Edukira joan

Hasdrubal Barka

Wikipedia, Entziklopedia askea
DragonBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:13, 13 urtarrila 2013
Hasdrubal Barka
Hasdrubal Barka
Txanpon batean Hasdrubalen irudia
Datu pertsonalak
Izen osoa Hasdrubal Barka
Jaio K. a. 245
Kartago (Gaur egun Tunisia)
Hil K. a. 207
Metauro ibaia (Gaur egun Italia)

Hasdrubal Barka (Kartago, K. a. 245 - Metauro ibaia, K. a. 207) kartagotar politikari eta militarra izan zen. Hamilkar Barkaren semea eta Hanibalen anaia zen.

K.a. 218an, Hanibalek Erromaren aurkako ibilaldiari ekin ziolarik, Hispaniako kartagotarren armadaburu geratu zen Hasdrubal. Erromatarrei zenbait gudutan nagusitu ondoren, K.a. 215ean Eszipion Afrikarrak garaitu zuen. Ondoko urtean Afrikara joan zen numidiarren altxamendua azpiratzearren. Penintsulara itzulirik, Andaluziaraino iritsitako erromatarrei eraso zien berriro, Ebroraino gibeleratu zituelarik. Erromako armadak Cartago Nova hartu zuen, ordea, eta Baeculan (Bailen) nagusitu zitzaizkion Asdrubali.

Hannibal Hasdrubalen buruari begira

Alpeak zeharkatuz, Italiara iritsi zen Hanibali laguntzeko asmoz, baina Metauroko batailan (K.a. 207) Marco Livio eta Klaudio Neron kontsulek azpiratu zuten. Hasdrubal bataila horretan hil zen, eta etsaiek burua moztu eta Hanibalen kanpamentuan bota zuten. Horrela jakin zuen Hanibalek anaiaren heriotzaren berri[1].

Erreferentziak

Kanpo loturak