Øresund
Øresund | |
---|---|
Mota | itsasarte |
Sakonera | 38 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°45′N 12°45′E / 55.75°N 12.75°E |
Honen parte da | Danish straits (en) |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Sund edo Øresund[1] (danieraz: Øresund; suedieraz: Öresund) Danimarkako Sjælland uhartea eta Suediako Eskania eskualdea bereizten dituen itsasartea da. Ipar itsasoa eta Itsaso Baltikoa lotzen ditu. Lekurik estuenean, Danimarkako Elsinore eta Suediako Helsingborg artean, 4 kmko zabalera baino ez du.
Oresund Ozeano Atlantikoa eta Itsaso Baltikoa batzen dituzten hiru daniar itsasarteetako bat da. Bidea Kattegat, Skagerrak eta Ipar itsasotik doa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasartearen kontrol politikoak maizko auziak sortu zituen Danimarka eta Suedia artean. Danimarkak kontrola mantentzeko mendebaldeko itsasaldean Kronborg gaztelua (Helsingørren) eta ekialdekoan Kärnan gotorlekua (Helsingborgen) eraiki zituen, 1658an ekialdeko kosta Suediari utzi arte.
2000 urtean Øresund zubiak Danimarka eta Suedia elkartu zituen.
Uharteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oresunden zenbait uharte daude:
- Amager.
- Saltholm.
- Ven.
- Peberholm - artifiziala.
- Middelgrundsfortet - artifiziala.
- Flakfortet - artifiziala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Danimarkako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |