Edukira joan

Samiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laponiera» orritik birbideratua)
Samiera
Sami hizkuntzen banaketa geografikoa: 1. Hegoaldeko samiera, 2. Ume samiera, 3. Pite samiera, 4. Lule samiera, 5. Iparraldeko samiera, 6. Skolt samiera, 7. Inari samiera, 8. Kildin samiera, 9. Ter samiera.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaNorvegia, Suedia, Finlandia eta Errusia
Hiztunak20.000 inguru
OfizialtasunaNorvegiako inguru batzuetan onarpen ofiziala du; Suedia eta Finlandiako udal erakunde batzuetan gutxiengo baten hizkuntza gisa onartuta dago.
EskualdeaLaponia
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
uraldar hizkuntzak
Ugrofinlandiar hizkuntzak
Fino-permiar hizkuntzak
Fino-volgaitar hizkuntzak
hizkuntza fino-samiak
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2smi
Glottologsaam1281
Linguasphere41-AAB
IETFsmi

Samiera Eskandinaviako iparraldean samiek mintzatzen duten uraldar hizkuntza da, laponiera izenez ere ezaguna. 20.000 bat lagunek mintzatzen dute eta beste uraldar hizkuntzekin harremana du (finlandiera, estoniera, kareliera...). Modu askotara izendatzen da nazioartean: saami (hizkuntza), samic eta abar. Egun, euskaraz, laponiera izena (Laponia lurraldeari lotua) baztertzeko joera dago, samiak gutxiesteko erabili izan baita.

1948an, samiera biziberritzeko egitasmo bat eraman zen aurrera: ipar samiera izeneko aldaera hartu eta finkatu zuten, hiztun gehien zituen dialektoa zela ikusita. Hala ere, Errusiako samiek euren hizkuntza alfabeto zirilikoaren aldaera hedatu batez idaztea erabaki zuten, 1937an ofizialki onartua.

Zenbakiak, ipar samieraz idatzita:

1 - okta
2 - guokte
3 - golbma
4 - njeallje
5 - vihtta
6 - guhtta
7 - čieža
8 - gávcci
9 - ovcci
10 - logi
20 - guoktelogi
30 - golbmalogi

Egoera soziolinguistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Samierazko alfabeto ziriliko bat, SESBean, 1933

Egoera soziolinguistikoa oso kaskarra da: hiztun gutxi ditu eta, gainera, hainbat dialekto literariotan banatuta. Hizkuntzaren aldaerez hitz egiten bada ere, forma literario finkatu horiek hizkuntzak direla esatea zehatzagoa da, samiera hizkuntza horien multzoa izanik. Bederatzi hizkuntza dira eta bakoitzak dialektoak[1] ditu. Aldaeron tamaina txikia dela eta, hala ere, dialektoez hitz egiten da normalean, nahiz eta batzuetan hiztunek ez duten elkar ulertzen. Ondoko taldeak ditu:

Hegoaldeko taldea:

Erdiko taldea:

  • 2 eta 3: Ume samiera eta Pite samiera beste aldaera batzuk dira. Aldaerok galtzear daude, bakoitzak 20 hiztun baino gutxiago baititu.
  • 4: Lule samiera (Norvegia, Suedia): Samieraren baitako bigarren talde handiena, 1.500 bat hiztunekin. ISO 639-2: smj

Iparraldeko taldea:

Ekialdeko taldea:

Akkala samierari dagokionez, azken hiztuna 2003an hil zen. Kemi samiera, azkenik, XIX. mendean galdu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elustondo, Miel A.. (2018). «Etorkizuneko liderrak elkar ezagutzen. > 'Samiera Finlandian'» Argia (2.615 zk.) ISSN 0213-909X. (Noiz kontsultatua: 2018-10-10).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.