(90482) Orko
(90482) Orko | |
---|---|
Behaketa | |
Magnitude absolutua | 2,2 |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkitzailea | Michael E. Brown, Chadwick A. Trujillo eta David L. Rabinowitz |
Aurkikuntza-data | 2004ko otsailaren 17a |
Planeta txikien taldea | Plutino |
Honen izena darama | Orko |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Periapsis | 30,173511545766 AU |
Ardatzerdi handia | 39,1742376 AU |
Eszentrikotasuna | 0,22618 |
Batezbesteko anomalia | 164,68 ° |
Makurdura orbitala | 20,573 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 268,722 ° |
Periapsiaren argumentua | 72,474 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 458,5 km |
Masa | 634,8 Eg |
Albedoa | 0,1975 |
Behin-behineko izendapenak | 2004 DW |
Nabigazioa | |
« 90481 Wollstonecraft • (90483) 2004 DM4 (en) » |
(90482) Orko (Orcus; behin behineko izendapena 2004 DW duela) Kuiper gerrikoko objektu bat da, zehazki, plutino bezala sailkatzen da. 2004eko otsailaren 17an aurkitu zen arren, 1951. urteko argazki batzuetan ikus daiteke.
Orbita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orko plutino arrunt bat da, Neptunorekiko 2:3 erresonantzian sailkatzen dena. Orkoen orbitaren forma Plutonenaren antzekoa da, baina orientazioari dagokionez, ez dira berdinak. Orkoen orbitaren zati bat Neptunoren orbitarengandik hurbil dagoen arren, bi objektuak distantzia handi batek banantzen ditu beti.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina eta magnitudea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orkoen magnitude absolutua 2,3 da (Kuiper gerrikoko Quaoar objektuarenarekin alderatu daiteke, honena 2,6 baita). Gutxi gorabehera 0,09ko albedo bat erabiliz, Trujillok dio, objektu honen diametroa 1600km ingurukoa dela, beraz, esan daiteke Orko, Plutonen ondoren, aurkitu den plutinorik handiena dela. Hortaz gain, aipatutako diametroa badu Orkoek, ezagutzen den transneptunotar objektu handienen zerrendan sartuko litzake, zehazki seigarren postuan, Eris, Pluton, Makemake, Haumea eta Sednaren ondoren.
Kolore eta espektroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]European Southern Observatory-k infragorrien bidez Orcusi egin dizkion behaketa eta ikerketek adierazten dute, Orcusen gainazala izotz zein karbonozko konposatuen nahasketek osatzen dutela. Zehazki, Gemini teleskopioak hartu zuen infragorrizko espektroak adierazi du, Orcusen gainazalaren %15-30a izotzak estaltzen duela. Honek esan nahi du, Karonten baino izotz gutxiago dagoela Orcusen, beraz, Tritonen dagoen izotz kopuruarekin alderatu beharko litzake, antzeko kopurua baitute. Metano solidoa ere aurkitu da Orcusen, %30 baino kopuru txikiagoan ordea. Metanoaren aurkikuntzak etorkizunean Orcusen konposatu kimiko gehiago aurkitzeko esperantzak piztu ditu astronomoen artean.
Transneptunotar objektuek orokorrean kolore eta espektro aniztasun handia eskaintzen dute. Orcusek ordea kolore neutrala erakusten digu, Ixion bezalako objektuen kolore indartsuekin alderatuta.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko astronomia elkarteak, Plutonen antzeko orbitak dituzten objektu guztiei infernuari loturiko pertsonaia mitologiko edo bestelako pertsonaien izena ipintzen die. Orcus ez da salbuespena eta erromatar mitologiako heriotzaren jainko baten izena jaso du. 2004ko azaroaren 22an jaso zuen ofizialki izen hau.
Vanth
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezagutzen den Orcusen satelite natural bakarra Vanth da. Mike Brownek eta T.A. Suer astronomoek aurkitu zuten 2005eko azaroaren 13an Hubble espazio teleskopioarekin ateratako argazki batzuen bidez. 2007ko otsailaren 22an satelite honen aurkikuntza baieztatu zen UAI 8812 zirkularraren bidez.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Orbitaren elementuak eta erregistro astronomikoa Lowell behatokiaren webgunean.(Ingelesez)
- Orcus Chad Trujilloren webgunean (Ingelesez)
- BBCk argitaratutako lehen artikulua (Ingelesez)