Taigako antzara hankahori
Itxura
Taigako antzara hankahori | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Anseriformes |
Familia | Anatidae |
Leinua | Anserini |
Generoa | Anser |
Espeziea | Anser fabalis Latham, 1787 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 146 g arra: 3,198 kg emea: 2,843 kg |
Zabalera | 1,62 m |
Taigako antzara hankahoria (Anser fabalis) Anatidae familiaren ahate ez-domestikoa da[1].
Udan taigan bizi da eta neguak Europa erdialdean eta Asian igarotzen ditu. Bi azpiespezietan banatu izan da historikoki, harik eta 2022. urtean azpiespezieak espezie mailara igaro ziren arte. Harrezkero, antzara hankahoriak bi espezietan banatzen dira: taigako antzara hankahoria (Anser fabalis) eta tundrako antzara hankahoria (Anser serrirostris)[2].
Europako antzara handienetako bat da, gure inguruan ugariagoa den antzara hankagorrizta baino apur bat txikiagoa da. Hanka gorrizken ordez horiak ditu eta, gainera, kolorez ere ilunagoa da.
Erreferentziak
- ↑ Oates, John (1997) Identification of Taiga Bean Goose and Tundra Bean Goose Birding World 10(11): 421-6
- ↑ (Gaztelaniaz) SEO/BirdLife, Prensa. (2022-11-10). «Presentamos la nueva Lista de las Aves de España, que alcanza las 638 especies» SEO/BirdLife (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
Kanpo estekak
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |