Edukira joan

Los Angeles

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Koordenatuak: 34°06′N 118°12′W / 34.1°N 118.2°W / 34.1; -118.2
Wikipedia, Entziklopedia askea

Los Angeles
El Pueblo de Nuestra Señora la Reina de los Ángeles del Río de Porciúncula
charte citya
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriLos Angeles konderria
AlkateaKaren Bass
Izen ofizialaCity of Los Angeles
Jatorrizko izenaEl Pueblo de Nuestra Señora la Reina de los Ángeles del Río de Porciúncula
Posta kodea90001–90068, 90070–90084, 90086–90089, 90091, 90093–90097, 90099, 90101–90103, 90174, 90185, 90189, 90291–90293, 91040–91043, 91303–91308, 91342–91349, 91352–91353, 91356–91357, 91364–91367, 91401–91499 eta 91601–91609
FIPS kodea06-44000
Geografia
Koordenatuak34°06′N 118°12′W / 34.1°N 118.2°W / 34.1; -118.2
Map
Azalera1.302,15171 km²
Altuera106 m
MugakideakLomita, Compton, Huntington Park, East Los Angeles, Willowbrook, Alhambra, South Pasadena, Monterey, Pasadena, Glendale, Burbank, San Fernando, Hidden Hills, El Segundo, Santa Monica, West Hollywood, Inglewood, Long Beach, Torrance, West Athens, Carson, San Pedro, Gardena, Culver City, Beverly Hills, Ladera Heights, Westmont, West Carson, Calabasas, Lynwood, Monterey Park, Montebello eta Vernon
Demografia
Biztanleria3.898.747 (2020ko apirilaren 1a)
−91.709 (2018)
Dentsitatea2.994 bizt/km²
Etxebizitzak1.402.522
Informazio gehigarria
Sorrera1781eko irailaren 4a
Telefono aurrizkia213, 310, 424, 323, 747, 818
Ordu eremuaUTC−08:00, Ozeano Bareko ordu-eremua eta UTC−07:00
Hiri senidetuakBerlin, Mumbai, Nagoia, Eilat, Bordele, Lusaka, Mexiko Hiria, Teheran, Taipei, Guangzhou, Atenas, San Petersburgo, Vancouver, Giza, Jakarta, Kaunas, Makati, Split, Beirut, Salvador da Bahia, Londres, Montreal, Erevan, Amsterdam, Busan, Manchester, Podgorica, Auckland, Ischia, Axdod, Auckland City (en) Itzuli, Santa Maria degli Angeli (en) Itzuli, Los Mochis, Tijuana, Manila eta Dubai
lacity.gov

Los Angeles[1] Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko hiri bat da, Kaliforniako estatuan kokatua, Ozeano Barearen ertzean, eta Mexikotik 150 kilometro iparraldera.

Biztanle kopuruagatik, Los Angeles Estatu Batuetako bigarren handiena da, New Yorken atzetik, eta Kaliforniako handiena. Haren metropoli inguruan 16 milioi pertsona inguru bizi dira. Azalera kontuan hartuta, Estatu Batuetako handiena da eta munduko handienetako bat halaber, hiriaren iparraldetik hegoaldeara 100 km inguru ditu. 1781. urtean, Felipe de Neve deituriko espainiar gobernadore batek fundatu zuen, “El Pueblo de Nuestra Señora la Reina de los Ángeles del Río de Porciúncula”-ren izenpean. 1821. urtean Kalifornia gudaren ondorioz, Mexiko estatuaren parte izatera pasatu zen. Hala ere, 1848. urtean Estatu Batuetako administrazioaren parte berriz izatera pasatu arte.

Hirian hainbat toki ezagun aurki daitezke: esate baterako Hollywood, Estatu Batuetako zinema industriaren zentroa. 1903. urtean hasitako zinema industria honek, gaur egun, munduko enpresa handiez inguratuta dago, hala nola, Warner Bros edo Universal Pictures. Oso ospetsuak dira ere bertan ospatzen diren Oscar sariak. Zinemaz aparte, kirolekin oso lotuta dagoen herria da Los Angeles, bertan estatu batuetako talde garrantzitsuak aurkitu ahal dira. Adibidez, L.A. Lakers eta L.A. Clippers basket taldeak, L.A. Galaxy futbol taldea edo L.A. Dodgers beisbol taldea. Musikaren kontuan, Metallica, Guns N' Roses, Red Hot Chili Peppers, Maroon 5 edo Imagine Dragons musika taldea ospetsuak Los Angelesen izan zuten beraien jatorriak. Hiriaren plater tipikoenak hauek dira: California-style pizza, Cheeseburgerra, California Rolla, Crispy taco, hot dog-a, barbakoetako saihetsak. Kostaldeko hiri bat da eta hondartz oso handiak eta ospetsuak aurki daitezke, nolabait, Santa Monicako hondartza, Venice beach eta Manhattan Beach. Hala ere, surf egitera joatekotan Malibuko hondartza aproposena da.

Los Angelesko kostaldean, mendeetan zehar, tongva (gabrieleñoak ere deituak), chumash eta Amerikako beste herri zaharrago batzuk bizi izan ziren, milurtekotan. Lehenengoak 1542an iritsi ziren eremura, Juan Rodríguez Cabrillo buru zutela. Espainiako esploratzaile bat zen Juan Rodríguez, eta Gaztelako Koroaren izenean Jainkoaren hiri gisa erreklamatu zuen eremua, baina han finkatu gabe jarraitu zuten bidaia.[2] Los Angelesko eremua, Kaliforniako estatu osoa bezala, Espainia Berriko Erregeordetzan sartuta zegoen XVI. mendearen erdialdean. 1769ko abuztuaren 2an, Gaspar de Portolá eta Juan Crespí misiolari frantziskotarra gaur egun hiria dagoen lekura iritsi ziren. Crespik adierazi zuen lekuak ahalmen handia zuela kokapen-leku gisa.[3][4]

Olvera Street.

1771n, beste fraile frantziskotar batek, Junípero Serrak, San Gabriel Arcángelen Misioa eraikitzeko agindu zuen, gaur egun San Gabriel harana deitzen dena. 1777an, Kaliforniako gobernadore berriak, Felipe de Nevek, Nueva Españako erregeordeari gomendatu zion Juan Crespik lehen gomendatutako lekua herri izendatzea. Hiria 1781eko irailaren 4an sortu zuten 44 pertsona talde batek, "El Pueblo de Nuestra Señora la Reina de los Ángeles de Porciuncula" izenarekin.[5] Sortzaileak indigenak eta espainiarrak ziren, bi herenak mestizo edo mulato jatorrikoak; izan ere, gehienek afrikar jatorria zuten.[6] Hamarkadetan zehar arrantxo bat izaten jarraitu zuen baina 1820 populazioa 650 biztanlera iritsi zen.[7] Hiriko aztarnarik zaharrenak Olvera Kalean daude monumentu historikotzat babestua.[8]

Espainia Berriko erregeordetzak Espainiako Koroarekiko independentzia lortu zuen 1821ean, eta Kalifornia Mexikoko estatu sortu berriaren kontrolpean geratu zen. Mexikoko subiranotasuna Estatu Batuetako lurraldearen inbasioarekin amaitu zen. 1847ko urtarrilaren 13an Cahuengako Ituna sinatu eta 1848an Guadalupe Hidalgo Ituna sinatu ondoren, Mexikoko gobernuari Goi Kaliforniako lurraldea Estatu Batuei uztea beste erremediorik ez zitzaion geratu.

Euskaldunak ere Los Angelesen ezarri ziren, eta horren lekuko, 1885ean, Escualdun gazeta astekariaren hiru ale kaleratu zituzten.

Trenak hirira iritsi ziren Southern Pacific Railroad enpresak bere linea Los Angeleseraino osatu zuenean 1876an.[9] Petrolioa 1892an aurkitu zuten eta 1923rako hiriak munduko petrolioaren laurden bat ekoizten zuen.[10] 1900erako, populazioa 100.000 bizilagunetara iritsi zen,[11] eta herrek uraren erreserbetan arazoak sortzen hasi zen.[12] Los Angelesko akueduktua eraikitzea 1913an, William Mulhollandek gainbegiratuta, hiriaren hazkundea bermatu zuen. 1915ean, inguruko komunitateen anexioa hasi zen, eta ezin baitziren beren kabuz urez hornitu.

1920ko hamarkadan, zinemaren eta abiazioaren industriak iritsi ziren hirira. 1932an, milioi bat biztanle baino gehiago zituela, hiria Joko Olinpikoak jaso zituen.[13] Aldi horretan, Europatik etorritako zenbait erbesteratu ere iritsi ziren, batez ere gerra aurreko urte horietan izandako tentsio politiko eta sozialaren ondorioz; garai hartan iritsitako batzuk, Thomas Mann, Fritz Lang, Bertolt Brecht, Arnold Schoenberg eta Lion Feuchtwanger izan ziren.

Bigarren Mundu Gerrak hiriaren hazkunde eta oparotasun ekonomikoa eragin zuen, nahiz eta japoniar asko kontzentrazio-esparruetan sartu zituzten gerrak iraun zuen bitartean. Hura amaitu ondoren, hiriak hazkunde eta hedapen handia izan zuen San Fernando haranerantz.[14]

Estatu Batuetako beste leku batzuetan bezala, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, hiriak arrazen arteko liskarrak izan zituen; Wattseko istiluak 1965ean, ikasle txikanoen greba 1968an, eta txikanoen moratoria 1970ean, besteak beste, hirian izan ziren arraza-liskarren adibide dira. 1969an, Internet sortu zen, ARPANETen lehen transmisioa UCLAtik Menlo Parkeko SRI Internationalera bidali zutenean.[15]

1984an, Joko Olinpikoetako anfitrioi izan zen hiria. 1980ko hamarkadan, oso eragin handia izan zuen hiriak taldeen arteko gerrak ugaritu zirelako, batez ere crackaren eta poliziaren ustelkeriaren ondorioz.

Arraza-tentsioak berriro agertu ziren 1990eko hamarkadan, Rodney Kingen eztabaidarekin eta haren ondorengo istilu handiekin. 1994an, Northridgeko lurrikarak eragin zion hiriari, eta 72 heriotza eragin zituen.[16]

Nahiz eta San Fernando Haranak eta Hollywoodek 2002. urtean hiritik aldentzeko proposamenak egin, bizilagunek ez zuten sezesioa onartu.[17] 2000ko hamarkadan, hiri-garapenaren hazkundea gertatu da, baita hiriaren zati batzuen bereizketa ere, Echo Park eta Los Angeleseko Zentroa nabarmenduz.[18]

Los Angeles datzan arro sedimentarioaren irudia.

Los Angelesek 1290,6 km²-ko azalera du guztira; horietatik 1214,9 km² lurra dira, eta gainerakoa (75,7 km²) ura. Horrek Estatu Batuetako hamalaugarren hiri zabalena bihurtzen du.[19] 71 km neurtzen ditu luzetara eta 47 km ekialdetik mendebaldera. Hiriaren perimetroa 550 km-koa da.

Punturik altuena Lukens mendia da, Pico Sister Elsie ere deitua. San Fernando bailararen ipar-ekialdean dago eta 1.548 m-ko altuera du. Ibai nagusia Los Angeles ibaia da, Canoga Park auzoan hasi eta, hein handi batean, urtaroaren araberakoa. Ia erabat hormigoiz estalia dago eta Ozeano Barean itsasoratzen da.

Los Angeles lurrikaren eraginpean dago, Ozeano Bareko Suzko Eraztunean baitago. Ezegonkortasun geologikoak faila batzuk sortzen ditu lurrazalaren azpian eta gainean, eta horiek 10.000 dardara sismiko inguru sortzen dituzte urtero.[20] Faila nagusietako bat San Andres faila da. Plaka Baketsuaren eta Ipar Amerikarraren arteko mugan kokatuta, Kaliforniako hegoaldeko hurrengo lurrikara eragingo duela uste da.[21] Eremu horretan gertatutako lurrikara nagusiak dira Northridge (1994), Whittier Narrows (1987), San Fernandokoa (1971), Sylmar-etik gertu, eta Long Beachekoa (1933).

Hala ere, mugimendu sismiko gehienak intentsitate txikikoak dira eta normalean ez dituzte kalte pertsonalak eragiten. Hiriko zati batzuk, gainera, Ozeano Baretik datozen tsunamietara kalteberak dira; kontuan hartu behar da 1960ko Valdiviako Lurrikarak Txilen eragin zuena, portu batzuei kalteak eragin ziela.[22]

Klima mediterraneoaren (Köppen klima sailkapena: CSa) eta klima erdilehor beroaren (BSh) arteko trantsizio-eremuan dago hiria. Oro har, klima epela eta lehorra da, eta prezipitazio maximoak neguan izaten ditu. Urtean, batez beste, 3.250 eguzki-ordu baino gehiago izaten ditu hiriak. Ozeano Bareko brisen eraginez Los Angelesko kostaldeko komunitateak barrukoak baino freskoagoak eta neguan epelagoak izateko joera dute; udan, 10 °C-ko diferentzia termikoak egon daitezke kostaren eta barrualdearen artean, hiri berean.

Urtarrileko batez besteko tenperatura 14 °C (57,2 °F) eta 23 °C (73,4 °F) da uztailean. Udan, tenperatura maximoak 32 °C (90 °F) baino handiagoak izaten dira maiz, eta maximoen batezbestekoa 28 °C (82,4 °F) izaten da, eta gauetan 17 °C (63 °F) arteko minimoak izaten dira. Neguko eguneko tenperaturak, oro har, 18 °C (65 °F) izaten dira batez beste, eta 8 °C-ko (48,2 °F) gauekoak izaten dira gutxienekoak. Urtaro horretan euri ugari egiten du. Hilabete beroena abuztua da, eta, ondoren, uztaila eta iraila.[23] Hiriaren muturretan erregistratutako tenperaturarik altuena 48,3 °C-koa (119 °F) izan zen Woodland Hillsen 2006ko uztailaren 22an; tenperaturarik baxuena, berriz, -5 °C-koa izan zen 1989an, Canoga Parken. Hiriaren erdialdean erregistratutako tenperaturarik altuena 45 °C-koa (113 °F) izan zen 2010eko irailaren 27an, eta baxuena –5 °C-koa (24 °F) izan zen 1937ko urtarrilaren 9an.[24]

Prezipitazio gehienak neguan eta udaberrian izaten dira (otsaila izaten da hilabete euritsuena), eta aldaketa handiak izaten dira ekaitzen gogortasunean urtetik urtera. Los Angelesen urteko batez besteko prezipitazioa 381 mm da (15 hazbete). Normalean ez du elurrik egiten hiriaren arroan, baina haren mugan dauden mendiek elurra jasotzen dute urtero.

Elurra oso fenomeno arraroa da hiriaren arroan. Elurte handiena 1932ko urtarrilaren 15ean gertatu zen, eta 5 cm-ko garaiera hartu zuen.[25]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


    Datu klimatikoak (Los Angeles —erdigunea—, 1981–2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 20 21 21 23 24 26 29 29 29 26 23 20 24.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 15 16 17 18 19 21 24 24 23 21 17 15 19.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 10 11 12 13 15 17 19 19 18 16 12 10 14.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 79 97 62 23 7 2 0 1 6 17 26 59 379.2
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) 6.1 6.4 5.5 3.2 1.3 0.6 0.3 0.3 1.0 2.5 3.3 5.2 35.7
Eguzki orduak 225.3 222.5 267.0 303.5 276.2 275.8 364.1 349.5 278.5 255.1 217.3 219.4 3254.2
Iturria: [26]

Los Angelesko eremua bertako landare-espeziez aberatsa da, habitat-aniztasuna dela eta (hondartzak, zingirak eta mendiak barne). Giro botaniko arruntena kostako sastrakadiak dira, mendi-hegalak estaltzen dituztenak. Hona hemen jatorrizko landare batzuk: Kaliforniako amapola (Eschscholzia californica), amapola matilija (Romneya Harvey), toyona (Heteromeles arbutifolia), kostako haritza (Quercus agrifolia) eta zekale erraldoi basatia (Secale cereale). Espezie horietako asko, hala nola Los Angelesko ekilorea (Helianthus nuttallii), hain urriak dira desagertzeko arriskuan daudela. Inguruko jatorria ez duen arren, hiriko lore ofiziala paradisuko hegaztia deritzona da.[27]

Los Ángeles hiriko erdigunea smogez estalitako arratsalde batean. Lehen planoan Griffith behatokia ikus daiteke.

Geografiaren ezaugarriak eta automobilak garraiobide nagusi gisa duten mendekotasuna dela eta, hiriak smog moduko poluzio atmosferiko larria jasaten du. Los Angelesko eta San Fernandoko Haraneko aireak automobiletako gasak eta kamioi, ontzi eta lokomotoretako diesel motorren gasak atxikitzen dituen inbertsio termikoa egin dezake, baita industria eta bestelako iturriena ere.[28]

Smoga ezabatzen duten euriteak dituzten beste hiri batzuetan ez bezala, Los Angelesek 381 mm euri baino ez du jasotzen urtero, eta beraz, zenbait egunetan metatu ohi da kutsadura. Horrek asko kezkatu zuen Kalifornia estatua, gas gutxi isurtzen zuten ibilgailuak erosteko eskatu baitzien hango biztanleei, eta, horren ondorioz, azken hamarkadetan pixkanaka gutxitu egin da kutsadura-maila.[29] Ingurumen-alerten kopurua murriztu egin da 1970eko hamarkadatik eta milurteko berrian, berriz, ia ez da alertarik gertatu izan da.

Aurrerapen hori gorabehera, 2006ko American Lung Associationen urteko txostenak herrialdea poluituenen artean kokatzen du.[30][31] Gainera, hiriko lurpeko ura gero eta gehiago kutsatzen ari da MTBE bidez gasolindegiak eta kohete-motorren perkloratoak kutsatuta. Kutsadura bere arazo nagusietako bat izanik, hiriak airearen eta uraren kalitatea hobetzeko ahaleginak egiten jarraitzen du.[32][33]


Hiria auzo askotan banatuta dago, eta auzo horietako asko hiriaren hazkundeak atxikitako herriak izan ziren. Badira hiri independente batzuk Los Angelesen inguruan, eta Los Angeles parte bezala hartzen dira, hurbil daudelako. Oro har, hiria eremu hauetan banatzen da: hiriaren erdialdea, Los Angeleseko ekialdea, ez nahastu L.A.ko ekialdearekin, komunitate hori ez baitago Los Angelesko konderrian, Los Angeleseko hegoaldea, Portua, Hollywood, Wilshire, Los Angeleseko mendebaldea, Gabriel bailara, San Fernando bailara, Santa Clarita bailara eta Antelope baikara.

Los Angeles eskualdeko komunitate ezagun batzuk dira merkataritza-barruti zentrala, Century City, Los Feliz, Silver Lake, Hollywood, Hancock Park, Koreatown, eta Los Angelesko mendebaldeko auzo eta herri oparoak, hala nola Bel Air, Westwood eta Brentwood.


Los Angeleseko ikuspegi panoramikoa.
Los Angeleseko ikuspegi panoramikoa.
Los Angelesko populazioa
urtez urte[34][35]
1781 44
1790 131
1800 315
1810 365
1820 650
1830 1300
1840 2240
1850 1610
1860 4385
1870 5730
1880 11 200
1890 50 395
1900 102 479
1910 319 198
1920 576 673
1930 1 238 048
1940 1 504 277
1950 1 970 358
1960 2 479 015
1970 2 816 061
1980 2 966 850
1990 3 485 398
2000 3 694 820
2010 3 792 621

2010eko erroldaren arabera, 3.792.621 pertsona bizi ziren, eta 1.318.168 etxe eta 807.326 familia zeuden hirian.[36] biztanleria-dentsitatea 2.938,6 bizt./km² zen.

Hiriaren arraza osaketarik dagokionez, %49,8 zuriak ziren (eta %28,7koa, jatorri ez latindarreko zuriak), %9,6koa afroamerikarra, %0,7koa amerindiarra, %11,3koa Asiakoa, %0,1ekoa Ozeano Bareko uhartetakoak, %23,8koa beste arraza batzuetakoak, eta %4,6koa bi arraza edo gehiagokoak. Biztanleriaren %48,5 edozein arrazatako hispanoek edo latindarrek osatzen zuten. Biztanleriaren ama hizkuntzari dagokionez, %42,2k ingelesez hitz egiten zuen, %41,2k gaztelaniaz, %2,4 koreeraz, %2,3k tagaloz, %1,7k armenieraz, %1,5ek txineraz (kantonera eta mandarina barne) eta %1,3k pertsieraz.[37]

Erroldaren arabera, 1.275.412 etxetan, %33,5ek 18 urte azpiko haurrak zituen, %41,9k bikote ezkonduak, %14,5ek emakume bat sostengatzaile zuen, senarrik ez, eta %37,4 ez ziren familiak. Etxeen % 28,5 gizabanako bakarrak osatzen zuen, eta % 7,4 bakarrik bizi zen 65 urtetik gorako norbaitena zen. Etxeen batez besteko tamaina 2,83 pertsonakoa zen eta familiena 3,56koa.

