Éviango Hitzarmenak
Éviango Hitzarmenak | |
---|---|
Mota | tratatu |
Data | 1962ko martxoaren 18a |
Kokaleku | Évian-les-Bains |
Herrialdea | Frantzia |
Nongo eskumenen mende | Frantzia |
Parte-hartzaileak | |
Sinatzailea | Louis Joxe (mul) Zein ordezkatzen du: Michel Debré cabinet (en) Krim Belkacem (en) Zein ordezkatzen du: Provisional Government of the Algerian Republic (en) |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | frantses |
Honen ondorioa | cease-fire of March 19, 1962 (en) French Évian Accords referendum (en) 1962 Algerian independence referendum (en) |
Éviango Hitzarmenak, ofizialki Déclarations gouvernementales du 19 mars 1962 relatives à l'Algérie, Frantzia Aljeriaren askatasuna onartzeko ituna izan zen. Hitzarmenak 1962ko martxoaren 18an Évian-les-Bains hirian (Auvernia-Rodano-Alpeak) sinatu ziren, Frantziako eta Aljeriako Errepublikako behin-behineko gobernuaren (GPRA) ordezkariek artean, horrela Aljeriako gerrari amaiera emanez.[1] Horren ondorioz, martxoaren 19tik hasita, Aljeriako lurralde osoari aplikatu behar zen su-etena ezarri zen. Akordio hauek oraindik izenik ez zuen zortzi urteko gerra bat amaitzen zuten. Gatazka horretan Frantziak 400.000 soldadu inguru hedatu zituen Aljerian eta 250.000 eta 400.000 aljeriar artean hil ziren (milioi bat baino gehiago FLNren arabera).
Akordioak berresteko, Frantzia kontinentalean 1962ko apirilaren 8ko erreferenduma egin zen, eta botoen % 91k akordioak aplikatzeko botere osoa eman zion gobernuari. Aljeriaren aldean, independentziarako erreferenduma 1962ko uztailaren 1ean egin zen; botoen % 99.72 aldekoak izan ziren.
Hitzarmenak sinatu arren biolentzia ez zen amaitu. Organisation de l'Armée Secrète OAS, batetik, eta FLNko muturreko nazionalistek eraso eta ekintza ugari eragin zituzten Hitzarmenak sinatu eta gero.
Negoziatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Datu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akordio horiek amaiera ofiziala eman zieten 132 urteko kolonizazio frantsesari eta zazpi urte eta bost hilabeteko gerrari. Gerran 130.000 aljeriar inguruk eta 400.000 frantziar borrokalarik hartu zuten parte. Borroketan milioi eta erdi aljeriar hil ziren, Aljeriako estatuaren arabera, 250.000-400.000 aljeriar artean Frantziako estatuaren arabera. Frantziako 28,500 soldadu ere hil ziren, 30.000tik 90,000 Harkiak, eta 4.000-6.000 arteko zibil europearrak (baita 65.000 zauritu ere).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Bi delegaritzen aldarrikapen testua.