Uribarri Harana (ofizialki Ullíbarri-Arana / Uribarri Harana)[1]Arabako herria da. Harana udalerriko erdialdean dago. 1940ko hamarkada arte Alda udalerriaren zati izan zen.
Harana udalerriko lau kontzejuetako bat da. Kale Nagusia du, eta paraleloan dauden beste lau, Kristobalen Ermitarako bidean elkarrekin topo egiten dutenak. Plaza bat du, albo banatan eliza (San Joan Bataiatzailearen parrokia) eta frontoia dituena, eta bertan dago 2017tik herriko seme Sebastian Fernandez de LezetaDos Pelos-i eginiko oroigarria.
Herriko etxeen artean nabarmentzen da Lazkanotarren jauregia, 16. mendeko fatxada errenazentista duena.
Herritik iparraldera, errepidea igarota baina kaskotik gertu, Andra Mari tenplu edo baseliza dago, 12. mendeko eliza erromaniko berriztatua.