Adinaren banaketa honako hau zen: % 26,6 18 urte behera, % 11,1 18 eta 24 artean, % 34,1 25 eta 44 artean, % 18,6 45 eta 64 artean, eta % 9,7 65 edo gehiago. Batez besteko adina 32 urte zen. 100 emakumeko 99,4 gizon zeuden. 18 urteko 100 emakumeko 97,5 gizon zeuden.

Etxe baten batez besteko diru-sarrera 36.687 dolarrekoa zen, eta 39.942 familien batez bestekoa. Gizonezkoek, batez beste, 31.880, eta emakumezkoek, $30.197 diru sarrerak zituzte. Per capita errenta 20.671 dolarrekoa zen. Biztanleriaren % 22,1 eta familien % 18,3 pobreziaren menpe zegoen. 18 urtetik beherakoen %30,3 eta 65 urtetik gorakoen %12,6 pobreziaren parean zeuden.

1920 eta 1960 bitartean, Estatu Batuetako hego-ekialdeko afroamerikarrak Los Angelesera joan ziren, eta bost aldiz handitu zen populazioa. 1990az geroztik, hiriko afroamerikarrak hiriaren kanpoaldean kokatu ziren, batez ere Antelope Valley eta Inland Empiren. Latindar egoiliarrak Los Angelesko Hegoaldeko auzora joan ziren, lehen afroamerikarrak bizi izan ziren auzora. Afroamerikarrak oraindik ere nagusi dira hiriko toki batzuetan, Hyde Park, Crenshaw, Leimert Park eta Baldwin Hills barne.

2.182.114 estatubatuarretatik, 1.485.576 Kalifornian jaio zen, 663.746 beste estatu batean eta 61.792 Estatu Batuetako beste lurralde batean (Puerto Rico, Guam, Birjina Uharte Estatubatuarrak edo Iparraldeko Mariana Uharteak).

1.512.720 atzerritarretatik, 100.252 Europan jaio ziren, 376.767 Asian, 64.730 Afrikan, 94.104 Karibean/Ozeanian, 996.996 Latinoamerikan eta 13.859 Kanadan. Atzerritar horietatik 569.771 1990-2000ko martxoa bitartean iritsi ziren. 509.841 nazionalizatutako herritarrak dira, eta 1.002.879 ez. Los Angelesko Nazioarteko Aireportua (LAX) da etorkinen helmuga nagusia.

Los Angelesen berezitasun demografikoetako bat da munduan mexikar biztanle gehien dituen bigarren hiria dela, herrialde hartako hiriburuaren (Mexiko Hiria) azpitik, noski. 2011n hirian bizi ziren 1,7 milioi mexikarrek ondoko herrialdeko Guadalajara eta Monterreyko guztizkoak gainditzen dute.[38][39][40][41]


Los

Angeles

Unable to compile EasyTimeline input:

EasyTimeline 1.90


Timeline generation failed: 6 errors found
Line 70: bar:1990 from:0 till:3485398

- Plotdata attribute 'till' invalid.

 Date '3485398' not within range as specified by command Period.



Line 71: bar:2000 from:0 till:3694820

- Plotdata attribute 'till' invalid.

 Date '3694820' not within range as specified by command Period.



Line 72: bar:2010 from:0 till:3792621

- Plotdata attribute 'till' invalid.

 Date '3792621' not within range as specified by command Period.



Line 101: bar:1990 at:3485398 fontsize:s text:3.485.398 shift:(-10,5)

- Plotdata attribute 'at' invalid.

 Date '3485398' not within range as specified by command Period.



Line 102: bar:2000 at:3694820 fontsize:s text:3.694.820 shift:(-10,5)

- Plotdata attribute 'at' invalid.

 Date '3694820' not within range as specified by command Period.



Line 103: bar:2010 at:3792621 fontsize:s text:3.792.621 shift:(-10,5)

- Plotdata attribute 'at' invalid.

 Date '3792621' not within range as specified by command Period.



Herrialdean Asiako biztanle gehien ditu hiria da. Kanbodiar, irandar, armeniar, beliziar, bulgariar, etiopiar, filipinar, guatemaltiar, hungariar, israeldar, mexikar, mexikar, thailandiar eta uhartekoen (samoarrak, esaterako) bizileku dira Los Angeles. Gainera, Los Angelesen bizi da Estatu Batuetako japoniar populaziorik handiena, eta Estatu Batuetako amerindiar handienetako bat da. Metropoli-barrutian juduen populazio handienetako bat dago (621.000 zenbakikoa) Estatu Batuetan, New Yorken ondoren. Los Angelesen, gainera, Nikaraguako bigarren populazio handiena dago, Miamiren atzetik. Hiriak europarren immigrazio txiki bat izan zuen XX. mendearen hasieran, eta britainiarren, alemaniarren, grekoen, irlandarren, italiarren, frantsesen, errumaniarren, erromanien, herbeheretarren, poloniarren, belgikarren, eskandinaviarren, portugaldarren, serbiarren, espainiarren, libaniarren, kroaziarren, errusiarren eta ukrainarren ondorengoak bizi dira.

Los Angelesen 140 bat herrialdetako eta 224 hizkuntza desberdinetako jendea dago.[42] Hiriaren izaera poliglota toponimian islatzen da: Chinatown, Historic Filipinotown, Koreatown, Little Armenia, Little Ethiopia, Little Persia, Little India, Little Tokyo eta Thai Town.

Hiria udal/alkate sistema baten bidez gobernatzen da. Egungo alkatea Eric Garcetti demokrata da. 15 udal-kontseilu barruti daude.

Los Angelesko Polizia Sailak (LAPD) hiria patruilatzen du, baina, horrez gain, hiriak hiru polizia-agentzia espezializatu ditu: Segurtasun Publikoko Ministerioa (udala, parkeak, liburutegiak, zoologikoa, besteak beste), Portuko Polizia (Los Angelesko kostaldearen kontura) eta Aireportuko Polizia (VIGX)

Los Angelesko Konderriko Sheriffaren Sailak (Los Angeles County Sheriff's Department) Los Angelesko konderrian sartu gabeko eremu guztiak eta polizia-departamenturik ez duten hiri batzuk patruilatzen ditu, besteak beste, Calabasas, Temple City, West Hollywood eta Compton.

LAPD, Los Angelesko Liburutegi Publikoa eta Los Angelesko Hezkuntza Bateratuko Ministerioa (Los Angeles Unified School District edo LAUSD) dira eskualdeko erakunde handienak. LAUSD Estatu Batuetako hezkuntza-ministerio handienetako bat da; New York hiriko Hezkuntza Sailak bakarrik gainditzen du. Los Angelesko Ur eta Energia Departamentuak zerbitzua ematen die hiriko bizilagunei eta enpresei.

Eremu batzuetako bizilagunek hiriko gobernua ez-eraginkor gisa kritikatu dute, eta horrek San Fernando haranean eta Hollywooden arteko sezesio-mugimendua eragin zuen 2002an. James Hahn alkate ohia izan zen sezesioaren aurkako kanpainaren buru. Kexa nagusietako bat dentsitate handiko auzoei ematen zaien lehentasunarekin du zerikusia, hala nola hiriaren erdigunearekin, biztanle gutxiko eremuak alde batera utzita.

Gobernu hurbilena egiteko eta herritarren eskaerei erantzuteko, hiriko udalak auzoko udalen prestakuntza sustatu zuen. Aholkulari funtzioak beteko zituen udal horiek Joel Wachs-ek proposatu zituen 1996an eta 1999ko erreforman sartu ziren. Auzoko 90 udal baino gehiago sortu dira, eta barruti bateko funtzionario guztiek bozkatu behar dute kideak aukeratzeko.

Los Angelesko konderriko Goiko Gorteak jurisdikzioa du estatuaren legean sartzen diren kasu guztietan; Kaliforniako Barruti Federaleko Gorteak, berriz, kasu federal guztiei erantzuten die. Biak gobernuaren eraikin multzo batean daude, hiriko gizarte etxean.

Estatu Batuetako hiri handienean ez bezala, New Yorken, Los Angeles hiri osoa eta auzo garrantzitsu gehienak konderri bakarrean daude. Horrela, Konderriko Auzitegi Nagusia eta Barruti Federaleko Auzitegia dira, hurrenez hurren, nazio osoko bere klaseko auzitegi lanpetuenak.


Kriminalitatea eta segurtasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Angelesen inspiratutako film eta abesti askok gangsterren eta kriminalen gune gisa erakusten dute. National Drug Intelligence Centerek 2001ean egindako txosten baten arabera, Los Angelesko Konderrian 152.000 pertsona daude 1.350 pandillatan antolatuta.[43] Ezagunenetako batzuk hauek dira: Crips, Bloods, 18th Street, Florencia 13, Mara Salvatrucha, eta talde historiko bat, 38th Street. Horren ondorioz, hiria "Ameriketako Estatu Batuetako pandillen hiriburu" gisa ezagutzen da.[44]

Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen.

Institutuak eta unibertsitateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru unibertsitate publiko daude hiriaren mugen barruan: Kaliforniako Unibertsitatea, Los Angeles (UCLA), California State University, Northridge (CSUN) eta California State University, Los Angeles (CSULA).

Hiriko unibertsitateek Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatea (USC), Antioch Unibertsitateko campus bat, Loyola Marymount University (LMU), Mount St. Mary's College ("Oxy"), Art Center of College of Design, Otis College of Art and Design (Otis), American InterContinental Universityko campusa, Alliant International University, Southwestern University School of Law, AFI Conservatory, Charles R. Drew University, Southern California Institute of Architecture (SCI-Arc), Fashion Institute of Design & Merchandising campusa (FIDM), Los Angeles Film School y Woodbury University.

Eskolak eta liburutegiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Los Angelesko Liburutegi Nagusia

Los Angelesko Hezkuntza Bateratuko Ministerioak (LAUSD) hiriari eta inguruko komunitateei ematen dio zerbitzu eta 800.000 ikasle ditu.[45] 13. proposamena 1978an onartu ondoren, eskola-barrutiek zailtasunak izan zituzten establezimenduak sortzeko unean. LAUSD ezaguna da finantzaketa arazoengatik, gainpopulatutako campusak dituelako eta mantentze-maila txikia duelako; hala ere, 162 magnet schoolek establezimendu pribatuekin lehiatzen laguntzen dute.[45] Los Angeles County Office of Educationek Los Angeles County High School for the Arts koordinatzen du. Los Angelesko Liburutegi Publikoko sistemak 72 liburutegi kudeatzen ditu hirian.[46]

Hollywood Bowl

Los Angelesen hainbat ikuskizun-industria daude: musika, zinema, telebista eta artea. Zinemagintza da hiriko garrantzitsuenetakoa, bereziki Hollywooden. Zinemarekin lotura dauden zenbait erakundek Los Angelesen dute egoitza, Hollywoodeko Arte eta Zinema Zientzien Akademia eta American Film Institute barne.

Hiriko musika industria garrantzitsuenetariko bat da, nazioartean ezaguna. 1920ko hamarkadan hasi zen garatzen, soinu-zinemarekin, eta, ondoren, hainbat musika-generotara bideratutako diskoetxeak sortu zituen, hala nola jazza, rhythm & blues, rock and roll, rapa eta haren eratorri guztiak. Capitol Records hiriko arkitektura-ikonoetako bat da.

Hirian Charles Mingus, Chico Hamilton, Eric Dolphy eta Dexter Gordon jazzlariak jaio ziren. Besteak beste, Metallica, Guns N' Roses, Mötley Crüe, Megadeth, The Doors, The Byrds, Red Hot Chili Peppers, Maroon 5, Black Eyed Peas, System of a Down, Suiziale Hirst Provainst, Parage Dr. Dre eta Ice Cube rapzaleak Los Angelesen sortuak dira, eta Snoop Dogg, berriz, aldirietatik dator, The Beach Boys, Slayer, Van Halen edo Santa Barbarako Katy Perry pop interpretea bezala.

Telebistaren garapenarekin musika-ekoizpenaren eremua zabaldu zen, eta denboran zehar hirian sortutako telesail askotako musika-gaien oihartzuna utzi zen.

Era berean, Estatu Batuetako zinemaren historian zabaldu diren film askoren agertokia eta “protagonista” izan da hiria. Hona hemen adibide batzuk: Sunset Boulevard (1950), Rebel Without a Cause (1955), What Ever Happened to Baby Jane? (1962), The Graduate (1967), Earthquake (1974), Chinatown (1974), American Gigolo (1980), The Terminator (1984), Blade Runner (1982), Beverly Hills Cop (1984), Lethal Weapon (1987), Colors (1988), Die hard (1988), Pretty Woman (1990), Boyz n the Hood (1991), Reservoir Dogs (1992), Falling Down (1993), Pulp Fiction (1994), Training Day (2001), S.W.A.T. (2003), 500 Days of Summer (2009) Collateral (2004), Get Smart (2008), 2012 (2009), San Andreas (2015) eta Once Upon a Time in Hollywood (2019).

24, NCIS:Los Angeles, Criminal Minds, Californication eta beste hainbat telesailetan ere agertu da.

Hirian dauden arte-erakunde garrantzitsuenetako batzuk Los Angeles konderriko Arte Museoa (LACMA), Getty Center, Norton Simon Museoa eta Simon Wiesenthal zentroa dira.

