5. linea (Eskualdeko Hiri Garraioa)
Ikus, gainera, beste « 5. lineak » |
Orvina 3 ↔ Unibertsitatea | |
---|---|
Eskualdeko Hiri Garraioaren parte da | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Hiri autobusak |
Eskualdeak | Iruñerria, Nafarroa Euskal Herria |
Geltokiak | 17 |
Bidaiariak | 1 317 909(2019) |
Jabea | Iruñerriko Mankomunitatea |
Webgunea | www.infotuc.eus |
Ustiapena | |
Hasiera | 1953 |
Eragilea | Transports Ciutat Comtal |
Ibilgailuak | 3-4 |
Maiztasuna | 15' - 20' |
Datu teknikoak | |
Luzera | 11,1 km |
Abiadura maximoa | 50 km/h |
Eskualdeko Hiri Garraioaren 5. linea (5 seinaleztatua, L05 ofizialki) Txantrea eta Nafarroako Unibertsitatea, Iruñeko hirigunean barrena, lotzen dituen autobus linea da.
Bere ibilbidean zehar, Munduko parkea, Magdalena zubia, Iruñeko zezen-plaza, Labrit pilotalekua, Gazteluko plaza, Estafeta kalea, Gaiarre antzokia, Merindadeen plaza, Bianako Printzearen plaza, Iruñeko autobus geltokia, Nafarroako Foruen plaza eta Iruñeko zitadela bezalako toki garrantzitsuak lotzen ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linea 1953an ireki zen, La Villavesa SA enpresak ustiatuta. Arrosadia eta Txantrea lotzen zituen, Argentina Plazatik igaroz.[1]
1969an, La Villavesa SA itxi ondoren, linea COTUP -en esku geratu zen.[1]
1991n, linea bi zatitan banatu zen: 5a eta 11a, sortu berria, 5a izanik Orvina 1 eta 3 Unibertsitate Publikoa ibilbidea lortzen zuena. [1]
1999an, Eskualdeko Hiri Garraioaren berrantolaketarekin, Arrosadiako ibilbidea ezabatu zen eta Azpilagaña eta Iturrama auzoetan geldialdiak egin ziren, ibilbidea Nafarroako Unibertsitatean amaituz.[2]
2017ko irailean, Iruñeko Hiriguneko Zabaltze Plana izenekoarekin, Merindadeen Plazako pasabidea kendu zen, Orvina 3 norabidean, eta Paulino Caballeron geldialdi bat egin zen. Gainera, Kordobilaraino luzatu zen ibilbidea.[3]
2019ko urtarrilaren 21ean, beste geldialdi bat jarri zen indarrean Kordobila herrian, orduero zerbitzua ematen zuena.[4][5][6]
2020ko maiatzean, Nafarroako Gorteen kalea birmoldatu zenean, billabesak kale horretatik errazago ibil zitezen, linearen geldialdian ordez beste bat jarri zen.[7]
Ustiapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiztasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linea urteko egun guztietan dago martxan. Hauek dira maiztasunak:[8]
- Lanegunak: 15' (06:30tik 22:15ra)
- Larunbatak: 20' (06:30tik 22:10ra)
- Jaiegunak: 20' (06:30tik 22:10ra)
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobus guztiek egiten dute ibilbide osoa.[8]
Geldialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]5 linea Nafarroako Unibertsitateraino |
5 linea Orvina 3raino |
Bidaiariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte | Bidaiariak | Aldakuntza |
---|---|---|
2018 | 1 259 089 | ▲ 4,67% |
2019 | 1 317 909 |
Etorkizuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraingoz ez da zerbitzuaren luzapen edo aldaketa berririk aurreikusten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c https://web.archive.org/web/20190814133855/https://www.pamplona.es/sites/default/files/2019-01/Anexo%205%20Sistema%20de%20comunicaciones%20Plan%20Municipal%205.1.pdf
- ↑ https://camaradecomptos.navarra.es/imgx/informes/Todo0517.pdf
- ↑ https://web.archive.org/web/20210817213819/http://www.accesocascoantiguo.com/transporte-publico/
- ↑ https://pamplonaactual.com/cambios-en-algunas-lineas-de-villavesas-desde-este-lunes-21-de-enero/
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2019-08-27). «La línea 23 de villavesa unirá Cordovilla con Itaroa desde el domingo» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Larrea, Pilar Fernández. (2019-09-16). «La nueva villavesa descontenta a vecinos y colegio en Cordovilla | SeleccionDN+» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
- ↑ «ESKUALDEKO HIRI-GARRAIOAREN GELTOKIEN ALDAKETA, SARASATE PASEALUKUKO ETA NAFARROAKO GORTEEN KALEKO OBRAK DIRELA ETA» infotuc.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-22).
- ↑ a b «ORVINA 3 - NAFARROAKO UNIBERTSITATEA» infotuc.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
- ↑ www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).