Enzo Ferrari
Enzo Ferrari (Modena, Italia, 1898ko otsailaren 18 - Modena, Italia, 1988ko abuztuaren 14) 1 Formulako Scuderia Ferrari taldearen eta ondoren, Ferrari automobil markaren sortzailea izan zen.
Biografia
Bere aita hil zenean, ikasketak alde batera utzi eta Modenako suhiltzaileen tailerrean lan egiten hasi zen. Lehen Mundu Gerran zerbitzatu ondoren, 1918an, proba-pilotu lana aurkitu zuen Turinen. Ondoren, Milanera joan zen Construzioni Meccaniche Nazionali enpresako proba-pilotu eta pilotu ofiziala bezala aritzeko. 1919an debutatu zuen Parma-Berceto lasterketan.
1920an, Alfa Romeo taldera joan zen. Han proba-pilotu bezala hasi zen eta denborak aurrera egin ahala pilotu ofiziala eta salmenta laguntzaile bezala lan egin zuen. Azkenik, Lehiaketa Ataleko Zuzendaria izan zen. 1939ko azarora arte egon zen Alfa Romeon.
1929an Scuderia Ferrari sortu zuen Modenan, lasterketarako talde bat osatu nahiean, Alfa Romeorekin lan egiten zuen bitartean. 1940an, Ferrarik Alfa Romeorekin zituen lotura guztiak hautsi eta Auto Avio Construzioni Ferrari enpresa independentea bihurtu zen. 1943an, Italia Bigarren Mundu Gerran sartua zegoela, Ferrari lantegia Modenatik Maranellora eraman zuen. Han makina bereziak egiten hasi zen. 1944an lantegia bonbardatu zuten, baina 1946an berreraikia izan zen. Berreraikitze urtean, lehenengo Ferrari autoaren diseinaketa eta eraikitzea hasi zen.
1960an, Ferrarik FIATekin bat egin zuen, eta 1969an, FIAT Ferrariko akzio-gehiengoduna bilakatu zen akzioen %50-a izanik.
Kanpo loturak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Enzo Ferrari |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |