Edukira joan

2015eko Korrika

Wikipedia, Entziklopedia askea
2015eko Korrika
Irudia
Leloaeuskahaldun
EreserkiaDenok Korrikara

Motaekitaldi
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte2015eko martxoaren 19a - 2015eko martxoaren 29a
HerrialdeaFrantzia eta Espainia
AntolatzaileaAlfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
AbiapuntuUrepele
HelmugaBilbo
korrika 19-ko furgonetak Donostian.
korrika 19 Amurrio aldean (Araba).
Korrika 19-ren amaiera Bilbon.

2015eko Korrika edo 19. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hemeretzigarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta Durangoko Azoka omendu zen bere 50. urteurrena baitzen. Euskahaldun! leloa izan zuen.

Urepelen abiatu zen martxoaren 19an eta Bilbon bukatu hilaren 29an. Azken kilometroa Lorea Agirre kazetariak egin zuen eta ondoren berak idatzitako mezua irakurri zuen.[1]

Korrika atzerrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizio honetan ere hainbat Korrika antolatu zituzten atzerrian zeuden euskaldunek, Parisen esate baterako martxoaren 7an ospatu zen.[2] Beste toki batzuk honako hauek izan ziren: Katalunia, Amerikako Estatu Batuak, Txekia, Alemania, Hungaria, Errusia eta Irlanda.[3]

Korrika Kulturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko urtean bezala, Korrika hasi baino bi hilabete lehenago aurkeztu ziren Korrikaren inguruan antolaturiko ekintzak, bai eta abestia eta bideoklipa ere.

Hainbaten artean egin zuten abestia, Sautrela olerkian oinarrituriko hitzekin eta Oskorrik orduan egin zuen musikarekin.[4]

Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara

O, Euskara lauda ezan Urepele herria
handikan baitu Korrikak hasiera berria
Bilbon ospatzekotan ba kilometro azkena
Xalbadorren babesean emanen du lehena

Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika!
Urepeletik Bilbora abia dadin Korrika!
Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara.

Euskaldunak herrietan ahaldun gaitezen
eta gure mintzaeraz denak harro gagozen,
Urepeletik Bilbora lekukoa gidatzen
Giza katea eten gabe oro laster goazen

Urepeletik Bilbora...

Euskahaldun den guztiak burua altxa beza,
gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza.
Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute,
nola zabaldua dagon prezia bezate.

Urepeletik Bilbora...

Gogoa konpli dezala euskal jendarteak,
euskahaldun bihurtuz datozen urteak.
Hamar egun eta gauez Korrika ta Euskara;
euskahaldunei eskerrak pizturik sugarra.

Urepeletik Bilbora...

Batzuk herriaz orroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe ez daizkela bizi.

Urepeletik Bilbora...

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
  2. «Pariseko Korrika» La Casa Vasca de París | Pariseko Eskual Etxea (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
  3. EiTB. Korrika babesten dabiltza munduko bazter guztietan. (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
  4. AEK. (2014-11-27). DENOK KORRIKARA. (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]