Europaren bahiketa (Rembrandt)
Europaren bahiketa (Harmenszoon van Rijn’s) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Rembrandt |
Sorrera-urtea | 1632 |
Izenburua | De roof van Europa eta The abduction of Europa |
Mugimendua | Herbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta panel (en) |
Dimentsioak | 64,6 () × 78,7 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Metamorfosiak Greziar mitologia Europaren bortxaketa |
Iconclass | 25H21, 47I2111, 46C14, 25I, 31D15, 92B1218, 97 eta 46C13141 |
Kokapena | |
Lekua | Getty Center |
Bilduma | J. Paul Getty Museoa |
Inbentarioa | 95.PB.7 |
Jabea | Leopold Koppel (en) |
Argumentu nagusia | Europaren bortxaketa |
getty.edu… |
Europaren bahiketa Rembrandt margolari herbeheretarrek 1632an egindako olioa ohola gaineko margolan ospetsua da. Bere obran oso lan berezia da zeren eta eszena mitologikoak ez ziren haren espezialitatea (bizitza osoan hamar bat egingo zituen), beraz nahiko arraroa da hau. 1995tik, Paul Gettik enkantean erosiez gero, Los Angelesen dagoen J. Paul Getty Museumen ikus daiteke.
Azterketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lan honen oinarrian Publio Ovidioren Metamorphoseon librian jasotako Antzinako Greziaren kondaira dago. Ovidiok kontatzen duen arabera Europa Tiroko emakume feniziar bat zen, Europa kontinenteari bere izena emango ziona. Zeus jainkoak, zezen zuri bihurturik, Europa limurtu zuen, eta Kretara eraman; orduan, Zeusek bere jainkotasuna azaldu zion, eta Europa Kretako lehenengo erregina bilakatu zen. Europarekin Zeusek hiru seme izan zituen: Minos, Radamantis eta Sarpedon.[1]
Margolan honetan ezin da esan Europaren bahiketa elementu nagusia denik, eszenatokia garrantzi handia baitu. Ibai bat ikuste dugu eta, ondoan, baso trinkoa; atzean hiri bat atzematen da; hiri hori ez da Greziako garaikoa, Rembrandten garaikoa baizik. Europa zezen zuriaren gainean ikusten dugu, ur sakonetan sartzen. Printsesa beldurtua ikusten da, ibai-ertzean gelditzen diren lagun ikaratuei begira, hiru emakume eta luxuzko gurdia gidatu duen gizona. Lau emakume eta zezena argipean daude, margolanaren beste zonaldeak ilupetan gelditzen diren bitartean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea](Ingelesez):The J. Paul Getty Museumeko fitxa.