Edukira joan

Allan Simonsen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Allan Simonsen

Bizitza
JaiotzaVejle1952ko abenduaren 15a (71 urte)
Herrialdea Danimarka
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Vejle BK1971 / 19724216
Denmark national under-21 football team1971 / 197260
Borussia Mönchengladbach1972 / 197917876
Danimarkako futbol selekzio nazionala1972 / 19865520
Bartzelona Futbol Kluba1979 / 19829831
Charlton Athletic F.C.1982 / 1983169
Vejle BK1983 / 198916670
Charlton Athletic F.C.1983 / 1983169
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua55 kilogramo
Altuera166 zentimetro
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Simonet

IMDB: nm0800751 FIFA: 44641 UEFA: 10000 Edit the value on Wikidata

Allan Rodenkam Simonsen (Vejle, 1952ko abenduaren 15a - ) futbol jokalari daniarra izan zen. 1977an Urrezko Baloia eman zioten Borussia Mönchengladbach talde alemaniarrean ari zela.

Bederatzi urte zituela sartu zen bere herriko futbol taldean eta Vejle BKren talde handiarekin 1971ean egin zuen debuta, taldearen garai onenetako batean, izan ere 1971ean bertan Liga irabazi baitzuen eta 1972an Liga eta Kopa eskuratu baitzituen.

1972an Alemaniako Bundesligako talde onenetako batek fitxatu zuen aurrelari txikia. Borussia Mönchengladbach taldean sei denboraldi egin zituen Alemaniako hiru Liga eta Kopa bat irabaziz eta Europa mailan bi aldiz UEFA Kopa eta Europako Kopan finala jokatuz 1977an. Urte honetan bertan Allan Simonsenek Urrezko Baloia jaso zuen.

Alemaniatik Kataluniara etorri zen Futbol Club Barcelonan jokatzera. Taldea trantsizio garaian zegoen arren Errege Kopa bat eta Europako Errekopa bat irabazi zituen. 1982 denboraldiaren bukaeran Barcelonak Diego Armando Maradona fitxatu zuen eta atzerritarren kupoak zirela eta Simonsenek alde egin behar izan zuen.

Ingalaterrara joan zen Premier Leagueko Charlton Athletic F.C. taldera, baina ordaintzen ez ziotenez denboraldi erdian taldea utzi zuen bere herriko Vejle BK-ra itzultzeko. Bertan jokatu zituen azken denboraldiak.

Danimarkako selekzioarekin 55 partida jokatu zituen, tartean 1972ko Udako Olinpiar Jokoetan, 1984ko Europako Futbol Txapelketan eta 1986ko Munduko Futbol Txapelketa. 20 gol sartu zituen guztira.

Entrenatzaile ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vejle BKn hasi zuen entrenatzaile ibilbidea. Bertan egon zen hiru denboraldiz (1991-1994). Ondoren Faroetako (1994-2001) eta Luxenburgoko (2001-2004) selekzio nazionalak gidatu zituen. 2011ean FC Fredericia talde daniarraren entrenatzailea da.

Danimarkan:

Alemanian:

Katalunian:

Europako lehiaketak:

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Allan Simonsen Aldatu lotura Wikidatan