Edukira joan

Hainauteko Konderria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hainauteko Konderria
Grafschaft Hennegau (de)
Comté de Hainaut (fr)
Graafschap Henegouwen (nl)
1071 – 1794
Konderria
Bohemiako bandera

Bohemiako armarria

Hainauteko konderria 1350 inguruan
Geografia
HiriburuaMons
Kultura
Hizkuntza(k)frantses, nederlandera, valoniera, pikardiera eta alemana
ErlijioaKatolizismoa
Historia
Aurrekoak
Monsko konderria
Brabanteko landgraverria
Valenciennesko margravierria
Ondorengoa
Frantziako Lehen Errepublika

Hainauteko Konderria (frantsesez: Comté de Hainaut, nederlanderaz: Graafschap Henegouwen) Frantziaren eta Belgikaren arteko mugaren bi aldeetara dagoen antzinako lurraldea da. Sambre eta Eskalda ibaiak igarotzen dira Hainautetik. Hainetik, Eskaldaren ibaiadarretik, datorkio izena.

IX. mendean Hainaut konderri gisa antolatu zen. XI. mendean Flandriari loturik egon zenez, gatazka-iturri bilakatu zen, harik eta Luis IX.a Frantziakoaren bitartekotzari esker Hainaut Avesnes etxeak eta Flandria Dampierretarrek eskuperatu zuten arte (1246). Habsburgotarrek hartu zuten 1482an, eta Filipe II.ak Espainiako koroarentzat hartu zuen 1556an. Pirinioetako Itunak (1659) eta Nimegakoak (1678) Frantziaren esku utzi zuten Hainauteko hegoaldea. Austriaren mende gelditu zen partea, 1814an Herbehereen mende gelditu zen, eta 1830ean Belgikako probintzia bat osatu zuen.

Belgikako Hainaut

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainauteko probintzia (nederlanderaz: Henegouwen) Belgika hegoaldeko probintzia da. 3.790 km2 ditu eta 1.282.000 biztanle (1985). Hizkuntza: frantsesa. Hiriburua: Mons. Flandriako zabalditik Ardenetako goi-ordokiraino hedatzen da Hainaut, Escaut eta Dendre ibaien artean. Laborantza intentsiboa da nagusi, Ardenetako aldean izan ezik: lihoa, tabakoa, azukre-erremolatxa. Abere-hazkuntza: behiak, zaldiak, zerriak. Oihalgintza. Siderurgia. Harri-ikatzaren ustiaketaren krisiak industria-motak ugaritzea ekarri du: aluminioaren metalurgia, industria kimikoak, material elektrikoa, beiragintza, zeramika.

Frantziako Hainaut

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi-ordokiez eta haranez osatua da. Nekazaritza-lurrak badira ere, industriak ere garrantzi handia du: harri-ikatza, siderurgia, metalurgia, oihalgintza, kimika-industriak. Hiri nagusiak: Valenciennes eta Maubeuge.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]