Ohar-liburu
Ohar-liburu, koaderno (Heg.) edo kaier (Ipar.) bat oharrak hartzeko erabiltzen den tamaina txikiko liburua da. Kartoi mehe bati elkartutako hutsik dauden orrialdeak dira.
Gaur egun, ordenagailuek eta beste euskarri elektronikoek koadernoen erabilera murriztu dute.
Koaderno digitala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak hartzeko ordenagailuak erabil daitezke gaur egun eta ohar horiek internet sarean karga daitezke. Gaur egun badaude hainbat baliabide, wikiak, esate baterako, oharrak sarean eskegitzeko, bai bakarka edo bai elkar lanean. Koaderno digitalak pertsona batenak zein talde batenak izan daitezke.
Zenbait ikastetxetan garai bateko koadernoetan idazteko erabiltzen ziren moduko gaur egungo wiki batzuei koaderno digitalak deitzen diete. Adibide bat.
Koadernoa hezkuntzan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Waldorf pedagogian, koadernoa funtsezko elementu didaktikoa da. Bere koadernoan, haurrak egindako lana eta eskuratzen doan ezagutza jasotzen du, irakaskuntza tradizionaleko testuliburuetako eduki inpertsonalen ordez. Pedagogia sistema horretatik, koadernoa tresna didaktiko garrantzitsua bilakatu da beste pedagogietan ere.