Gainera, arte-galeria ugari daude sektorean, bereziki Hollywooden eta Santa Monikan. Adierazpen artistikoei dagokienez, zenbait lokal daude, hala nola Los Angelesko Musika Zentroa (barenean hartzen duena, Dorothy Chandler Pavilion, Los Angelesko Operaren egoitza; Ahmanson Antzokia, Broadwayko hainbat ekoizpen antzezten dituena; Mark Taper Forum, eta Walt Disney Halla)[47],eta Los Angelesko Konbentzio Zentroa dago. Besteak beste, Los Angelesko Automobil Aretoa eta Electronic Entertainment Expo. Gainera, konderriko arte-museoa Hancock parke ospetsuan dago.

LA Timesen egoitza

Inguruko egunkari nagusia Los Angeles Times da. La Opinión, hiriko gaztelaniazko egunkari garrantzitsuena eta Estatu Batuetan gehien erabiltzen dena da. Gainera, eskualdeko egunkari eta aldizkari ugari daude, hala nola Daily News (San Fernando haraneko gertaerak estaltzen ditu), L.A. Weekly, Los Angeles City Beat, Los Angeles, Los Angeles, Business Journal, Los Angeles Daily Journal, The Hollywood Reporter eta Variety aldizkaria. Ingelesezko eta gaztelaniazko aldizkari eta egunkariez gain, badira tokiko egunkari asko komunitate etorkinentzat, bakoitza bere hizkuntzan (adibidez, korearra, persiarra, errusiarra eta japoniarra). Los Angelesen inguruko hiri askok ere badituzte beren egunkariak, L.A.ko auzo batzuetan gertatutakoen berri ematen dutenak. Adibide batzuk South Bayko Daily Breeze eta The Long Beach Press-Telegram dira.

Los Angelesen mota askotako telebistak daude. Los Angelesek tokiko telebista-kate ugari ditu. KABC-TV 7 (ABC), KCBS 2 (CBS), KNBC-TV 4 (NBC), KTTV-TV 11 (FOX), KTLA-TV 5 (WB), KCOP-KPN 13 (UPN). Gainera, lau PBS kate daude eremuan: KVCR-TV 24, KCET-TV 28, KOCE-TV 50 eta KLCS-TV 58. Hainbat telebista-kate daude gaztelaniaz: KMEX-TV 34 (Univisión), KFTR-TV 46 (Telefutura), KVEA-TV 52 (Telemundo) eta KAZA-TV 54 (Azteca América).

Telebista-kate independente ugarik ere jarduten dute arlo horretan: KCAL-TV 9 (CBS Corporation-en jabetzakoa), KSCI-TV 18 (batez ere Asiako hizkuntza-programetan oinarritua), KWHY-TV 22 (programazioa gaztelaniaz), KNLA-LP 27 (programazioa gaztelaniaz), KSMX-LP 56.

Hirian erlijio desberdinetako jendea bizi da, eta katolikoak dira ugarienak, hirian bizi diren hispaniar, filipino eta irlandar asko baitaude.

Los Angelesko Artxidiozesia herrialdeko artxidiozesirik handienetarikoa. Roger Micheal Mahony kardinalak Los Angelesko Andre Mariaren katedrala eraikitzeko agindu zuen. Katedrala Rafael Moneo arkitekto nafarrak diseinatu zuen, 2002an osatu zen eta hiriaren iparraldean dago.

Los Angelesko Tenplua, Azken Egunetako Santuen Jesu Kristoren Elizako bigarren tenplu handiena, Santa Monica Boulevard-en dago, Los Angeleseko Westwood auzoan. 1956an amaitu zen, eta Kalifornian eraikitako lehen mormoi-tenplua izan zen, eta, osatu ondoren, handiena. Instalazioek publikoarentzako bisita-zentro bat dute, Los Angeles Regional Family History Center. Los Angeleseko misiolari mormoien egoitza da.

Metropolian 621.000 judu bizi dira (490 000 hirian), eta eskualdeak Estatu Batuetako bigarren judu kopuru handiena du. Hirian zehar mugimendu erreformista, kontserbadore eta ortodoxoen sinagogak aurki daitezke. Gehienak San Fernando haranean eta Los Angeleseko mendebaldean daude. Breed Street Shul, Los Angeleseko ekialdean kokatua eta 1923an eraikia, Chicagokotik mendebalde alderako sinagogarik handiena izan zen bere lehen hamarkadetan; hala ere, ez da leku sakratutzat hartzen eta museo bihurtu zen.

Azusa Street Revival (1906-1909) Los Angelesen mugarria izan zen mendekostear higikundearen historian. Hiria, gainera, fundamentalismo kristauaren sorlekutzat ere jo daiteke. 1909an, Los Angelesko Institutu Biblikoak (B.I.O.L.A., gaur egun Biola University) The Fundamentals (Funtsezkoak en ingeleses) izeneko liburuak argitaratu eta banatu zituen, Bibliaren interpretazio kontserbadore tradizionalaren alde.

Los Angeles Memorial Coliseum

Hainbat kirola elkartek Los Angelesen dute egoitza: Los Angeles Dodgers eta Los Angeles Angels Beisbol Liga Handietakoak; Los Angeles Rams eta Los Angeles Chargers NFLkoak; Los Angeles Kings Hockey Liga Nazionalekoak; Los Angeles Clippers eta Los Angeles Lakers NBAkoak; Los Angeles Sparks WNBAkoak; Los Angeles Galaxy (egoitza Carsonen dute) eta Los Angeles FC Major League Soccerekoak; Los Angeles Riptide Major League Lacrossekoak eta Los Angeles Avengers Arena Football Leaguekoak.

Los Angeles da, gainera, USC Trojans eta UCLA Bruins taldeen egoitza. NCAAko I. Dibisioko Pacific-12 Conference delakoan parte hartzen dute. AEBetan NCAAko txapelketa nazional gehien dituen unibertsitatea da UCLA. Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatea hirugarren unibertsitatea da txapelketa kopuruari dagokionez.

Luzaroan, Los Angelesko kirolak NFLko bi talde zituen: Rams eta Raiders. Biek urte berean utzi zuten hiria (1995), Rams taldea Anaheimera joan zen San Luisera joan baino lehen eta Raiders Oaklandera joan aurretik. 2016ko denboraldian, Los Angelesera itzuli ziren Ramsak; San Diegoko Chargerrak San Diego utzi eta Stub-Hub Center estadiora joan ziren, eta Los Angeles Chargers izena hartu zuten 2017tik aurrera. Bi taldeek Inglewooden dagoen SoFi Stadium estadio berrian jolastu nahi dute, LA Formumen ondoan.

Hiria bi aldiz izan da Joko Olinpikoen anfitrioia, 1932an eta 1984an. 2028an izango da berriro, eta Londresekin eta Parisekin bat egingo du, hitzordua hiru aldiz egin duten hiri bakartzat. Joko Olinpikoen hamargarren edizioa hirian egin zenean, 10th Street kalearen izena Olympic Blvdera aldatu zen. 1984ko Joko Olinpikoek inspiratu zuten Los Angelesko maratoia sortzea. Urtero egiten da, 1986tik, martxoan.

