Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikipedia:Stalin» orritik birbideratua)

Iosif Stalin

👶
Jaiotza
1878ko abenduaren 18a
Gori
💀
Heriotza
1953ko martxoaren 5a
Kuntsevo Dacha (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
politikari
📷
Argazkiak
ikusi
Stalin 1943an.

Iosif Stalin Sobietar Batasuneko buru nagusia izan zen 1922tik 1953ra. Urte horietan, munduko herrialde boteretsuenetako bat bihurtu zen Sobietar Batasuna. Agintari totalitarioa izan zen, eta milaka atxiloketa eta hilketa agindu zituen.

Haren egiazko izena Josiv Vissarionovitx Dzhugaxvili zen. Georgiako Gori hirian jaio zen, 1879ko abenduaren 18an. Familia behartsua zuen. 12 urte zituenean, amak Tblisira bidali zuen, apaiz ikasketak egitera. 1899an ikasketak utzi zituen. Talde boltxebikeko kide egin zen. Haien asmoa Errusian iraultza egitea zen, tsarra boteretik kentzeko. 1902 eta 1917 bitartean, askotan atxilotu zuten eta Siberian egon zen preso. Orduan hartu zuen Stalin ezizena, errusieraz Altzairuzko Gizona esan nahi duena.

1917an Errusiako Iraultza gertatu zenean, Stalin Siberiatik itzuli zen. Iraultzaren bidez, boltxebikeek hartu zuten agintea, eta Lenin izan zen lehenbiziko gobernuburua. Handik aurrera, Stalinen eragina handitu zen boltxebikeen artean. Lenin hil zenean, 1922an, Alderdi Komunistako idazkari nagusi izendatu zuten. Postu horretaz baliatu zen boterera iristeko.

1929tik aurrera, bera izan zen estatuko gizonik boteretsuena. Aurkari politiko guztiak kartzelaratu edo hilarazi zituen. Stalinen garaian asko industrializatu zen Sobietar Batasuna eta, Bigarren Mundu Gerra irabazi eta gero, munduko herrialde boteretsuenetako bat bihurtu zen. 1953ko martxoaren 5ean hil zen, 74 urterekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]