Izturitzeko txirula
Izturitzeko txirula | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. XXXV. milurtekoa[[Kategoria:Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea hamarkadako lanak]] |
Aurkikuntza lekua | Izturitze eta Otsozelaiako leizeak |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | hezurra |
Kokapena | |
Lekua | Musée d'Archéologie Nationale |
Izturitzeko txirula Izturitz eta Otsozelaiako leizeetan aurkitutako musika tresna paleoetamocshcuifhdihfuhfvugfda, duela 33.000 urte ingurukoa, sai hezurrekin egindakoa.
Ezaugarriak
Aztarnategian 15.000 eta 35.000 urte arteko 22 txirula zati aurkitu izan dira, eta atal batek bereziki, 3 zulo agertzen dituelarik, balio berezia dauka[1].
Jatorrizko atal horren antzinatasuna 35.000 urtetan datatu du Frantziako Arkeologia Museo Nazionalak, non gordea dagoen[2]. Ez da paleolitoko musika tresna zaharrena, antzeko atal bat aurkitu Divje Babe leizean, Eslovenian, eta 43.100 urteko antzinatasuna eman zaio hari[3].
Erreplika
Izturitzeko atalaren formak berregiteko bide eman du, eta emanaldi bat ere egin zen soinuaren Izturitzen bertan 2012. urtean[1]. Soinueneako Juan Mari Beltranek ere jo izan du erreplika horren soinua, bideo honetan ikusten den bezala:
Erreferentziak
- ↑ a b Soubelet Fagoaga, Iduzki. (2012-05-11). «Iraganeko flauten doinua» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- ↑ (Frantsesez) «La grande flûte gravettienne d'Isturitz» musee-archeologienationale.fr (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
- ↑ (Ingelesez) Turk, Matija; Turk, Ivan; Dimkaroski, Ljuben; Blackwell, Bonnie A.B.; Horusitzky, François Zoltán; Otte, Marcel; Bastiani, Giuliano; Korat, Lidija. (2018-09). «The Mousterian Musical Instrument from the Divje babe I cave (Slovenia): Arguments on the Material Evidence for Neanderthal Musical Behaviour» L'Anthropologie 122 (4): 679–706. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).