Super Bowl I eta VII.ak hirian egin ziren. Lehen aipatutako ekitaldien elementu komuna agertokia izan zen, Memorial Coliseuma, herrialdean ahalmen handiena duen kirol-barrutietako bat, eta Mugarri Historiko Nazionalaren mailan goratutako bakarretakoa. 1994ko Munduko Futbol Txapelketako hainbat partida ere egin ziren hiriko metropoli-barrutian, bereziki Pasadenako Rose Bowlen.

Dodger Stadium, Los Angeles Dodgersen egoitza.

Hondartza-boleia eta windsurfa eskualdean asmatu ziren (nahiz eta aurrekariak Hawaiiko Duke Kahanamokuk neurri batean asmatu). Venice, Dogtown izenez ere ezaguna, skateboardingaren jaioterria eta rollerbladinga ospetsu egin zen tokia da. Hondartzak onarpen handia dute surflarien eta igerilarien artean, eta beren azpikultura sortu dute.

Hiria inguratzen duten muino eta mendiak nabarmentzen dira. Milaka bidexka igarotzen dira hirian eta auzoetan, eta aukera ematen dute oinez, bizikletaz edo zaldiz ibiltzeko. Konderrian hainbat jarduera mota aurki daitezke: eskia, eskalada, delta hegala eta windsurfa.

Hainbat kirol-barruti ditu, Staples Center barne, kontzertuak eta sari-banaketak egiteko balio izan duen konplexua, hala nola Grammyak. Staples Center da, gainera, NBAko Los Angeles Lakers eta Los Angeles Clippers, WNBAko Los Angeles Sparks, NHLko Los Angeles Kings eta AFLko Avengers taldeen egoitza.

Los Angelesek munduko autopista-sistema handienetako bat du: egunero milioika erabiltzaile ibiltzen dira, 160 milioi kilometro eginez. Hiriak, gainera, automobil ugari ditu (auto bat 1,8 biztanleko).

Los Angelesko metropoli-inguruak beste edozein hirik baino aireportu gehiago ditu munduan.[48] Merkataritzako sei aireportu eta abiazio orokorreko beste asko daude. Hiriko aireportu nagusia Los Angelesko Nazioarteko Aireportua da (IATA: LAX, OACI: KLAX).[49] Merkataritza-trafikoko munduko bosgarren aireportua eta Estatu Batuetako hirugarrena izanik, 61 milioi bidaiari inguru izan zituen eta 2 milioi tona karga 2006an.[50]


Beste merkataritza-aireportu garrantzitsu batzuk Ontarioko Nazioarteko Aireportua, Bob Hope aireportua (gaur egun Burbank aireportua), Long Beacheko Udal Aireportua eta John Wayne aireportua dira.

  • (IATA: ONT, OACI: KONTRA) Ontarioko Nazioarteko Aireportua, Los Angeles hirikoa; Inland Empiren dago.
  • (IATA: BUR, OACI: KBUR) Bob Hope aireportua, antzina Burbank aireportua; San Fernando haranean dago
  • (IATA: LGB, OACI: KLGB) Long Beacheko aireportua, Long Beach eremuari eta portuari eskaintzen die zerbitzua.
  • (IATA: SNA, OACI: KSNA) Orangeko Konderriko John Wayne aireportua.
  • (IATA: PMD, OACI: KPMD) Palmdaleko Eskualdeko Aireportua Los Angelesena da eta Santa Clarita eta Antelope haranetan eskaintzen ditu zerbitzuak.

Los Angelesen, gainera, munduko abiazio orokorreko aireporturik aktiboena dago: Van Nuysen aireportua (IATA: VNY, OACI: KVNY).

Los Angelesko metrobsarea

Los Angelesko Konderriko Garraio Metropolitarreko Agintaritzak eta beste agentzia batzuek autobus, metro eta tren arineko linea-sistema zabala kudeatzen dute. Egunero lanera joaten diren pertsonen %10,5ek bakarrik erabiltzen dute garraio publikoaren sistema,[51] New Yorken eta Chicagon, hurrenez hurren, %53 eta %30ek. Trenbide-sistemak, batez beste, 276.900 bidaia egiten ditu egunean, hau da, hirian egunero beste baliabide batzuen bidez egiten diren 65 milioien %0,4.[52] Hiriko metroa Estatu Batuetako bederatzigarren aktiboena da,[53] eta tren arineko sistema herrialdean gehien erabiltzen den hirugarrena da.[54] Autobusez egiten diren bidaien batez bestekoa 1,7 milioi da egunean.[55] 80 Trenbide-sistemak metroaren linea gorria eta purpura hartzen ditu, baita tren arineko urraburua, urdina eta berdea ere. Linea laranja, zirkulazio azkarreko autobusei badagokio ere, sistemaren partetzat hartzen da.

Los Angelesko portua San Pedro badian dago, San Pedro barrutian, hiriaren erdigunetik 30 kilometro hegoaldera. Portuak 30 km²-ko eremua hartzen du, lurra eta ura barne, baita beste 69 kilometro kai ere. Long Beach portuaren ondoan dago.

Los Angeles eta Long Beach portuek Los Angeles - Long Beach portua osatzen dute. Horrez gain, industrialak ez diren portu txikiak daude L.A.ko kostaldean zehar, horietako gehienak, Redondo Beach eta Marina del Rey kasu, belaontzi eta yateek erabiltzen dituzte.

Portuak lau zubi ditu: Vincent Thomas zubia, Henry Ford, Gerald Desmond eta Comodoro Schuyler F. Heim.

Autobide-sare zabal batek hartzen ditu hiria eta Los Angelesko gainerako metropoli-eremua. Texasko Garraio Institutuak Hiri Mugikortasunari buruzko Urteko Txostenaren arabera, Los Angelesko trafikoa 2005ean Estatu Batuetan auto-pilaketa gehien zuena zela adierazi zuen, bidaiari bakoitzeko atzerapen denbora/urteko neurtuta.[56] Azterlanaren arabera, Los Angelesko batez besteko bidaiariak 72 orduko denbora pasa zuen auto-pilaketetan urteko. Los Angelesen atzetik San Francisco/Oakland, Washington, D.C. eta Atlanta zeuden (bakoitza 60 ordurekin).[57] Hirian auto-pilaketa egon arren, Los Angelesen bidaiatzeko batez besteko denbora beste hiri garrantzitsu batzuk baino laburragoa da, New York, Filadelfia eta Chicago barne. Los Angelesek 29,2 minutu eman zituen batez beste laneko bidaietarako, San Frantzisko eta Washingtonen antzera, D.C.[58]

LA nazioko gainerako errepideekin lotzen duten errepide nagusien artean daude Estatuarteko 5. errepidea, hegoaldetik San Diegotik Tijuanara, Mexikon, eta iparraldetik, Sacramento, Portland eta Seattletik barrena, Kanada-Estatu Batuen mugara; Interstate 10ak, kostatik kostara Estatu Batuetan hegoalderen doan errepidea da, Jacksonvillen, Floridan, amaitzen dena. 101 errepideak Kaliforniko Erdialdeko kostarekin lotzen du, San Frantzisko, Oregon eta Washington estaturaino.

