Psikoanalisi
Psikoanalisia Sigmund Freuden lanetan oinarritutako psikologia teoriak eta metodoak dira. Psikoterapia metodo izanik, psikoanalisiak pazientearen adimen-prozesuko osagai inkontzienteen arteko harremanak bilatzen ditu.
Oinarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Freudek ikusi zuen kontzientzia gizakiaren buruaren zati bat dela. Eta planteatu zuen honako banaketa hau: Kontzientea (pentsamenduak eta pertzepzioak ulertzea eta nabaritzea); prekontzientea (pentsamendu, oroipen eta ikaskuntza ez kontzienteak osatzen dute eta hauetara iristeko atentzio berezia beharrezko da); inkontzientea (kontzientziari ihes egin dioten berezko desio erreprimituak).
Gainera, eraikuntza psikikoan hiru elementu bereiztu zituen:
- Zera: alde biologikoa eta instintiboa, zeinak biziraupenera eramaten gaituen.
- Supernia: moralitatearen eta murrizketaren aldea da, eta osatzen da Niaren ideala, hau da, izan nahi duguna, eta el Ni ideala, guri buruz dugun ideiaren bidez.
- Nia: Zerak dituen inpultsoak asetzeko errealitatea da.
Pertsonalitatearen garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Freud psikoanalistak esan zuen pertsonalitatea haurtzaroaren etapa ezberdinetan garatzen doala, funtzio biologikoak oinarri moduan dituztenak. Fase hauetan ematen diren ekintzak erabakigarriak izan daitezke gizakiaren pertsonalitatearen garapenean. Hona hemen Freud-en estadio psikosexualak:
- Orala: amaren azalarekiko joera, batez ere, hau besarkatu, jan, koska egin, miaztu eta laztandu. Haurrak etapa honetan plazera lortzen du jaten. Jaiotzen denetik 12-18 hilabete arte irauten du.
- Anala: etapa honetan haurrak onartuko du gizartean esfinterrak kontrolatzeko dauden beharrak. Etapa oraletik 3 urte bete arte irauten du.
- Falikoa: emakumearen eta gizonezkoaren arteko ezberdintasun psikosexualean oinarritu. Etapa hau sexu berdineko gurasoarengana hurbiltzen zaitu. Etapa hau 3 urtetik 6 urte arte irauten du.
- Latentzia: 6 urtetatik nerabezaroraino irauten du. Subjektuaren integrazio kulturala errazteko balio du.
- Genitala: identitate sexuala baieztatzen da eta nerabezarotik aurrera ematen da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Psikoanalisia, Gizapedian.