Dino Grandi
Dino Grandi (Mordano, 1895eko ekainaren 4a - Bolonia, 1988ko maiatzaren 21a) italiar politikari faxista eta diplomazialaria izan zen.
Lehen Mundu Gerran parte hartu ondoren, zuzenbidean eta ekonomian lizentziatu zen Boloniako Unibertsitatean eta abokatu gisa lan egin zuen Imolan. 25 urterekin Alkandora beltzekin bat egin zuen eta 1921ean diputatu hautatu zuten.
Kanpo Arazoetako ministro (1929-32), Erresuma Batuan enbaxadore (1932-1939) eta Justizia ministro (1939-43) izan zen. 1938ko lege antisemiten eta Italia Bigarren Mundu Gerran sartzearen aurka agertu zen.
1943ko uztailaren 24ko Kontseilu Faxista Handiaren bileran aldeko botoa Benito Mussoliniren kargugabetzea bertan behera utzi zuen. Abuztuan Espainia frankistara ihes egin zuen eta Italiako Errepublika Sozialaren traizioagatiko kondena saihestu ahal izan zuen. Ondoren Portugal, Italia eta Brasilen bizi izan zen 1960ko hamarkadan Italiara itzuli zen arte.