Edukira joan

Mintzola fundazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mintzola» orritik birbideratua)
Mintzola fundazioa
Datuak
Motakultur elkartea eta erakundea
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formafundazio
Historia
Sorrera2009
webgune ofiziala
Mintzolaren egoitza, Subijana etxea.

Mintzola Fundazioa euskararen ahozkotasunaren ikertzea helburu duen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Formalki lau erakunde hauen artean sortu zuten 2013an Villabonan: Gipuzkoako Foru Aldundia, Villabonako udala, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartea.[1] Kutxa ere itegratu zen geroago.[2] Egoitza dauka Villlabonako Subijana etxean.

Fundazioaren helburu nagusia ikerketa egitea da, bi helburu zehatz hauen artean lotunea blatzeko asmoz: 1) Euskarako ahozko tradizioaren behatoki dinamikoa izan; eta 2) Gizarteak ahoz komunikatzeko duen premiei behar bezala erantzun. Eta helburu bi hauen arteko lotunea Ikertzea da.

Ikerketa gaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste hauek dira Fundazioaren inguruan landutako gaiak:

  • Bertsolaritzaren Historia: Hedabideratzea, eragiletza eta proiektua (1823-2018): Ahots subalternoaren bizi-indarraren testigantza bat. Antxoka Agirre Maiora Bertsolaritzaren presentzia mediatikoa landu ditu ikertzaileak; hainbat hedabidetan arakatu eta aurkitutako testuak bildu, bildutako hori kokatu, eta testuingurua bera ere aztertu dute.[3]
  • Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak: gazte identitateak, hizkuntza mudantzak eta legitimizazio prozesuak. Miren Artetxe Sarasolak Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbidea aztertu eta bertso-eskoletan garatu dituzten praktikak eta diskurtsoak behatu zituen. Hiztun berriei ere jarri die arreta ikerlanak.[4]
  • Ahots kantatuaren sintesia. Bertsolaritzarako egokitzapena. Xabier Sarasola Aramendia. Euskarazko bertso-ahots kantari sintetikoak sortzeko hainbat baliabide eta tresna eratu dituzte. Hidden Markov Model (HMM) eta neurona-sare bidezko hizketa-sistemak oinarri gisa hartuta ahots kantatua sortzeko. Sistema horiek entrenatzeko hizketa datu-base bat erabili beharrean ahots kantatuaren datu-base batez entrenatuko da horrela audio seinaleei ezaugarri linguistikoez gain ezaugarri musikalak ere gehituz. [5][6]
  • Ahozko hizkeraren ezaugarriak bertsolarien bat-bateko jardunean. Eñaut Agirre Goia. Garai bateko bertsolarien eta egungoen ahozko ezaugarriei erreparatzen die. Xenpelar, Txirrita eta Maialen Lujanbio bertsolarien ezaugarri horiek aztertu zituen. Hasieran espero litekeena baino alde gutxiago dagoela ikusi du, eta horrek beste bide batzuk irekitzen ditu: ezaugarri horiek gehiago zehaztu beharra eta beste bertsolari batzuk ere aztertzekoa.[7]
  • Bertsoaren Agenda. "Agenda setting"ak bertsolaritzaren diskurtsoan duen eragina. Oihana Iguaran Barandiaran Bertso bidezko diskurtsoak zein agenda duen deskribatzea da asmoa, prestakuntza edo entrenamendu unetik jendaurreko azken bat-bateko jardueraraino ikertuz. Txapelketa eta plaza irekiko jarduna behatuko da batetik; bestetik, bertsolari eta gai-jartzaileen lanketa ezagutzeko, inkestak eta sakoneko elkarrizketak baliatuko dira: komunikazioan agenda setting izena duen teoria aplikatu nahi du, bertsogintzan ikusteko diskurtso horrek nola heltzen dion aktualitateari.[8]
  • Bertsolaritza doinuan sorkuntza automatikoa. Izaro Goienetxea Urkizu.[9]
  • Xabier Leteren bertso, olerki eta kanten analisia. Jon Martin Etxebeste. Xabier Lete eta bere diskografiaren azterketa literarioa egiten du. Bertsoak sekulako eragina izan du bere poetikan eta Leteren letrek eta doinuek ere sekulako eragina izan dute bertsolaritzan; elkarrekintza horri buruz eta Leterengan eragina izan zuten beste poeta batzuen eta orduko garai historikoaren inguruan ere ikertzen du.[10][11]
  • Bertsolaritza nerabezaroan hezteko tresna gisa. Garazi Navarro.
  • Bertsolaritzaren ikas-irakaskuntza hezkuntza arautuko hirugarren zikloan: didaktikarako eta irakasleen formaziorako proposamena. Mikel Artola.
  • Gerra karlistetako bertsoen analisia. Iker Uriarte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Fundazio eta beste erakunde hauetako partaidea da UPV/EHU - gardentasun-ataria - Gardentasun Ataria - UPV/EHU» gardentasun-ataria (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  2. «Mintzola Ahozko Lantegiko patronatua — Mintzola ahozko lantegia» www.mintzola.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  3. Ramirez de la Piscina Martinez, Txema; Aiestaran Yarza, Alazne; Agirre Maiora, Antxoka; Zabalondo Loidi, Beatriz. (2018). Kalitatezko kazetaritza: Ba al dago etorkizunik? Erreferentziazko prentsaren eboluzioa Euskal Herrian eta Europan (2001-2014). UPV/EHU arg ISBN 978-84-9082-217-3. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  4. Artetxe Sarasola, Miren. (2019). Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak. Gazte identitateak, hizkuntza mudantzak eta ligitimazio prozesuak. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  5. Sarasola Aramendia, Xabier. (2017). «Ahots kantatuaren sintesiaren egokitzapena bertsolaritzarako - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  6. «II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura :: denda :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  7. Agirre Goia, Eñaut. (2019). (AR) Hiru adibide berri, emakume bertsolariak beti plazan aritu diren adierazgarri. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  8. Iguaran Barandiaran, Oihana. (2019). (AR) Emakumeak bertsogintzan: gai izaeratik gai izatera. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  9. Goienetxea Urkizu, Izaro; Beitia, Iñigo Mendialdua; Araujo, Basilio Sierra. (2019). (AR) Bach-en obretan oinarritutako bertso doinuen sorkuntza automatikoa. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  10. Martin Etxebeste, Jon. (2019). (AR) Landareria Xabier Leteren kantagintzan. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).
  11. Martin Etxebeste, Jon. (2019). (AR) “Noizbait hil beharra”. Xabier Lete. (Noiz kontsultatua: 2020-12-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]