La Polla Records
La Polla Records | |
---|---|
Evaristo Paramos | |
Datuak | |
Ezizenak | LPR |
Jatorria | Agurain (Araba) |
Musika mota | Punk |
Urteak | 1979 - 2003 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Oihuka Soñua Maldito Records (en) GOR Diskoak |
Taldekideak | |
Evaristo Abel Sume Txarly Fernandito | |
Informazio gehigarria | |
www.lapollarecords.net | |
La Polla Records edo La Polla Agurainen 1979an sortutako punk musika taldea da. Taldearen estilo zuzena eta polemikari beldur eza izenean bertan erakusten da, gaztelaniaz zakila esan nahi du eta. Haren jarrera matxinoa ikur bihurtu zen, ez baitzuten inolako enbarazurik gustoko ez zutena salatzeko, gehienetan, gainera, modu barregarrian eta zuzenean. Hala ere, jarreran horien aurkakoek traba andana ipini zizkieten, hala nola mehatxuak, errepresioa, atxiloketak (Eskorbuto bezala), sabotaiak emanaldietan, eta abar.
Historia
Oihuka disketxeak lau kantako ¿Y ahora qué? lehen diskoa kaleratu zien. 1984an 19 kantako Salve izeneko diskoa plazaratu zuten. Letretan faxismo, kapitalismo, arrazismo, monarkia, katolizismo, moda eta bere gogoko ez ziren gizartearen beste ezaugarrien kontra jotzen zuten, ibilbide osoan egingo zuten bezala.
Hurrengo urteetan Revolución (honetan Maleginen ordez Abel jarri zen baxuan), No somos nada, En directo (Lakuntzan zuzenean grabatua), Ellos dicen mierda nosotros amén, Los jubilados, Barman, Negro, eta Hoy es el futuro izeneko diskoak plazaratu zituzten.
Soinu teknikari batekin zeukaten tirabira zela eta, 1991an epai batek taldearen izena erabiltzea debekatu zien. Taldeak, epaia kontuan hartu gabe, Bajo presión diskoa kaleratu zuen La Polla Records izenpean. Azkenean, 1996an, La Polla izena hartuta, Carne pa' la picadora albuma atera zuten.
La Polla Enturecto zuzeneko albuma plazartu zuten. 1999an hogei urteurrena ospatzearren, Toda la puta vida igual diskoa kaleratu zuten. Hurrengoa Bocas izan zen. Txarlik, orduan, taldea utzi zuen, M.C.D.ren Jokin ordezkatuta. 2002ko irailaren 22an, Fernando, bateriajolea, hil zen, garun infartua zela-eta ziurrenik. Taldeak birak eta kontzertu guztiak bertan behera utzi zituzten. Horren ostean, El último (el) de la Polla diskoa kaleratutakoan desegin ziren.
Evaristok Por los hijos lo que sea izenburuko liburua argitaratu zuen, non La Pollaren zein bere hurrengo taldeen (The Kagas, The Meas eta Gatillazo) istorioak, gertaerak eta kontatzen dituen.
Jatorrizko taldekideak
- Evaristo - ahotsa
- Malenguin - baxua
- Fernandito - bateria
- Txarly - gitarra
- Sume - gitarra
Azken taldekideak
- Evaristo - ahotsa
- Abel - baxua
- Tripi - bateria
- Txiki - gitarra
- Sume - tronpetilaria
Diskografia
- Banco Vaticano (Maketa) - 1981
- Y ahora que? - 1983
- Salve - 1984
- Revolución - 1985
- No somos nada - 1987
- Donde se habla - 1988
- En directo - 1988
- Ellos dicen mierda nosotros amen - 1990
- Los jubilados - 1990
- Barman - 1991
- Negro - 1992
- Hoy es el futuro - 1993
- Bajo presión - 1994
- Carne para la picadora - 1996
- En tu recto - 1998
- Toda la puta vida igual - 1999
- Bocas - 2001
- El último (el) de La Polla - 2003
Kanpo loturak
- www.lapollarecords.net - La Polla Recordsen webgune ofiziala
- Gatillazo, Evaristoren talde berriaren webgunea