Edukira joan

Suaren Lurraldea

Koordenatuak: 54°S 70°W / 54°S 70°W / -54; -70
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tierra del Fuego» orritik birbideratua)
Suaren Lurraldea
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMonte Shipton (en) Itzuli
Garaiera170 m
Motauharte multzoa
Azalera73.753 km²
Geografia
Map
Koordenatuak54°S 70°W / 54°S 70°W / -54; -70
UTC orduaUTC−04:00
Honen parte daPatagonia
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea
Ur-gorputzaOzeano Barea
Ozeano Atlantikoa
Scotia itsasoa

Suaren Lurraldea[1] (gaztelaniaz Tierra del Fuego) Hego Amerikako hegoalde muturreko uhartedia da, Magallaes itsasartearen hegoaldean dagoena. 73.753 km²ko eremua hartzen du. Administratiboki Argentina eta Txileko estatuen artean banaturik dago. Uhartediaren hegoaldeko muturra Hornos lurmuturra da.

Ushuaia hiria

Suaren Lurraldea Hego Amerikako hegoaldeko muturrean dago. Magallaes itsasarteak kontinentetik bereizten du. Uhartediko uharte nagusia 48.100 km²ko eremua duen Isla Grande de Tierra del Fuego (batzuetan Tierra del Fuego edo Isla Grande deritzona) da. Navarino, Hoste, Santa Ines, Desolacion eta Estados dira beste uharte aipagarriak.

Lurralde menditsua da (Bove, 2.400 m; Italia, 2.350 m; Darwin, 2.330 m), basoek eta glaziarrek estalia. Rio Grande edo Grande del Tierra del Fuego, Oro, Oscar, Side, Cullen eta Fuego dira ibai garrantzitsuenak. Klima hotza eta lainotsua da.

Argentinaren administraziopean dago uhartearen ekialdea, Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintzia osatzen duena (21.363 km² eta 27.358 biztanle; hiriburua Ushuaia) eta Txilekoarenean mendebaldea, Magallanes probintziaren barnean.

1520. urteko Fernão de Magalhãesen espedizioan deskubritu zuten europarrek. Izena bertako indiarrek pizten zituzten su ugariengatik eman zioten. Magalhaesek bertokoek piztutako suak ikusi zituenean, eraso egingo zietela uste izan zuen, baina Yagan tribuak sutzarren berotasuna baino ez zuen bilatzen.

1830ean Robert FitzRoyk HMS Beagle itsasontzian eskualdea esploratu zuen eta lau yagan Londresera eraman zituen. Hauetako hiru Beagle itsasontzian itzuli ziren etxera, Charles Darwinekin batera.

XIX. mendearen hasieratik Txilek eta Argentinak uhartediaren gaineko jabegoa aldarrikatzen hasi ziren, eta 1881. urtean bi estatuen artean banatu zen.

Arrantza (baleak, fokak), abere hazkuntza (ardi azienda) eta larrugintza dira ekonomia jarduera nagusiak. Petrolioa dago ekialdeko kostaldean eta barnealdean (petrolio findegiak Manantiales hirian, iparraldean), harrikatz hobiak Loreton, eta ustiatu gabeko lignito hobi garrantzitsuak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]