Rakel Arenaza Acedo
Rakel Arenaza Acedo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1991 (32/33 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Rakel Arenaza Acedo (Donostia, 1991) abeslari eta musikari donostiarra da. Koban taldean ibili ondoren, Raitx proiektua abiatu du bakarlari gisa. 2020ko apirilean, Abereek erantzungo balute diskoa eman zuen argitara.[1]
Musika-ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akordeoia jotzen hasi zen Rakel.[2] 2015. urtean, Koban taldean hasi zen. 2017an, bakarkako ibilbideari ekin zion, gitarra eta poemaz betetako koaderno batekin. Lehen kontzertua Bakarrik Hobeto Fest-en eman zuen, Donostian, 2017ko otsailean[3], eta beste zenbait kontzertu ere eman zituen Donostian, Musikagela proiektuaren laguntzarekin.[2]
2019. urtean bere bakarkako proiektua osatu zuen, Esti Berazarekin (Koban) eta Xalba Ramirezekin (Koban, Physis versus Nomos). Eta 2020ko apirilean lehen diskoa kaleratu dute: Abereek erantzungo balute. "Pop elektroniko intimista"ko[4] sei abestik osatzen dute estreinako lana.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abereek erantzungo balute (2020, Balio Dute)[5]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko Gaztea maketa lehiaketa (29. edizioa) irabazi du Raitx proiektuak.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Raitx donostiarraren lehen diskoa entzungai dago Badoken» Irutxuloko Hitza 2020-04-23 (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
- ↑ a b «Raitx» Kutxa Kultur (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ «Bakarrik Hobeto Fest» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Raitx – BALIO DUTE. (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ «Abereek erantzungo balute» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
- ↑ «Maketa Lehiaketa 2020 | EiTB Maketa Lehiaketa» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).