Edukira joan

Tomás Urzainki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomas Urzainki» orritik birbideratua)
Tomás Urzainki

Bizitza
JaiotzaIruñea1949ko azaroaren 17a (74 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta historialaria
KidetzaEusko Ikaskuntza
Nabarralde
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Libertate Nafarra
tomasurzainqui.eu

Tomás Urzainki Mina (Iruñea, 1949ko azaroaren 17a - ) abokatu, idazle eta historialari nafarra da. Eusko Ikaskuntzako lehendakariorde izan da 1987tik 1995era bitartean. Nabarralde kultura-elkarteko lehendakaria izan da 2001eko sorreratik 2006ra bitartean. Hitzaldi ugari eman ditu, batez ere Nafarroako Erresumaren historia eta zuzenbideari buruz.

Urzainkiren esanetan, Euskal Herria estatu bat izan da, Nafarroa izenekoa. Espainiak eta Frantziak, berriz, 1200eko, 1512ko eta 1620ko konkista genozidak ukatzen dituzte, borondatezko entregak izan balira bezala.[1]

2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan aurreko urtean sortutako Libertate Nafarra alderdiko hautagaietako bat izan zen. 2015eko Espainiako hauteskunde orokorretan ere alderdi berdinarekin eta Nafarroako Hautes Barrutia ordezkatzeko hautagai aurkeztu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) gara.net (2010-9-28)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.