Itxura
(«Txikipedia:Ipar-polo» orritik birbideratua)
Ipar Poloa edo Iparburua planeta bateko eskualderik iparraldekoena da; planetaren biraketa-ardatzaren goialdearekin bat egiten duen lekuan dago. Kontrakoa Hego Poloa edo Hegoburua da.
Planeta eta satelite guztiek dituzte bi poloak. Bi poloetatik pasatzen dira planetako meridiano guztiak.
Lur planetako Ipar Poloa Ozeano Artikoan dago. Robert Edwin Peary izan zen Ipar Polora iritsi zen lehen esploratzailea; 1909an iritsi zen, lau inuiten laguntzarekin.