Edukira joan

Izturitzeko txirula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izturitzeko txirula
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. XXXV. milurtekoa[[Kategoria:Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea hamarkadako lanak]]
Aurkikuntza lekuaIzturitze eta Otsozelaiako leizeak
Ezaugarriak
Materiala(k)hezurra
Kokapena
LekuaMusée d'Archéologie Nationale

Izturitzeko txirula Izturitz eta Otsozelaiako leizeetan aurkitutako musika tresna paleolitiko bat da, duela 33.000 urte ingurukoa, sai hezurrekin egindakoa.

Aztarnategian 15.000 eta 35.000 urte arteko 22 txirula zati aurkitu izan dira, eta atal batek bereziki, 3 zulo agertzen dituelarik, balio berezia dauka[1].

Jatorrizko atal horren antzinatasuna 35.000 urtetan datatu du Frantziako Arkeologia Museo Nazionalak, non gordea dagoen[2]. Ez da paleolitoko musika tresna zaharrena, antzeko atal bat aurkitu Divje Babe leizean, Eslovenian, eta 43.100 urteko antzinatasuna eman zaio hari[3].

Izturitzeko atalaren formak berregiteko bide eman du, eta emanaldi bat ere egin zen soinuaren Izturitzen bertan 2012. urtean[1]. Soinueneako Juan Mari Beltranek ere jo izan du erreplika horren soinua, bideo honetan ikusten den bezala:

Juan Mari Beltran Izturitzeko txirularen erreplika bat jotzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Soubelet Fagoaga, Iduzki. (2012-05-11). «Iraganeko flauten doinua» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
  2. (Frantsesez) «La grande flûte gravettienne d'Isturitz» musee-archeologienationale.fr (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).
  3. (Ingelesez) Turk, Matija; Turk, Ivan; Dimkaroski, Ljuben; Blackwell, Bonnie A.B.; Horusitzky, François Zoltán; Otte, Marcel; Bastiani, Giuliano; Korat, Lidija. (2018-09). «The Mousterian Musical Instrument from the Divje babe I cave (Slovenia): Arguments on the Material Evidence for Neanderthal Musical Behaviour» L'Anthropologie 122 (4): 679–706.  doi:10.1016/j.anthro.2018.10.001. (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]