Zingo
Nautikan, itsasontzi edo ontzi baten zingoa flotazio-lerroko puntu baten eta oinarri-lerroaren edo gilaren artean dagoen distantzia bertikalari esaten zaio, ontziaren lodiera barne. Barnean sartuta ez egotekotan, trazadura-zingoa deitzen dena lortuko da.
Ontzi batzuetan, zehazki 70 edo 80 metrotik gorako luzera dutenetan, normala da sakonera-eskala bat aurkitzea atal nagusiaren parean, batez besteko zingoa irakurri ahal izateko eta brankako eta popako zingoen baturaerdiaren bidez kalkulatutakoarekin alderatzeko. Irakurritako zingoaren eta kalkulatutako zingoaren artean sor daitekeen aldeak nabe-ontzi egiturak izan dezakeen deformazioaren magnitudea erakutsiko du, ontzi barruko pisuen banaketak eragindako hondatze- edo hauste-ahaleginen ondorioz.
Zingo neurketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Popako zingoa (Cpp): popako perpendikularrean neurtu izandako zingoa da.
- Brankako zingoa(Cpr): brankako perpendikularrean neurtu izandako zingoa da.
- Erdiko Zingoa: Gilaren eta flotazio-lerroaren artean dagoen neurri bertikala da.
- Batez besteko zingoa (Cm): F-ren bertikalean neurtutako zingoa da, flotazioaren grabitate-zentrotzat hartzen dena. Batez besteko zingoa lortzeko, brankako eta popako zingoak baturaerditik abiatuta kalkulatzen da, F-ren posizioak Pm-ren aldean (batez besteko perpendikularra) duen finkapena eta balio bakoitzeko zuzenketa eginda.
Zingo eskalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zingoak neurtzeko, banda, branka eta popa bakoitzean kokatutako eskalak erabiltzen dira, eta itsasontzi batzuetan baita erdiko perpendikularrean ere. Eskalak dezimetrotan neurtzen dira eta adierazten diren zenbakiak bikoitiak edo oinetakoak dira; hala ere, bakoitiak ere agertzen dira, eta zenbaki erromatarrekin grabatzea ohikoa da.
Zingoen eskalak honela irakurtzen dira: zenbakiaren oinak zingoa adierazten du; zenbakiaren altuera dezimetro bat edo oin erdi bat da (6 hazbete), kasuaren arabera. Hortaz, posizioak proportzionaltasunez lortzen dira, eta bi eskalak erlazionatzeko, oinen, hazbeteen eta zentimetroen arteko baliokidetasunak adierazten dira.
ZINGO ESKALAK | HAZBETE | CM | |
---|---|---|---|
Oin bat | 12 | 30,48 | |
Hazbete | 1 | 2,54 | |
Sakonera txikiko Uretan nabigatzeko zingoaren aldaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ontzi batek sakonera gutxiko ur-kanal batean nabigatzen duenean, squat efektua izeneko efektu hidrodinamikoa sortzen du. Teorikoki ez du esan nahi zingoaren handitzea; baizik eta gilaren azpian segurtasun-distantzia murriztea, beraz, praktikan, sakonera handitzea bezala jokatzen du.
Era berean, itsasontziaren nabigatzaileak squat efektua kontuan izan behar du sakonera txikiko uretan barealdiak saihesteko. Askotan, potentzia handitzean eta gilaren azpiko distantzia gutxitzean, itsasontziaren abiadura jaisten da eta horren ondorioz, blokeo faktorea handitzen da. Abiadura zero bada, efektua desagertzen da. Fenomeno horrek honela funtzionatzen du: Ontziak bere aurrerapenean bultzatzen duen ura alboetatik itzultzen da poparantz eta kroskoaren azpitik, kanalean zehar desplazamenduak sortzen duen hutsunea betez.
