Alfa partikula
Itxura
Alfa partikulak Helio-4 atomoaren guztiz ionizatutako nukleo atomikoak dira, hau da, elektroirik gabeak. Bi protoik eta bi neutroik osatzen dute Helio-4aren nukleoa eta hortik datorkio masa, 4 uma. Bi protoi daudenez eta elektroirik ez, karga elektrikoa +2qe da eta He2+ moduan idatz daiteke.
Erreakzio nuklearretan edo desintegrazio erradioaktiboetan gertatu ohi dira, azken honetan beste nukleo batzuk alfa partikulak emitituta elementu arinagoetara transmutatzen direnean.