Edukira joan

Bujanda

Koordenatuak: 42°40′26″N 2°24′15″W / 42.67383152°N 2.4040649°W / 42.67383152; -2.4040649
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bujanda
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAraba
Posta kodea01128
Geografia
Koordenatuak42°40′26″N 2°24′15″W / 42.67383152°N 2.4040649°W / 42.67383152; -2.4040649
Garaiera615 m

Bujanda[1] Arabako ekialdeko Kanpezu udalerria osatzen duten bost herrietako bat da. 1965 arte, Antoñana udalerriaren barruan zegoen.

Kokapena eta geografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpezuko kontzeju txikiena da Oteorekin batera. Izki ibaiaren ertzean dago, zeinari herritarrek Aguamayor esaten zioten. Erreka horren maldetan, magal itzaltsu eta okerrenean dagoela ematen du herriak, haranaren azpialdetik begiratuta ezkerrean. Eskuineko aldean egin balute, hegoaldeko eguzkira begiratzen duten maldetan legoke Bujanda, bain badu beste azalpen bat du kokapenak: Eliza ondotik, berdin ikusten da alde batera Santikurutze eta bere gaztelu/elizaren muinoa (eskualdeko herri nagusia); eta beste aldera begiratuta Korresko gaztelua zegoen haitza. Bujanda bien artean dago estrategikoki, Gaztela eta Nafarroa konektatzen dituen Arabako “etorbide/haran” honetan talai paregabea[2].

Bujandako biztanleria

Kanpezuko kontzejuetan erabili ohi diren goitizenetan, Bujandakoei Charrines esaten diete (Oteokoei bezala, bide batez)[2].

Jasokundearen Andre Mariaren eliza, XIII. mendeko ataria daukana, da herriko eraikin nabarmena. Kanpandorrea XVII eta XVIII mendeen artean eraiki zuten Joan Larreak eta Joan Bautista Arbaizak. Barruan, San Faustoren erlikiak daude, gorpu ustelgabea nonbait. Eliza ondoko plazatxoari kanposantua esaten diote herrian.

Armarri ederrak dituzten etxe batzuk ere badira (Polencho etxea, adibidez, 17. mendekoa), eta latsagi bat ere bai.

Herriko kaleetako batek Urdai Gutxi izena du, juduen auzoa edo etxe multzoa bertan zirelako seinale.

San Faustoren istorioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Fausto da herriaren zaindari, eta ikurra, eta jaien ardatza (mugituta dituzten arren dataz, urriko lehen astera). Santuaren gorpu ustelgabea gordetzen da elizan.

Nekazarien ikur den santu mitiko bat da San Fausto, han-hemenka alegia desberdinak sortu dituena. Bujandakoaren kasuan, duela 1.400 urte inguru Katalunian bizi izan zen santua izan zen, eta han agindua emana zuen, hiltzen zenean igo zezatela asto baten gainera, eta eraman zezala astoak atseden hartu beharreko puntu batera. Nonbait Kataluniatik abiatu ziren astoa eta Faustoren gorpua, eta Bujandaraino iritsi. Herriko maldetan, hiru aldiz belaunikatu zen astoa (zurezko hiru gurutze daude puntu horietan 21. mendietan); eta hirugarren belaunikatzearekin, han utzi zuen gorpua astoak. Puntu horretantxe dago eliza eraikia, eta barruan San Faustoren gorputz ustelgabea[2].

Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
19a Alda
Santikurutze
KontrastaUribarri HaranaDone Bikendi HaranaOteoOrbisoBujandaAntoñana Alda
Santikurutze
19b Santikurutze BernedoAngostinaKintaDurruma KanpezuBujanda Santikurutze

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren onomastika datutegia (azken berrikuspena: 2010-03-10)
  2. a b c Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]