Sakonera txikiko uretan nabigatzean, ura azkartu egiten da kroskoaren inguruan, eta horrek presioa murrizten du, beraz, gila jaitsi edo hondora hurbiltzen da. Efektu hori kaskoaren formek egiten dute: 1etik hurbil dagoen bloke-koefizientea duten ontziek branka gehiago hondoratzeko joera dute, eta forma finduak dituztenek, berriz, popa hondoratzeko joera dute.
Fenomeno horren beste ondorio bat itsasontziak aurrera egitean sortzen duen olatuaren tamaina handitzea da. Brankako olatu esanguratsuago bat agertzen bada, sakonera gutxiko uretan sartu izan den seinale bat da.
Ontzien zingoa mugatzeko printzipioa eta arauei buruzko historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ontzien zingoa mugatzeko arauen eta printzipioen ezarpena, historikoki gai oso eztabaidagarria izan da. Britainia Handian, XIX. mendearen hasieran, aseguratzaileek lege bat ezarri zuten, eta honen bitartez, frankobordoek upeltegiko oin bakoitzeko 2 eta 3 hazbete artean eduki beharko lituzketela adierazi zen.
Itsasontzien zingoa mugatzeko, 1835. urte inguruan, Lloyd ́s Register-ek hiru hazbete frankobordoa finkatu zituen. Urte batzuk geroago, 1875ean, Samuel Plimsoll-ek, britaniar politikariak, ontziaren alboetako marka baten legedia sustatu zuen, ontziak kargatu ahal izango zuen zingoa adierazteko. Marka honi Disco Plimsoll esaten zaio eta gaur egun, zingoa markatzeko gehien erabiltzen den tresnetako bat da. Disco Plimsoll da.
Disko honek ontzi batek izan dezakeen gehieneko zingoa adierazten du, ontziak nabigatzen duen uren baldintzen arabera. Hurrengo irudian ikus daitekeen bezala, goiko ezkerreraldean Tropical Fresh Water (TF) eta Fresh Water (F) ikus daiteke, eskuineko aldean Tropical (T), Summer (S), Winter (W) eta Winter North Atlantic (WNA) ere ikus daitezke.
Plimsoll Diskoaren helburua frankobordo bat finkatzea flotagarritasun-erreserbaren bolumena bermatzea da, itsasontziak uholde partzial bati arrakastaz aurre egin ahal izateko. Edonola ere, balio hori aldatu egiten da nabigatzeko eremuaren arabera. Jabeak gehieneko zama garraiatzeko duen asmoaren legezko muga ezartzen du, baina hori bateragarria izan behar da itsasoan giza bizitza babesteko konbentzioan onartutako arauekin (SOLAS akronimoa ingelesez: Safety of Life at Sea). Ondoren, Nazioarteko Itsas Erakundeak (OMI) 1930eko eta 1966ko Karga-lerroei buruzko Nazioarteko Hitzarmenak ezarri zituen.
Itsasontziek, egunero ur geza eta gazia zeharkatzen dute, eta jakina denez, bi ur horiek ez dute dentsitate bera. Plimsoll Diskoak definitutako itsasontziaren zingoa aldez aurretik kalkulatu behar da, itsasontziak dentsitate desberdinetako urak erraztasunez eta eragozpenik gabe zeharkatu ahal izateko. Izan ere, kalkulu hau egiten da egoera arriskutsuak aurreikusteko, hau da, itsasontziak itsasotik (ur gazia) joateko bidea badu, baina ibai batetik (ur geza) igarotzen bada, ontzi horrek egoera txarrenerako prestatuta egon beharko du. Kasu honetan, ibaia ur geza denez eta dentsitate txikiagoa duenez, itsasontzia hondoratzea eragin dezake, beraz, zingoa handitu egingo litzateke. Horrez gain, ibaiaren sakoneraren arabera, itsasontzia hondoratu ahal izango litzateke, eta are gehiago, zama guztia eta bizitzak hondoratu eta ingurumena ere kutsatu.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]