Hainauteko Konderria
Hainauteko Konderria Grafschaft Hennegau (de) Comté de Hainaut (fr) Graafschap Henegouwen (nl) | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1071 – 1794 | |||||||||||
Konderria | |||||||||||
| |||||||||||
Hainauteko konderria 1350 inguruan | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Mons | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | frantses, nederlandera, valoniera, pikardiera eta alemana | ||||||||||
Erlijioa | Katolizismoa | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Hainauteko Konderria (frantsesez: Comté de Hainaut, nederlanderaz: Graafschap Henegouwen) Frantziaren eta Belgikaren arteko mugaren bi aldeetara dagoen antzinako lurraldea da. Sambre eta Eskalda ibaiak igarotzen dira Hainautetik. Hainetik, Eskaldaren ibaiadarretik, datorkio izena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]IX. mendean Hainaut konderri gisa antolatu zen. XI. mendean Flandriari loturik egon zenez, gatazka-iturri bilakatu zen, harik eta Luis IX.a Frantziakoaren bitartekotzari esker Hainaut Avesnes etxeak eta Flandria Dampierretarrek eskuperatu zuten arte (1246). Habsburgotarrek hartu zuten 1482an, eta Filipe II.ak Espainiako koroarentzat hartu zuen 1556an. Pirinioetako Itunak (1659) eta Nimegakoak (1678) Frantziaren esku utzi zuten Hainauteko hegoaldea. Austriaren mende gelditu zen partea, 1814an Herbehereen mende gelditu zen, eta 1830ean Belgikako probintzia bat osatu zuen.
Belgikako Hainaut
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainauteko probintzia (nederlanderaz: Henegouwen) Belgika hegoaldeko probintzia da. 3.790 km2 ditu eta 1.282.000 biztanle (1985). Hizkuntza: frantsesa. Hiriburua: Mons. Flandriako zabalditik Ardenetako goi-ordokiraino hedatzen da Hainaut, Escaut eta Dendre ibaien artean. Laborantza intentsiboa da nagusi, Ardenetako aldean izan ezik: lihoa, tabakoa, azukre-erremolatxa. Abere-hazkuntza: behiak, zaldiak, zerriak. Oihalgintza. Siderurgia. Harri-ikatzaren ustiaketaren krisiak industria-motak ugaritzea ekarri du: aluminioaren metalurgia, industria kimikoak, material elektrikoa, beiragintza, zeramika.
Frantziako Hainaut
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi-ordokiez eta haranez osatua da. Nekazaritza-lurrak badira ere, industriak ere garrantzi handia du: harri-ikatza, siderurgia, metalurgia, oihalgintza, kimika-industriak. Hiri nagusiak: Valenciennes eta Maubeuge.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.