13). «¿Quién era Jesús Ociel Baena Saucedo, el magistrade encontrado muerto en Aguascalientes?» Excélsior.
- ↑ Ávila, Claudia. «Jesús Ociel Baena hace historia: rinde protesta primer magistrade electoral de México» El Sol de México.
- ↑ Jiménez, P.. (2023-11-13). «¿Quién era Jesús Ociel Baena Saucedo, el magistrade encontrado muerto en Aguascalientes?» Excélsior.
- ↑ (Gaztelaniaz) «El gobierno mexicano entregó el primer pasaporte no binario al “magistrade” Jesús Ociel Baena» www.proceso.com.mx (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
- ↑ Rosete, Erika. (2023-11-13). «Hallado sin vida el magistrade Jesús Ociel Baena Saucedo en su casa en Aguascalientes» El País México.
- ↑ Álvarez, Xóchitl. «Ociel Baena Saucedo. Hallan sin vida a magistrade en su casa en Aguascalientes» El Universal.
- ↑ Rosa Icela Rodríguez confirma muerte del magistrade Jesús Ociel Baena. (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hallan muerto al primer 'magistrade' no binario de México, que abrió camino a derechos LGBTI» ElHuffPost 2023-11-14 (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
- ↑ Descartan tercer implicado en muerte del magistrade Jesús Ociel Baena| Esto se sabe sobré el caso. (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).