Edukira joan

4F kasua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Palau Alòs 2005ean, zaharberritze baino lehen.

4F kasua (katalanez: Cas 4F) Bartzelonan 2006ko otsailaren 4ko gertakarien ondoren gertatutako ustelkeria poliziala da.

2006ko otsailaren 4an, jai giroan murgilduta zegoen Bartzelonako okupatutako teatro baten inguruan hasitako karga polizialak eman zion bukaera gauari, poliziaren jarrera zakarrak okupatutako eraikinean zegoen zenbait pertsonengan ere jarrera zakarra eraginez. Izan ere, kalean zegoen polizia andanari teilatutik zenbait objektu jaurtikitzen hasteak kaskorik gabe zebilen polizietako bati buruan loreontzi batekin jo eta hau koma egoeran uztea eragin zuen[1].

Atxilotutako bost pertsonetatik hiru kalean zeuden erasoa eman zen momentu horretan, eta beste biak inguru hartan ere ez zebiltzan. ‘Gizatasun ordenantza’ deritzon lege higienista estreinatu berri zuen Bartzelonak, antisistema itxurako bost gazteak kolektibo oso baten izena zikintzeko erabiltzeko asmoarekin. Lege hau erabiliz, ospitalean ziren pertsona atxilotu zituzten, tartean, Patricia Heras[1].

2011n, kartzelako irtenaldi bat aprobetxatuz bere buruaz beste egin zuen Patricia Herasek[1].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 4F kasua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Ciutat Morta edo ‘Der Prozess’» Argia 2015/01/22., CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]