Nîmes
Nîmes Frantziako hego-ekialdeko eta Okzitaniako hiria da, Gard departamenduko hiriburua. Languedoc-Roussillon eskualdean dago.
140.267 biztanle zituen 2008an.
6 kantonamendutako burua da.
Geografia
Rône ibaiko deltaren ipar-mendebalean dago.
Historia
Nemausus jainkoaren iturriaren inguruan sortu zen hiria. Erromatarrek hartu zuten K. a. 120. urtean. Agripa jeneralak Erromaren kolonia egin zuen. Antoninotarren garaian (K. o. II. m.) Narbonense probintziako hiriburu izan zen.
Kristauek, eta germaniarrek gero, kalte handiak egin zituzten hirian; hala ere, Frantzian den erromatarren garaiko aztarnarik gehien duen hiria da oraindik.
Demografia
|
Ekonomia
Garrantzi handiko burdinbide eta autobide gurutzagunean dago Nimes. Aireportua du.
Nîmesko ekonomia jarduera nagusiak mekanika eta elektronika industria, ehungintza, larrugintza, fruitu kontserbak eta oinetakogintza dira.
Alkateak
- Émile Jourdan, PCF (1965–1983)
- Jean Bousquet, UDF (1983–1995)
- Alain Clary, PCF (1995–2001)
- Jean-Paul Fournier, UMP (2001)
Ondasun nabarmenak
Erromatarren aztarnetan aipagarriena Les arènes de Nîmes anfiteatroa da, gaur egun oraindik oso osorik dirauena, 130 m luze dena eta 23.000 ikusle har ditzakeena (K. o. 75-95). Aipagarriak dira orobat Magne dorrea, Dianaren tenplua, La maison carrée eraikuntza eta hiriko katedral erromanikoa, erromatarren garaiko tenplu baten gainean egina. Hurrengoa da ondasun nabarmenen zerrenda:
- Maison Carrée tenplu erromatarra (K. a. 19 urtekoa)
- Nimesko anfiteatroa (I. mendekoa)
- Jardins de la Fontaine (XVIII. mendeko Iturriko Lorategiak)
- Carré d'art kulturunea Norman Foster arkitektoak egina (1986)
- Nemausus etxebizitzak Jean Nouvel arkitektoak eginak
Nimestar ezagunak
- Alphonse Daudet (1840-1897): idazlea
- Robèrt Lafont (1923-2009): okzitanierazko idazlea, antzerkigilea, poeta eta hizkuntzalaria.
International relations
- Preston, Ingalaterra, 1955.
- Verona, Italia, 1960.
- Braunschweig, Alemania, 1962.
- Praga, Txekiar Errepublika, 1967.
- Frankfurt (Oder), Alemania, 1976.
- Salamanca, Espainia, 1979.
- Rishon LeZion, Israel, 1986.
- Meknes, Maroko, 2005.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nîmes |
- (Frantsesez) Hiriko webgune ofiziala