Sune Bergström
Itxura
(«Sune K. Bergström» orritik birbideratua)
Sune Karl Bergström (Stockholm, 1916ko urtarrilaren 10a - ib., 2004ko abuztuaren 15a) biokimikari suediarra izan zen.
Stockholmgo Errege Institutu Karolinjioan ikasi zuen, eta gero biokimikako irakaslea izan zen ikastetxe horretan. Prostaglandinak ikertu zituen, eta bera izan zen hormona horiek forma puruan bakartu zituen lehena. 1982an, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria eman zioten, prostaglandinen fisiologiari eta biokimikari buruz egindako ikerlanengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]