Khwarezm
Itxura
Khwarezm edo Korasmia[1] Amu Dariaren deltan eta Aral itsasoaren inguruan dagoen eskualdea da, Iran Handiko iparraldean (egungo Uzbekistan) dagoena. Ustyurt ordokietatik Kaspiar Itsasoaren ipar-mendebaldeko kostaldetara hedatzen zen. Hegoaldean Khorasan, iparraldean kazakhstandar estepa, hego-ekialdean Sogdiana eta ipar-ekialdean Transoxiana zituen. Hiriburuak Kunja-Urgench eta Khiva izan zituen eta azkenaren inguruan izen bereko khanerria sortu zuten XVII. mendean.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |