Georges Boulanger
Georges Ernest Jean-Marie Boulanger (Rennes, 1837ko apirilaren 29a - Ixelles, Belgika, 1891ko irailaren 30a) jeneral eta politikari bat izan zen. Kabilian, Italian eta Kotxintxinan izan ondoren, Frantzia eta Alemania arteko gerran (Frantzia-Prusiar Gerra) hartu zuen esku (1870-1871) eta, Tunisiako oste kolonialen buru izan ondoren, Gerrako ministro izendatu zuten 1886an. Abertzale sutsua eta alemaniarren aurkakoa, 1888an, hauteskundeetan parte hartu zuen (Ligue des Patriotes) eta lau departamendutan garaile izan ondoren, irabazle izan zen Parisen (1889ko urtarrila). Bere maitaleari jaramon eginda, ordea, ez zen Eliseora joan eta gobernuak Estatuaren aurkako kolpea prestatu zuelako salaketa egin zion. Erbestera alde eginik, bizitza osorako kondenatu zuten Parisen eta, Ingalaterran egon ondoren, bere buruaz beste egin zuen Belgikan, bera baino lehentxeago hila zen maitalearen hilobi gainean. Boulangismoa eta Boulangistak edo Boulanger jeneralaren jarraitzaile abertzale sutsuak desagertu egin ziren, militarra hil ondoren.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Boulanger |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |