Txintxorro
Itxura
Txintxorroa ontzi barruan eramaten den txaluparik txikiena da.[1]. Antza, gaztelaniatik hartutako mailegua da terminoa.[2]. Ontzi handiek txintxorro bat daramate ontzian, laguntza-lan txikiagoetan erabiltzeko. Kasu horietan, txintxorroko bidaiarientzako edo tripulatzaileentzako tokiak ez dira kontuan hartzen salbamendu-ontzien hornidura kalkulatzeko.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Nautika Hiztegia ] [2021]
- ↑ Ik. Espainiako Errege Akademiaren hiztegian terminoaren definizioa