Edukira joan

La Polla Records

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

La Polla Records
Evaristo Paramos
Datuak
EzizenakLPR
La Polla Records
JatorriaAgurain (Araba)
Musika motaPunk
InstrumentuakBi gitarra
Baxua
Bateria
Urteak1979 - 2003
Produkzioa
Diskoetxea(k)Ohiuka
Soñua
Maldito Records
GOR Discos
Taldekideak
Evaristo
Abel
Sume
Txarly
Fernandito
Informazio gehigarria
www.lapollarecords.net
Spotify: 3vHlZN6pTa2zOl2eVxiEdJ Last fm: La+Polla+Records Musicbrainz: cd3f2331-160b-4ed3-9f2d-f0c54fcc1c63 Songkick: 45789 Discogs: 1002680 Allmusic: mn0000106224 Edit the value on Wikidata

La Polla Records edo La Polla Agurainen 1979an sortutako punk musika talde bat da. Taldearen estilo zuzena eta polemikari beldur eza izenean bertan erakusten da, gaztelaniaz zakila esan nahi du eta. Haren jarrera matxinoa ikur bihurtu zen, ez baitzuten inolako enbarazurik gustoko ez zutena salatzeko, gehienetan, gainera, modu barregarrian eta zuzenean. Hala ere, jarreran horien aurkakoek traba andana ipini zizkieten, hala nola mehatxuak, errepresioa, atxiloketak (Eskorbuto bezala), sabotaiak emanaldietan, eta abar.

Testuingurua

80ko hamarkada garai mugitua izan zen, aldaketa gogoz betea zuela gutxi gertatutako "transizio" hartaz haratago. Franco hil ondoren aldaketa grina piztu zen eta berrogei urteko zentsura bizi ondoren, mugimendu artistiko askok aurrera egin zuten.

Egoera hau Madrileko La Movida Madrileñan sumatu daiteke eta batez ere, momentuko gatazka politikoak zirela eta, Euskal Herrian, Euskal Rock Erradikalaren eskutik. 1982an PSOE-ak, Felipe Gonzalezen eskutik, hauteskunde generalak irabazi zituean eta aldaketa amets asko zapuztu ere bai (GAL, errekonbersio industriala...). Testuinguru honetan sortzen da La polla Records Agurainen, Arabako herri txiki bat.[1]

Bilakaera

Taldearen hasierak 1978an kokatu daitezke, nun Evaristo abeslariaren hitzetan, punk musikaren bi ezaugarrik berari eta Aguraineko beste lau gazteei erakarri zituzten: Hasteko ez zen guztiz beharrezkoa musikari trebea izatea eta bestetik, ahal zen kaleko hizkeran abestu. Horrela, egiteko gauza handirik ez zeukatenez, beste kuadrilletako gazteekin batu zen Evaristo La Polla Records taldea osatzeko: Fernando Murua "Fernandito" (bateria), Maleguin (baxua), Txarly (gitarra) eta Sume (Gitarra).[2]

Taldearen lehen kontzertua Aguraineko diskotekan izan zen 1979an, instrumentuak erosi berriak zituztela eta ensaio gutxi batzurekin. Kontzertu motza izan zen -ordu erdi eskas- baina gende asko agertu zen herriko gazteak zirenen kontzertua ikustera. Aipatu behar da La Polla Records taldea beste punk taldeeteatik bereizten zuen ezaugarri bat: Gainontzeko taldeak auzo langileetatik zetozten bitartean, La Polla Records herri txiki batekoak ziren. Horrek Euskadirekiko isolatu zituen lehen momentutan eta gainera herrian bueltan egoteak hankak lurrean izatea ahalbidetzen zien.

1982ean taldeak lehen maketa grabatu zuen, Banco Vaticano (1982)[3] ez zena argitaratzera ailegatu. Lehenengo lanak argitaratu eta grabatzeko Iruñeara joatea erabaki zuten Bilbora ordez diru kontuengatik, eta hori oso ongi etorri zitzaien han geroago Ohiuka diskografika osatuko zuten Goñi anaiak ezagutuko baitzituzten. Garai hartan Soñua diskoetxea eramaten zuten eta haien laguntzaz lau kantako ¿Y ahora qué? (Soñua, 1983) lehen maketa kaleratu zuten. 1984an 19 kantako Salve (Soñua, 1984) izeneko diskoa plazaratu zuten. Letretan faxismo, kapitalismo, arrazismo, monarkia, katolizismo, moda eta bere gogoko ez ziren gizartearen beste ezaugarrien kontra jotzen zuten, ibilbide osoan egingo zuten bezala. Album honek ordura arteko panorama musikal guztia hankaz gora jarri zuen bere estilo ironiko eta indartsuarekin.

Hurrengo urtean Revolución (Soñua, 1985) albuma kaleratu zuten, Maleginen ordez Abel jarriz baxuaren atzean. Diska honetako letrak askoz ere politikoagoak dira eta abesti baikoitza estatuaren eta kapitalismoaren kontrako manifestu bat da. Lehen lan hauekin ospe handia lortu zuten, pentsaezina halako musika jotzen zuen talde batentzat eta laister pasa zen Euskal Herrian garai hartan sortu zen mugimenduaren ikur izatera: Euskal Rock Erradikala. No somos nada (Txata, 1987) haien hurrengo lana izan zen. Diska kaleratzeko, taldearen managerra zen Jose Maria Blascok diskoetxe propio bat sortu zuen dena kontrolpean izateko, baina salmentak ez ziren oso onak izan eta managerraren eta taldearen arteko tirabirak zirela eta, hurrengo urtean Oihuka diskoetxearekin lan egitea erabaki zuten.

1988an bi diska kaleratu zituzten: Donde se habla (Oihuka, 1988) eta En directo (Oihuka,1988). Lehenengoa disko kontzeptuala izan zen non abesti bakoitzak ("Confusión" abestia izan ezik) animali izenak zeukaten eta bigarrena Lakuntzan kontzertu batean zuzenean grabatua. Anekdota moduan, esaten da Donde se habla "El avestruz" abestia Eskorbuto taldeari eskeinita dagoela, bi taldeen arteko harreman txarra dela eta. 1990ean Ellos dicen mierda nosotros amén (Oihuka, 1990) kaleratu zuten, diska gogor eta indartsu bat taldearen abesti ezagunenetako asko gordetzen dituena. Urte berdinean kaleratzen da Los jubilados (Oihuka, 1990), Evaristo ez diren beste taldekide batzuk ahots nagusia jartzen dute lehen aldiz, eta emaitza diska esperimental eta estilo ezberdinekoa da. Baina laister bueltatuko ziren haien betiko estilora Barman (Oihuka, 1991) lau abestiko maxiarekin.

1992 urtean lau album argitaratu zituzten aldi berean: Volumen I (Oihuka, 1992), Volumen II (Oihuka, 1992), Volumen III (Oihuka, 1992) eta Volimen IV (Oihuka, 1992). Lan hauek distribuzio handia izan zuten eta era honetan La Polla Recordsen musika estatu osora iritsi egin zen. Negro (Oihuka, 1992) taldearen hurrengo lan originala izan zen. Lan hau gaizki baloratua izan da, taldea momentu honetan eboluzio musikal bat jasaten zegoen eta. 1993an Hoy es el futuro (Oihuka, 1994) izeneko diskoa plazaratu zuten, estiloz guztiz aldatuz punk-rockaren alde.

Soinu teknikari batekin zeukaten tirabira zela eta, 1991an epai batek taldearen izena erabiltzea debekatu zien. Taldeak, epaia kontuan hartu gabe, Bajo presión (Oihuka, 1994) diskoa kaleratu zuen La Polla Records izenpean. Lan honekin bukatu zuten Oihuka diskoetxearekin lan egiten eta hurrengo urtean "Discos GOR"en sartu ziren. Azkenean, epailearen erabakia dela eta izenez aldatu zuten eta 1996an, "La Polla" izena hartuta, Carne pa' la picadora (GOR, 1996) albuma atera zuten,[4] punk-rock estiloko album nihilista eta indartsua da

La Polla en Turecto (GOR, 1998) zuzeneko albuma plazartu zuten ondoren, "Sala Canciller"en emandako kontzertu batean grabatuta.[5] 1999an taldearen hogeigarren urteurrena ospatzearren, Toda la puta vida igual (Maldito Records, 1999) diskoa kaleratu zuten diskoetxe balentziar berri batekin: Maldito Records. Hurrengo albuma -Bocas (Maldito Records, 2001)- grabatzeko, Txarli gitarjoleak taldea utzi zuen, M.C.D.ren gitarra zen Jokinen partetik ordezkatuta. Lan hauetan taldearen estiloa guztiz aldatua zegoen eta abestien kalitatea pixkanaka jeisten zijoan. Ahala ere gauza berriak probatzen jarraitzen dute eta euskeraz abestutako bi abesti bakarrak aurkitu ditzazkegu azken diska hauetan: "Shanti" eta "Oi-oi!".

2002ko irailaren 22an, Fernando, bateriajolea hil egin zen, garun infartua bat zela eta, taldearentzat kolpe handia izan zen gertaera. Taldeak birak eta kontzertu guztiak bertan behera utzi zituen eta Tripi eta Txiki sartu ziren baterian eta gitarran Fernandito eta Txikiren ordez azken albuma grabatzeko: El último (el) de la Polla (Maldito Records, 2003). Diskoa kaleratutakoan taldea desegitea erabaki zuten eta bi bilduma argitaratu zituzten agur moduan, 14 años (Oihuka, 2003) eta zuzenean grabatutako Vamos Entrando (Maldito Records, 2004).

Taldea utzi ondoren, Evaristok hainbat talde egin zituen, "The Meas" eta "The Kagas" RIP taldeko kideekin batera eta "Gatillazo" Tripi eta Txikirekin. Gainera, Por los hijos lo que sea izenburuko liburua argitaratu zuen, non La Pollaren zein bere hurrengo taldeen (The Kagas, The Meas eta Gatillazo) istorioak, gertaerak eta anekdotak kontatzen dituen. Taldearen abestiak, mugimendu oso baten ikur izateaz gain, mugimendu berrien erreferente ere badira, 15-m ko akanpaldietan eta alderdi politiko berrietan duen eraginean ikus daiteken bezala.[6]

Jatorrizko taldekideak

Evaristo Páramos.

Azken taldekideak

  • Evaristo - ahotsa
  • Abel - baxua
  • Tripi - bateria
  • Txiki - gitarra
  • Sume - tronpetilaria

Diskografia[7]

Estudioko albumak

Salve - 1984[8]

  1. "Venganza" - 1:50
  2. "Porno en acción" - 1:05
  3. "Tope Bwana" - 2:25
  4. "Estrella del rock" - 1:13
  5. "Delincuencia" - 2:08
  6. "Los siete enanitos" - 1:17
  7. "Nuestra alegre juventud" - 1:52
  8. "Críticos" - 1:44
  9. "Muy punk" - 2:25
  10. "Herpes, talco y tecno-Pop" - 1:10
  11. "Salve" - 3:04
  12. "Así casca la basca" - 1:05
  13. "Come mierda" - 1:53
  14. "El gurú" - 1:38
  15. "Tú alucinas" - 1:10
  16. "El 7º de Míchigan" - 1:51
  17. "Canción de cuna" - 1:57
  18. "Revistas del corazón" - 2:05
  19. "Y ahora que" - 2:14
  20. "Txus" - 1:37

Revolución - 1985[9]

  1. No Hay Jabalix En Urbasa - 1:04
  2. Es Politica - 1:03
  3. Lucky Man For You - 1:10
  4. Demócrata Y Cristiano - 1:38
  5. Morireis Como Imbeciles - 1:20
  6. El Ataque De Los Hambrientos - 2:39
  7. Chica Yeye - 2:29
  8. Era Un Hombre - 1:55
  9. Ven Y Ve - 1:49
  10. No Más Presos - 1:27
  11. Vuestra Maldición - 1:33
  12. La Revolución - 2:01
  13. El Sitio Donde Yo Vivo - 2:35
  14. En Londres - 2:10
  15. Un Rayo De Sol - 1:57
  16. La Tortura - 2:10
  17. Cara Al Culo - 1:23
  18. Sin País - 1:24

El Congreso De Los Ratones - 1:34

No somos nada - 1987[10]

  1. No somos nada
  2. Socios a la fuerza
  3. Otro militar
  4. Todo por la patria
  5. Sí hay futuro
  6. Jamaica
  7. Tu más enérgica repulsa
  8. Señores del jurado
  9. Progreso y ciencia
  10. Real como la vida misma
  11. La justicia
  12. Cáncer
  13. Quiero ver
  14. Qué paz
  15. Pitufaré
  16. Odio a los partidos
  17. Hipócritas
  18. Las marras
  19. Mentiras post
  20. Los perros, la carne
  21. Súbete los pantalones

Donde se habla - 1988[11]

  1. Los monos
  2. Canarios y jilgueros
  3. Ocho mariposas
  4. Animal sin nombre
  5. Conejas y gallinas
  6. Rata (parte 1)
  7. Rata (parte 2)
  8. El perro salvaje
  9. El avestruz
  10. Confusión
  11. El cerdo
  12. Escorpión
  13. El pingüino
  14. Ciervos, corzos y gacelas
  15. Las hormigas
  16. Todos los animales privando juntos en el bar

Los jubilados - 1990[12]

  1. Iván
  2. El coleguilla
  3. Pobredumbre
  4. Listísimos
  5. Inútil VI
  6. La fama
  7. Mis riñones
  8. El obrero
  9. Huelga general
  10. El anuncio
  11. El sindicato

Ellos dicen mierda, nosotros amen - 1990[13]

  1. Penetración
  2. Balada inculta
  3. El suicida
  4. Kiero un buey
  5. Negros pensamientos
  6. El mulo
  7. Mis cojones y yo
  8. Así es la vida
  9. Nací sin el carnet
  10. Bloqueo
  11. La pipa
  12. Cachas beiby
  13. Rock & Bilbao
  14. Estupidjaus
  15. Ellos dicen mierda, nosotros amén

Negro - 1992[14]

  1. Europa
  2. Sábado 14
  3. Capitalismo
  4. Demo do can
  5. Alicia
  6. Baileis
  7. Barby
  8. Memoria de muerte
  9. Las lumbreras
  10. Fuego y cristal
  11. Himno
  12. Cinco contra el calvo

Hoy es el futuro - 1993[15]

  1. "Radio Crimen" - 2:25
  2. "Sólo un dedo" - 2:16
  3. "Sin Dinero" - 2:28
  4. "Johnny" - 2:48
  5. "La Llorona" - 3:42
  6. "Muellecillos" - 2:42
  7. "Calienta el odio" - 2:01
  8. "Dr. Spock" - 2:26
  9. "Lady Chaterly" - 2:27
  10. "Eutanasia" - 3:11
  11. "El Intocable" - 2:23
  12. "Desengaño" - 2:14
  13. "Lirios" - 2:02
  14. "Hoy es el futuro" - 3:00

Bajo Presión - 1994[16]

  1. Monopoly
  2. El ojo te ve
  3. La futbolera
  4. Erik el rojo
  5. Bang-bang
  6. Palabras
  7. Gladiadores TV
  8. La secta
  9. Fin de siglo
  10. El revolcador
  11. Harry lo hace por tí
  12. La trece
  13. Analizando

Carne Pa la Picadora - 1996[17]

  1. "Carne pa' la picadora" – 2:49
  2. "Envidia cochina" – 3:39
  3. "Amigo, si quieres currar" – 3:19
  4. "Distorsión" – 3:54
  5. "Tan sometido" – 3:20
  6. "Quinta criminal" – 2:13
  7. "Jodiana" – 2:40
  8. "La solución final" – 3:24
  9. "Incomunicado" – 2:19
  10. "Sin salida" – 2:39
  11. "Tan segura y natural" – 2:53
  12. "Cara de perro" – 2:24
  13. "Gol en el campo" – 2:38

Toda la Puta Vida Igual - 1999[18]

  1. "Ya no quiero ser yo" - 2:59
  2. "Tumba 37" - 2:20
  3. "Deja a los niños" - 1:44
  4. "Shanti" - 1:16
  5. "Igual para todos" - 2:00
  6. "Puedes ser idiota" - 1:53
  7. "No aburras" - 2:29
  8. "Mundo cabrón" - 2:15
  9. "Basura" - 2:16
  10. "Pastelarium" - 3:28
  11. "Maigenerasion" - 2:11
  12. "Guaschibo" - 2:00
  13. "Esta todo muy mal" - 2:50
  14. "Chisourray" - 2:07
  15. "Ingenua" - 2:20
  16. "Día positivo" - 3:14
  17. "La gamberra" - 2:21
  18. "Nadie llorará por ti" - 2:22
  19. "Que turututu, ay que tururu" - 2:42
  20. "Toda la puta vida igual" - 1:29
  21. "La democracia funciona" - 0:44 (Bonus track)

Bocas - 2001 [19]

  1. "Mal ajo" - 2:47
  2. "Tan harto" - 2:47
  3. "Aprieta el culo" - 2:30
  4. "Gaseosa la Clashera" - 2:50
  5. "La humillación" - 1:56
  6. "No quiero ser un rolling stone" - 2:32
  7. "Fucking USA" - 2:50
  8. "Oi-Oi!!" - 3:01
  9. "Batallitas del abuelo" - 2:55
  10. "Noche incierta" - 3:27
  11. "E que pasou?" - 2:15
  12. "Hoy haré la revolución" - 3:33
  13. "Clo(w)n" - 2:43
  14. "Punk" - 2:41
  15. "Alegría Navarra" - 2:42
  16. "Sardina" - 1:02
  17. "Banco Vaticano" (Bonus Track) - 4:01

El Último (El) de la Polla - 2003[20]

  1. "Bandejitas, latas y paquetes" - 2:10
  2. "Sin escrúpulos" - 1:32
  3. "Susanita tiene un marrón" - 2:00
  4. "Violencia" - 2:03
  5. "Futuro perfecto" - 2:26
  6. "Hoy vamos a explicar la palabra feo" - 1:53
  7. "Punkyfer" - 2:00
  8. "¡¡ OU YEA !!" - 2:15
  9. "Nadie es inocente" - 2:33
  10. "Iros todos a la mierda" - 2:56
  11. "Loco mambo" - 1:55
  12. "Control l´amour" - 2:46
  13. "Ahora unos minutos de publicidad" - 2:30
  14. "Rincones" - 1:27
  15. "Dios" - 2:02
  16. "Hombres de respeto" - 3:06
  17. "Series de maderos" - 2:15
  18. "A tu lado" - 2:05
  19. "Pista no muy oculta" (Bonus track) - 1:40

Maketak

Banco Vaticano - 1982[21]

  1. "La muerte te ama" - 4:56
  2. "Muevete" - 2:45
  3. "Y ahora qué?" - 2:21
  4. "Pepe" - 3:32
  5. "Nací sin carnet" - 2:22
  6. "Juanito Tergal" - 3:06
  7. "El fin del mundo" - 2:07
  8. "Banco Vaticano" - 3:44
  9. "Hey, hey, hey" - 2:04
  10. "Rock n' roll" - 0:59
  11. "Poder" - 2:54
  12. "10 perritos" - 2:39

¿Y ahora qué? - 1983 [22]

  1. "Y ahora que?" - 2:15
  2. "10 perritos" - 2:35
  3. "Quiero ser alcalde" - 2:58
  4. "Hey, hey, hey" - 2:10

Barman - 1991[23]

  1. Barman
  2. Ángeles caídos
  3. Kamarraden
  4. Juanito Tergal

Zuzeneko albumak

  • En Directo - 1988
  • La Polla en Turecto - 1998
  • Vamos Entrando - 2004

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Maldito Records – LA POLLA» www.malditorecords.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  2. (Gaztelaniaz) Biografía de La Polla Records - La Fonoteca. (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  3. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Y Ahora Qué?» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  4. (Gaztelaniaz) La Polla Records. 2018-01-30 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  5. (Gaztelaniaz) En turecto. 2017-02-21 (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  6. .
  7. La Polla Records discography. (Noiz kontsultatua: 2018-02-07).
  8. (Gaztelaniaz) Salve (álbum). 2016-08-02 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  9. (Gaztelaniaz) «La Polla Records - Revolución!» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  10. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: No Somos Nada» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  11. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Donde se Habla» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  12. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Los Jubilados» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  13. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Ellos Dicen Mierda, Nosotros Amén» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  14. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: La Polla Records» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  15. (Gaztelaniaz) Hoy es el futuro. 2017-04-19 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  16. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Bajo Presión» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  17. (Gaztelaniaz) Carne para la picadora. 2017-01-05 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  18. (Gaztelaniaz) Toda la puta vida igual. 2017-08-04 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  19. (Gaztelaniaz) Bocas (álbum). 2017-08-04 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  20. (Gaztelaniaz) El último (el) de La Polla. 2017-03-29 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  21. (Gaztelaniaz) Banco Vaticano (álbum). 2016-08-04 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  22. (Gaztelaniaz) Y ahora qué. 2017-12-17 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  23. (Gaztelaniaz) Barman (álbum). 2013-02-06 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).

Kanpo loturak

Euskal musika
Euskal musika
Artikulu hau Euskal musika Wikiproiektuari lotuta dago. Honelako artikuluekin lagundu nahi baduzu, jo ezazu wikiproiektuaren orrira.