Nonahikotasun
Itxura
(«Omnipresentzia» orritik birbideratua)
Nonahikotasuna edota ubikuotasuna edonon eta une berean egoteko gaitasuna da. Erlijioetan Jainkoari ematen zaion ezaugarria da.
Kontzeptu horrek berarekin batera hainbat paradoxa sortarazten ditu, adibidez:
- Nola egon liteke Jainkoa edonon, infernuan barne, hori Jainkoaren eza gisan definitua baldin bada?
- Nola liteke leku batean edo gehiagotan espazioaz gain badago eta material bat ez baldin bada?
- Jainkoa erabateko ontasuna baldin bada, egon al liteke akats eta ekintza gaiztoetan?
- Dena bere nonahikotasunaren inguruan ez egotea ba al liteke?