Pertsonaia ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Angeles ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Williard, C. D.. The Herald's History of Los Angeles. Kingsley-Barnes.
  3. (Ingelesez) Father Crespi in Los Angeles. (Noiz kontsultatua: 19 de iraila de 2007).
  4. http://www.laalmanac.com/history/hi01a.htm
  5. The History of Los Angeles County California. LAAvenue.com (Noiz kontsultatua: 19 de iraila de 2007).
  6. "Los registros coloniales demuestran que 26 de los 46 fundadores tenían ascendencia africana". Mulroy, Kevin, et. al, eds, Seeking El Dorado:African Americans in California (Los Angeles: Autry Museum of Western Heritage, 2001): 79.
  7. Los Angeles Historical Chronology. Historical Society of California (Noiz kontsultatua: 19 de iraila de 2007).
  8. Acuña, Rodolfo. (1996). Anything But Mexican: Chicanos in Contemporary Los Angeles. Verson ISBN 1-85984-031-0.
  9. Mulholland, Catherine. (2000). William Mulholland and the Rise of Los Angeles. University of California Press ISBN 0-520-21724-1.
  10. (Ingelesez) The Story of Oil in California. Paleontological Research Institution (Noiz kontsultatua: 19 de iraila de 2007).
  11. Population of the 100 Largest Urban Places: 1900. Oficina del Censo de Estados Unidos 1998 (Noiz kontsultatua: 19 de iraila de 2007).
  12. The Los Angeles Aqueduct and the Owens and Mono Lakes (MONO Case). TED Case Studies (Noiz kontsultatua: 19 de iraila de 2007).
  13. Population of the 100 Largest Urban Places: 1930. Oficina del Censo de Estados Unidos 1998 (Noiz kontsultatua: 19 de iraila de 2007).
  14. Bruegmann, Robert. (2005). Sprawl: A Compact History. .
  15. (Ingelesez) Fisher, Sara. (1998ko abuztuaren 17a). «Was L.A. really Internet's ground zero?» Los Angeles Business Journal (Noiz kontsultatua: 2007ko irailaren 19a).
  16. Reich, Kenneth, "Estudios aumentan el número de muertes producidas por el terremoto de Northridge a 72", Los Angeles Times 20 de diciembre de 1995: B1.
  17. City of Los Angeles Secession Votes - 2002. (Noiz kontsultatua: 7 de octubre de 2007).
  18. Zahniser, David. (23 de agosto de 2006). Welcome to Gentrification City. (Noiz kontsultatua: 19 de septiembre de 2007).
  19. (Ingelesez) Top 100 Cities with Largest Land Areas. City-Data (Noiz kontsultatua: 2007ko urriaren 7a).
  20. Earthquake Facts. .
  21. San Andreas Fault Set for the Big One
  22. May 22, 1960 South Central Chile Tsunami Damage along the Alaska, British Columbia, Washington, Oregón, and California coasts. .
  23. Pool, Bob. «In Woodland Hills, It's Just Too Darn Hot» Los Ángeles Times.
  24. L.A.'s hottest day ever. .
  25. Burt, Cristopher. (2007). Extreme Weather: A Guide and Record Book. Norton.
  26. http://www.nws.noaa.gov/climate/xmacis.php?wfo=lox NOAA
  27. (Ingelesez) Bird-of-paradise Strelitzia reginae. San Diego Zoo (Noiz kontsultatua: 2007ko urriaren 7a).
  28. How Smog Forms in Los Angeles. LA Weekly.
  29. California Emissions Certification. Driveclean.
  30. People at Risk In 25 U.S. Cities Most Polluted by Short-Term Particle Pollution. American Lung Association.
  31. People at Risk In 25 U.S. Cities Most Polluted by Year-Round Particle Pollution. American Lung Association.
  32. Air Quality Programs at the Port of Los Angeles saw Refinement in 2005 with Focus on Ramping up in 2006. Puerto de Los Ángeles.
  33. Air Quality Protections Take Off. Environmental Defense.
  34. Population of the 100 largest cities and other urban places in the United states: 1790 to 1990. Campbell Gibson. U. S. Census Bureu.
  35. Historical Resident Population, Spanish & Mexican Period, 1781 to 1840, City & County of Los Angeles. Los Angeles Almanac.
  36. (Ingelesez) 2010 Demographic Profile Data. Oficina del Censo de los Estados Unidos - American FactFinder.
  37. (Ingelesez) Modern Language Association Data Center Results of Los Angeles, California. Modern Language Association.
  38. (Ingelesez) Perfil de la SRE. .
  39. (Ingelesez) Los Ángeles, epicentro de las luchas que inciden en las transformaciones en EU. .
  40. (Ingelesez) Los mexicanos en Estados Unidos. .
  41. (Ingelesez) ¿Sabías que los Ángeles es la ciudad con más mexicanos en el mundo después de la ciudad de México?. .
  42. (Ingelesez) City Basics. LA City.
  43. California Central District Drug Threat Assessment : Overview. National Drug Intelligence Center.
  44. Serjeant, Jill. Police target 11 worst Los Angeles street gangs. Reuters.
  45. a b (Ingelesez) School District Estimates. .
  46. (Ingelesez) Hours and Locations. .
  47. Visit the Center. The Los Angeles Music Center.
  48. (Ingelesez) 225 Reasons To Meet In LA. LosAngeles225.com (Noiz kontsultatua: 22 de urriaren de 2007).
  49. (Ingelesez) Volume of Air Traffic. Los Angeles World Airports (Noiz kontsultatua: 2007ko urriaren 22a).
  50. (Ingelesez) Van Nuys Airport (VNY). Los Angeles World Airports (Noiz kontsultatua: 24 de urriaren de 2007).
  51. (Ingelesez) «Commuters - Three Out of Four Drove Alone» Census and You 311/2 (Noiz kontsultatua: 2007 urriaren 12a).
  52. (Ingelesez) DiCarlo, Rachel. (13 de martxoaren de 2003). The Search for the Holy Rail. The Weekly Standard (Noiz kontsultatua: 12 de urriaren de 2007).
  53. (Ingelesez) Heavy Rail Transit Ridership Report. American Public Transportation Association 30 de agosto de 2007 (Noiz kontsultatua: 12 de urriaren de 2007).
  54. (Ingelesez) Light Rail Transit Ridership Report. American Public Transportation Association 30 de agosto de 2007 (Noiz kontsultatua: 2007ko urriaren 12a).
  55. (Ingelesez) APTA Transit Ridership Report. American Public Transportation Association 2006 (Noiz kontsultatua: 2007 urriaren 13a).
  56. (Ingelesez) Best And Worst Cities For Commuters. .
  57. (Ingelesez) In Depth: 10 Worst Cities For Commuters. .
  58. American Community Survey 2006, Table S0802. .https://www.census.gov/programs-surveys/acs/
  59. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-23).
  60. (Ingelesez) Yerevan Municipality Official Website. (Noiz kontsultatua: 2018-08-24).
  61. (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


US. Bank dorrea, hiriko altuena.