Kaio
Kaio | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Charadriiformes |
Familia | Laridae |
Kaioak, antxetak, kalatxoriak, itsastxoriak edo itxasurtzoak itsaso aldean bizi diren hegaztiak dira. Sternidae familiaren txenadekin eta, urrunagoa, zangaluzeekin lotura dute. Gehienak Larus generokoak dira. Tamaina ezberdineko hegaztiak dira, txikiena antxeta txikia (120 gr eta 29 cm) eta handiena kaio beltza (1,75 kg eta 76 cm) izanik.
Hego luze eta sendoak, oin palmatuak, hanka luzeak eta moko kurbatu samarra dute. Sabelalde eta buruko lumajea zuria da eta hegoak ilunagoak. Hondakin organikoak, intsektuak, zizareak eta muskuiluak jaten dituzte. Hegan egiten arinak dira; oinez ere ibiltzen dira, eta ondo egiten dute igeri. Itsasertzetan egoten dira gehienak, baina ibaietan eta aintziretan ere badira batzuk. Taldetan bizi dira, amildegietan edo lurrean egiten dituzten habia sendoetan.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Larus generoa
- Larus smithsonianus
- Larus armenicus
- Larus audouinii
- Larus belcheri
- Larus bulleri
- Larus ridibundus
- Larus crassirostris
- Larus brunnicephalus
- Larus maculipennis
- Larus californicus
- Larus cachinnans
- Larus canus
- Larus vegae
- Larus hyperboreus
- Larus glaucescens
- Larus marinus
- Larus ichthyaetus
- Larus hartlaubii
- Larus heermanni
- Larus argentatus
- Larus heuglini
- Larus glaucoides
- Larus dominicanus
- Larus fuliginosus
- Larus fuscus
- Larus minutus
- Larus melanocephalus
- Larus atlanticus
- Larus pacificus
- Larus scopulinus
- Larus relictus
- Larus delawarensis
- Larus saundersi
- Larus novaehollandiae
- Larus schistisagus
- Larus genei
- Larus hemprichii
- Larus thayeri
- Larus occidentalis
- Larus leucophthalmus
- Larus livens
- Larus michahellis
Leucophaeus generoa[1]
Chroicocephalus generoa[1]
- Chroicocephalus philadelphia
- Chroicocephalus cirrocephalus
- Chroicocephalus ridibundus
- Chroicocephalus maculipennis
- Chroicocephalus serranus
Creagrus generoa
Pagophila generoa
'Rissa generoa
Rhodostethia generoa
Xema generoa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Zoonomen. Birds of the World -- current valid scientific avian names.. .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaio |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |