Jon Oñatibia Audela
Jon Oñatibia Audela | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1911ko azaroaren 24a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Oiartzun, 1979ko ekainaren 30a (67 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, musikaria eta abesbatza-zuzendaria |
Jon Oñatibia Audela (Oiartzun, 1911ko azaroaren 24a - Oiartzun, 1979ko ekainaren 30a), euskal idazle eta txistulari gipuzkoarra izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaragozako Unibertsitatean egin zituen zuzenbideko ikasketak. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, gudari ibili zen, eta Parisa erbesteratu zen gero. Parisen, Eresoinka musika taldearekin ibili zen, txistulari. 1941ean, Venezuelara joan zen; han hamahiru urte pasa ondoren, Estatu Batuetatara jo zuen, Agirre lehendakariak hala eskatuta. Euskara eta txistua irakasten aritu zen han. 1960. urtean Euskal Herrira itzuli zen, eta Lartaun abesbatza eta dantza-taldea sortu zuen. Oiartzunen kokatu eta bertako ikastolan euskara jolas bidez irakasteko metodoa abiarazi zuen. Oñatibiarena da Método de euskera radiofónico. Euskera irrati bidez (1965) izeneko ikasbidea[1], baita Método radiofónico en discos (1967), Ikusi (1965), eta Edur Zuri, Ipotx triskaria, Txano gorritxu, Erruskiñe, Hamelin´go txirularia, Aatetxo itxusia, nazioarteko ipuinen euskararako itzulpenak ere. Zeruko Argia, Agur eta Goiz Argi aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarriak, eta batez ere, Caracasen eta New York-en atera zen Argia astekarian. Oñatibia izan zen, gainera Argiako zuzendaria 1946-1958 bitartean. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1966ko azaroaren 25ean eta 1978an Euskerazaintzako euskaltzain oso izendatu zuten.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskera irrati-bidez, Donostia: Edili, 1965.[1]
- Neke ta poz, Donostia: Edili, 1983. Gaztelerazko bertsioa: Jesus Iturrioz Ibarlucea Neke ta poz: recuerdos de un exiliado, 2004. [2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Oñatibia Audela, Jon. (D.L. 1973). Euskera irrati bidez : 1go. ikastaroa, 1go. zatia, gipuzkoera. Edili, ISBN 978-84-300-5962-1. (Noiz kontsultatua: 2023-07-22).
- ↑ Oñatibia Audela, Jon. (1983). Neke ta poz : erbesteratu baten oroitzapenak. Edili, ISBN 978-84-7394-006-1. (Noiz kontsultatua: 2023-07-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |