Alprazolam
Alprazolama konposatu organikoa da, C17H13ClN4 formula duena, triazolobentzodiazepinen klasekoa. Solido kristalinoa da, Uretan disolbaezina da, baina disolbagarria kloroformotan eta beste ohiko disolbatzaile organikoetan[1].
Alprazolama botika lasaigarri sendoa da, antsietate nahasmenduak, izu-nahasmendua bereziki, eta antsietate-nahasmendu orokortuak tratatzeko preskribatzen da. Kimioterapiak sortutako goragaleak tratatzeko ere erabili izan da. Pilula gisa hartzen da[2].
Espainian Trankimazin markarekin saltzen da eta Frantzian generiko gisa edo Xanax markarekin.
Albo-ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alprazolamaren ohiko albo-ondorioak hauek dira: logura, depresioa, emozio deprimituak, mugikortasuna murriztea, zotina, kognizioa gutxitzea, alerta-egoera murriztea, ahoa lehortzea, bihotz-taupadak murriztea, nerbio-sistema zentralaren jarduera ezabatzea, zentzua murriztea (oro har, terapeutikoak baino dosi handiagoetan), memoria-arazoak eta informazio berria prozesatzeko zailtasunak[3].
Alprazolama denbora luzez hartzeak menpekotasuna eragin dezake eta tratamendua bat-batean uzteak abstinentzia-sindromea eragin dezake.
Kontraindikzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alprazolama kontraindikatuta dago kasu hauetan: bentzodiazepinekiko hipersentikortasuna, intoxikazio alkoholiko akutua, koma, konmozioa, farmakoen abusua, epilepsia, konbultsio-krisien aurrekariak, psikosia, garuneko hipoxia, garuneko edema, angelu estuko glaukoma, depresio mentala eta giltzurruneko edo gibeleko arazoak
Alprazolama tentuz erabili behar da haurrekin, emakume haurdunekin, adinekoekin eta alkohol- edo droga-adikzioa duten pertsonekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Alprazolam» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) «Alprazolam Monograph for Professionals» Drugs.com (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
- ↑ (Ingelesez) Chowdhury, Zahid Sadek; Morshed, Mohammed Monzur; Shahriar, Mohammad; Bhuiyan, Mohiuddin Ahmed; Islam, Sardar Mohd. Ashraful; Bin Sayeed, Muhammad Shahdaat. (2016). «The Effect of Chronic Alprazolam Intake on Memory, Attention, and Psychomotor Performance in Healthy Human Male Volunteers» Behavioural Neurology 2016 (1): 3730940. doi: . ISSN 1875-8584. PMID 27462136. PMC PMC4947648. (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).