Schindler's List
Schindler's List (euskaraz Schindlerren Zerrenda) 1993ko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra drama filma bat da. 1982ko Thomas Keneallyren australiar idazlearen Schindler's Ark (Schindlerren Kutxa) liburuan oinarrituta dago. Liam Neeson, Ben Kingsley, Ralph Fiennes, Caroline Goodall, Jonathan Sagall eta Embeth Davidtz aktoreek antzeztu zuten.
Filmak Oskar Schindlerren istorioa kontatzen du, Bigarren Mundu Gerran holokaustotik 1000 judu poloniar inguru salbatu zituen Sudeteetako enpresaburu katolikoarena. Liam Neesonek jokatu zuen Schindlerren paperean, Ralph Fiennes Amon Göth SSko ofiziala izan zen, eta Ben Kingsley Itzhak Stern, Schindlerren idazkari judua.
Filma oso arrakastatsua izan zen bai ekonomikoki bai kritikoki. Izan ere, besteak beste, zazpi Oscar irabazi zituen: film onenarena, zuzendari onenarena, eszenatoki onenarena, musika onenarena, dekoratu onenarena, muntaketa onenarena eta argazkilaritza onenarena.
Bitxikeria gisa, filmaren azken eszenan entzuten den Jerusalem Urrezkoa israeldar abestiaren doinua Pello Joxepe euskal abesti herrikoiaren doinuan oinarritu dago.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerra (1939-1945). Oskar Schindler (Liam Neeson) giza harremanetarako talentua duen alemaniar enpresaburu bizizalea da, horretaz baliatuz nazien begiko izateko egitasmo bat burutuko du. 1939an alemaniarrek Polonia inbaditu ostean Schindlerrek bere harremanei esker Krakoviako lantegi baten jabetza lortuko du. Lantegi horretan ehundaka judu langile gisa enplegatuko ditu. Bertako arduradun judua (Ben Kingsley) lantegiko itzalpeko zuzendaria izango da, Schindlerrek enpresaburuaren betebeharrekiko erabat ezjakituna baita. Baina naziek ez dakitena Shcindlerrek juduak kontzentrazio-esparruetatik eta heriotz ziur batetik salbatzeko bere lantegiaz baliatzen ari dela da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liam Neeson: Oskar Schindler
- Ben Kingsley: Itzhak Stern
- Ralph Fiennes: Amon Göth
- Embeth Davidtz: Helen Hirsch
- Caroline Goodall: Emilie Schindler
- Jonathan Sagall: Poldek Pfefferberg
Bigarren mailakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ezra Dagan: Lewartow errabinoa
- Malgoscha Gebel: Wiktoria Klonowska
- Shmuel Levy: Wilek Chilowicz
- Mark Ivanir: Marcel Goldberg
- Béatrice Macola: Ingrid
- Andrzej Seweryn: Julian Scherner
- Friedrich von Thun: Rolf Czurda
- Krzysztof Luft: Herman Toffel
- Harry Nehring: Leo John
- Norbert Weisser: Albert Hujar
- Adi Nitzan: Mila Pfefferberg, Poldek Pfefferbergen emaztea.
- Michael Schneider: Juda Dresner
- Miri Fabian. Chaja Dresner
- Anna Mucha: Danka Dresner
- Ben Darby: gizon grixa
- Albert Misak: Mordecai Wulkan.
- Hans-Michael Rehberg: Rudolf Höss
- Daniel Del Ponte: Josef Mengele doktorea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Schindler's List filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea[Betiko hautsitako esteka] (Ingelesez)
- 1993ko filmak
- Steven Spielbergek zuzendutako filmak
- Steven Zaillianek idatzitako filmak
- Ralph Fiennesek antzeztutako filmak
- Liam Neesonek antzeztutako filmak
- Ben Kingsleyk antzeztutako filmak
- Caroline Goodallek antzeztutako filmak
- Embeth Davidtzek antzeztutako filmak
- Beatrice Macolak antzeztutako filmak
- Andrzej Sewerynek antzeztutako filmak
- Alexander Heldek antzeztutako filmak
- Elina Löwensohnek antzeztutako filmak
- Friedrich von Thunek antzeztutako filmak
- Götz Ottok antzeztutako filmak
- Mark Ivanirrek antzeztutako filmak
- Paweł Delągek antzeztutako filmak
- Hans-Jörg Assmannek antzeztutako filmak
- Ludger Pistorrek antzeztutako filmak
- Jochen Nickelek antzeztutako filmak
- Joachim Paul Assböckek antzeztutako filmak
- Agnieszka Wagnerrek antzeztutako filmak
- Erwin Lederrek antzeztutako filmak
- Maria Peszekek antzeztutako filmak
- Branko Lustigek antzeztutako filmak
- August Schmölzerrek antzeztutako filmak
- Tadeusz Hukek antzeztutako filmak
- Edward Linde-Lubaszenkok antzeztutako filmak
- Geno Lechnerrek antzeztutako filmak
- Martin Semmelroggek antzeztutako filmak
- Wilhelm Manskek antzeztutako filmak
- Norbert Weisserrek antzeztutako filmak
- Steven Spielbergek ekoitzitako filmak
- Branko Lustigek ekoitzitako filmak
- Gerald R. Molenek ekoitzitako filmak
- Kathleen Kennedyk ekoitzitako filmak
- Amblin Entertainmentek ekoitzitako filmak
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from otsaila 2023
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Holokaustoari buruzko filmak
- Nazismoari buruzko filmak
- Polonian girotutako filmak
- Kontzentrazio-esparruetan girotutako filmak
- Drama filmak
- John Williamsen soinu bandadun filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Film dramatiko onenaren Urrezko Globo saridunak
- Zuzendari Onenaren BAFTA saria duten filmak